We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Movimiento estudiantil
Koronabirusak agerian utzitakoak
Osasun larrialdiaren salbuespen egoerak askatasun politikoen urraketa nabarmena eragin du. Hezkuntza esparrua edo unibertsitatea bera salbuespen ez diren heinean, ez dira gutxi maskaraz ezkutatzeko saiakera antzuan begi bistan geratu diren adibideak.
Garbi gelditu da, beste behin ere, “gizartearen eta birusaren arteko gatazka” maskararen atzean klase gatazkaren aurpegia dagoela; izan ere, gardenetik opakutik baino gehiago duen mozorroak aspaldi utzi zuen agerian honen guztiaren ondorioak modu gordinenean biziko dituena langile klasea izango dela.
Osasun larrialdiaren testuinguruan salbuespen egoeraren ondorioak gizarteko esparru guztietara zabaldu dira, eta horrek, besteak beste, askatasun politikoen urraketa nabarmena eragin du. Ondorioz, borrokarako baldintzak kaskartu egin dira eta, zenbait kasutan, antolakuntza faltaren eta borrokaren izaera espontaneoaren ondorioz, borrokatzen jarraitzeko aukera galdu dute langileek. Hezkuntza esparrua edo unibertsitatea bera salbuespen ez diren heinean, ez dira gutxi maskaraz ezkutatzeko saiakera antzuan begi bistan geratu diren adibideak.
Coronavirus
Salbuespen egoera politikoa
Gazte Koordinadora Sozialistak Espainiako Estatu Burgesak Errege-Dekretuaren bidez indarrean jarri zuen alarma-egoeraren aurkako salaketa-kanpaina politikoa abiarazi du. Sozializatu beharreko iniziatiba urgentea da.
Egoera baliatuz, kurtsoa hasi zenetik praktiketan jardun duten Erizaintza eta Medikuntzako ikasleak praktikak Osakidetzan amaitzera behartuak izan dira, asko jota 950 euroko gutxieneko soldata eskuratuz, eta hainbat kasutan kontraturik gabe. Betiere, “orain arte ikasitakoa praktikan jartzeko gogoz dauden ikasleen borondate onaren“ atzean, noski. Apirilaren 1ean Unibertsitate Indar Batasunak (UIB)k argitaratutako idazkian azaldutako eskari argi eta zehatzen inguruan, erantzunik ez.
Egoera baliatuz, onartua dagoen lan hitzarmena betearazteko greban zeuden garbitzaileei %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkiete. Luze eta gogor borrokatutako eskaeraren inguruan, aipamenik ez.
Garbi dago unibertsitateko langileen sektorea gogor kolpatu dutela EHUk eta Hezkuntza Sailak hartutako erabakiek. Ikasleon kasuan, etenetik gutxi daukan “geldialdi” honetan, unibertsitateek ebaluazioarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, edukia behar bezala transmititzen ez duten online klaseen bidez, beharrezkoa den materia eskuragarri izateko aukerarik gabe eta norbere etxeko egoerak sortutako baldintzapenak gorabehera. Ikasle langileen interesak asetzetik urrun, Bologna prozesu luzean zehar errealki aplikatzea lortu ez duten ebaluazio jarraia kolpetik aplikatzea nahi dute, azken hori irizpide bezala jarri eta “pilota” departamentu bakoitzaren teilatuan jarriz. Ebaluazioa aurrera eramateko baldintzarik ez dagoela onartu ezinik, sortutako baldintzapenak irakasle eta ikasleok gure gain hartzera behartu gaituzte. Ebaluaziorik gabe edukia barneratzeko modu edo aukeren inguruan, hitzik ez.
Gardenetik opakutik baino gehiago duen mozorroak aspaldi utzi zuen agerian honen guztiaren ondorioak modu gordinenean biziko dituena langile klasea izango dela
Azkenik, inoiz baino agerikoagoa da ikasketa kostuak ezabatzearen beharrezkotasuna. Bide horretan, UIBk kurtso hasieratik jarri du tasak merkatu eta bekak hobetzeko aldarrikapena lehen lerroan.
Hezkuntzarengatik ordaintzeak zentzurik ez duela ulertzen dugun heinean, eta osatu gabe gelditu den lauhileko honetako kostuak ordaindu beharrean aurkitzen garen honetan, inoiz baino premiazkoagoa da gure aldarrikapenei indarra ematea.
Hala ere, esan beharrik ez dago kapitalaren lehentasunek neurri horiekin talka egiten dutela, eta beraz, aldaketa horiek lortzeko borrokan dihardugun bitartean egoerari aurre egiteko mekanismoak martxan jartzea dagokigu. Hori du xede, esaterako, salbuespen egoera honetan zehar UIBk martxan jarri duen Ikasle Babes Sareak. EHUk eta Hezkuntza Sailak utzi dituzten hutsuneak betetzen ahalegintzetik urrun, inposatu diguten jardunarekin kontrakotasunean sortzen da, elkartasuna langileriaren indar propio gisara gorpuzteko baldintzak eratzeko bidean, hain zuzen ere.
EHUk eta Hezkuntza Sailak inposatu diguten jardunarekin kontrakotasunean sortzen da Ikasle Babes Sarea, elkartasuna langileriaren indar propio gisara gorpuzteko baldintzak eratzeko bidean
Unibertsitatean, eta orokorrean hezkuntza esparruaren baitan emandako talkez zein interes komunen defentsaz ari garenean, garbi daukagu ez gabiltzala ikasleen eta irakasleen arteko gerraz, edo langile sektorearen baitako atomizazioa bultzatzen duten elementu desberdinen ondorioz sortu daitezkeen buruz burukoez. Unibertsitateko langileriaren baldintzen hobekuntzaz eta sektore horiek unibertsitatearen baitan ematen diren borroketan interes berberak partekatzen dituztela ulertzearen garrantziaz eta beharrezkostasunaz ari gara.
Gaurkoan, osasun kontuek klase sozialarekin loturarik ez dutela dioten honetan, horri guztiari DENOK batera aurre egin behar diogula zabaltzen duten honetan, enpirismo abstrakturako joera nabarmentzen den honetan, ez da askorik behar amuari herdoila antzemateko.
Klase borroka bizirik dago, eta bete-betean bizi dugu hezkuntza esparruan ere, horrek gure egunerokotasuna baldintzatu, mugatu eta ezaugarritzen baitu. Problematika desberdinen erro komuna azaleratu eta gure klasearen batasunaz eta independentziaz burgesiari aurre egitea dagokigu. Esplotatzen gaituen horren aurrean borrokatzea, berau gainditzeko bidean.
Juventud
Gazte problematikaz
Joera sozial hegemonikoek gizarte problematiken klase izaera ezabatzen dute (gazteria, generoa, ikaslegoa, etorkinak...) eta zapalkuntza guztiak modu isolatuan tratatzen dituzte. Guri, kontrara, gazteria prozesu sozialistara lerrokatzea dagokigu.
Relacionadas
Movimiento estudiantil
Euskal Herriko Unibertsitatea El voto estudiantil será clave en las elecciones que se celebran hoy en la UPV/EHU
Sevilla
Represión Dos estudiantes, expulsadas de la Universidad de Sevilla por denunciar un caso de acoso machista
Palestina
Acampadas pro palestinas Las acampadas advierten que el comunicado de los rectores busca la desmovilización
Lan aparta egiten ari zarete, eta beharrezkoa litzateke unibertsitateko komunitateko are espazio zabalago bat UIBn inplikatzea. Lan handia izango dugu hurrengo kurtso(et)an unibertsitate eremuan, azken hau behin betiko merkantilizatzea ekidin nahi dugunontzat eta hezkuntza komunitatearen autonomia eta berdintasuna babestu nahi ditugunontzat.
Besarkada bat eta animo.