Música
Madame Birrots: “Emakumeok ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko"

Baztango taldea emakumez bakarrik eta euskaraz osatuta dago, eta gizonek ez dituzten agertokietan eskakizun bat dagoela dio. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
El grupo de música Madame Birrots
Taldea entsegu saio batean. Irantzu Pastor

Soinu boteretsua dauka Madame Birrots taldeak. Boteretsuak dira. Bertsioak egiten hasi ziren eta disko propio batekin amaitu dute (momentuz). Bederatzi abesti, politikak zeharkatuak, dena politika delako: izan behar diren bezalakoak ez diren emakumeak, antolakuntzarako gonbidapenak, kapitalismoari kritika sotilak (edo ez hainbeste)...

Eta euskara hutsezko abestiak eta emakume guztiak diren musikariak: Kattalin Ezkerra Sobrino, ahotsa eta pandereta; Izargi Zumarraga Etxandi, gitarra elektrikoa eta koroak; Alazne Untxalo Erregerena, bateria eta koroak; Uhaina Apezetxe Murua, gitarra akustikoa eta koroak; eta Eneritz Mitxelena Irazoki, celloa. Asmo-adierazpen bat. Kattalin Ezkerra abeslariarekin hitz egin dugu.

El grupo de Baztan, Madame Birrots
Madame Birrots, emakumeek osatutako eta Baztanen bizi den taldea Irantzu Pastor

Nola jaio zen Madame Birrots?

Madame Birrots jaio zen badaukagulako lagun bat, Idoia Gillenea izena duena. Berak badauka jatetxe bat Erratzu eta Baigorri artean eta martxoaren 8aren harira proposatu zigun elkartzea eta bertsio batzuk prestatuz bertan kontzertu bat ematea. Normalean egun horretan batzuk espontaneoki elkartzen ginelako eta kantari hasten ginelako. Kontzertu hori eman behar genuen martxoaren 14ean. Eta justu sartu ginen pandemian, 2020a zen eta kontzertu hori ez genuen eman. Baina itxialdiak gauzak egiteko eta sortzeko gogo eta nahi bat sortu zigun. Orduan, itxialditik ateratzen hasi ginenean. Gure inguruan pare bat kontzertu eman genituen eta jendea hasi zitzaigun deika kontzertuak emateko eta segitu genuen. Bitartean, aldi berean, gure kantu propioak ere sortzen hasi ginen eta taldeko partaideak definitu ziren.

-Eta izena? Zergatik Madame Birrots?

Bi arrazoi ditu. Lehena: gure lehen abesti propioaren izena; Birrotxak. Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua liburutik hartutako lehenengo poema da, guk musikatutakoa. Andre zaharrak edo neska zaharrak esan nahi du. Beste alde batetik, gu bertsioak egiten hasi ginelako, “hotsak birsortzen” genituelako. Horregatik. Eta “madame”… bueno, gustatzen zitzaigulako sonoridade hori!

Gu bostok ez dugu Baztanen lan eta bizitzea lortu eta, beraz, gure sorkuntza prozesuan eragin du modu argi batean. Eta gero, gure hitzetan edo gure musika ulertzeko moduan, errango nuke nahi gabe bada ere edaten dugula folkloretik, euskal tradiziotik

-Maria-Mercè Marçal poeta katalanak esaten zuen hiru aldiz errebeldea zela: emakumea, langilea eta nazio zapaldukoa izateagatik. Zuen abestien letrek hiru elementu horiek konbinatzen dituztela iruditzen zait. Zenbateraino sentitzen duzue zapalkuntza-ardatz horiek adierazteko beharra?

Nazio zapaldu edo herri zapaldu izaera hori gurean, gure taldean, adierazten dugu hizkuntzaren erabileraz. Hau da, guk garbi genuen euskaraz kantatu nahi genuela. Hau da, gure hitzak euskaraz izango zirela. Orduan, hori bai, bada hor kontzienteki egiten den hautu bat. Herri zapalduaren izaeraren kontzientzia aurretik egiten dugun ariketa da. Bigarrena izango litzateke emakume izategatik bizi dugun zapalkuntzarean. Gure taldea bera bada ariketa feminista bat. Guk elkar ezagutu genuen feminismoari esker edo hor lotu zen gure izaera eta emakume izateak suposatzen dituen edo guk emakume izateko daukagun moduak suposatzen dizkigun egoerak bistaratzen ditugu letretan. Nik uste dut letretan hori nahiko argia dela ere. Eta hirugarrena, klasearena, ba horrela gara, gure arteko harremana ere horrela delako, langile klasekoa izateagatik.

Las integrantes del grupo de música Madame Birrots, en Baztan
Madame Birrots musika taldeko kideak Baztanen paseatzen Irantzu Pastor

-Uste dut sorkuntza-lekua guk uste baino garrantzitsuagoa dela. Hirikoa edo landa-eremukoa, eta Euskal Herriko zein probintziatan dagoena ere. Nondik sortzen duzue eta nola eragiten dio horrek zuen musikari?

Gu baztandarrak gara, Nafarrak eta landa eremukoak. Eragiten dion modu bat, izan daiteke, mantsotasunean. Kantuak eta gure diskoa sortzeko denbora dexente behar izan dugu, eta nik uste dut horren erantzuleetako bat badela ordaindutako lana egiteko egin behar ditugun bidaiak. Hau da, batzuk lanera landa eremutik kanpo joan behar gara eta horrek elkartzeko zailtasun gehiago ekartzen dizkigu. Gu bostok ez dugu Baztanen lan eta bizitzea lortu eta, beraz, gure sorkuntza prozesuan eragin du modu argi batean. Eta gero, gure hitzetan edo gure musika ulertzeko moduan, errango nuke nahi gabe bada ere edaten dugula folkloretik, euskal tradiziotik. Eta hori ere lotuta dago bizi garen lurraldearekin, hemen oraindik ahoz ahozko euskal kantugintza bizirik dagoelako, nahiz eta nahiko modu apalean, baina ailegatu zaigu, eta nik uste dut propioki nire kantakeran islatzen dela. Bilbokoa izango banintz ziur aski ez nuke kantakera hori izango. Eta gure euskara, gure kantuen euskara, bertako euskara da, ez den-denetan, baina gehienetan baztaneraz daude hitzak, orduan, horrek ere badu, badu eragina.

-Raimundo el Canasterok elkarrizketa batean esan zuen ez zutela beren talderako neskarik ezagutzen Lizarra edo Iruñea inguruan. Zuek bost emakume zarete. Kostatu zaizue elkar aurkitzea?

Ez ditu aurkitu ez dituelako bilatu! Guri ez zaigu batere kostatu elkar aurkitzea eta pentsa ezazu, Baztanek 8.000 biztanle ditu eta Lizarra askoz handiagoa da. Hori da aitzakia bat, beti bezala. Aitzakiaz betetzen dituzte beraien argudiategiak egiten dutena zilegiztatzeko. Ez dago pisuzko arrazoi bat, nahiko balukete egingo lukete.

Askoz gogorragoa da emakume izanda edo gorputz ez normatiboa izanda eszenatoki batera igotzea. Kritikatuko da gehiago nola jotzen ditugun instrumentuak, nola kantatzen dugun, ze gorputz dugun, nola mugitzen garen, nola janzten garen…

-Emakumeak falta dira euskal musika eszenan, edo horiek kontuan hartuko dituzten programatzaileak falta dira?

Emakumeak kontutan hartuko dituzten programatzaileak falta direla edo orain arte falta direla argi dago. Hala ere, zapalkuntza hori bisibilizatzen ari dela errango nuke eta ondorioz, nik uste dut, aldaketaren hasiera ikusten ari garela. Geroz eta emakume gehiago ikusten dira euskal musika eszenaren erdigunean. Hala ere, erranen nuke emakumeok gure buruari aise edo askoz exijentzia gehiago jartzen diogula eszenatokira igotzeko edo plaza hartzeko edo jende aurrean jartzeko. Eta hori ere bada Madame Birrots: esateko modu bat, ez gara perfektuak, ez gara musikari izugarri onak. Eta zer? Ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko. Izan gaitezke mediokreak. Nik uste dut aldarrikapen hori sinetsi behar dugula. Askoz gogorragoa delako emakume izanda edo gorputz ez normatiboa izanda eszenatoki batera igotzea. Kritikatuko da gehiago nola jotzen ditugun instrumentuak, nola kantatzen dugun, ze gorputz dugun, nola mugitzen garen, nola janzten garen… eta horrek denak izugarri eragiten digu, gehiago kostatzen zaigu ateratzea, urrats hori ematea. Ondorioz, gure buruarekiko gehiegizko kritikotasuna daukagu. Hau da, zisheteropatriarkatua barruraino sartuta daukagu. Orduan, errango nuke bi gauzak: daudenak ez direla ikusarazten eta daudenei ere gehiago kostatzen zaiela egotea bizi dugun zapalkuntzagatik.

-Beno, ez nago guztiz ados honekin. Oso ondo entzuten da Madame Birrots eta.

Zapalkuntza horregatik izango da ez dugula gure burua balioesten!

El grupo de música de Baztan, Madame Birrots
Hordagorako posatu dute taldeko kideek Irantzu Pastor

Madame Birrotsen hurrengo kontzertuak:

-Abenduaren 13an Arizkun, Gamioxarrea (Baztan). 19:00h.

-Urtarrilaren 18an Beran, Kataku Ostatu.

-Otsailaren 28ean, Burlatan, Axular elkartean.

-Apirilaren 4an, Villabonan, Sahrijai aljibean.

Archivado en: Feminismos Música
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cine
Cine El legado de la cantante saharaui Mariem Hassan llega a la gran pantalla con ‘Mariem’
El cortometraje documental ‘Mariem’, dirigido por Javier Corcuera, es el último canto de su protagonista, la cantante saharaui Mariem Hassan, y la oportunidad de volver a hacer oír su voz y la de su pueblo.
A Catapulta
A Catapulta Silvia Penas, a creatividade na procura
A poeta, performer e creadora repasa na Catapulta a súa carreira e o súa visión sobre a poesía
Música
Música Una improbable historia de punk y autogestión en la Cuenca de los años 90
Carlos ‘Piwi’, quien fuera voz y guitarrista de Kuero, añorada banda de punk rock, recuerda cómo se desarrolló en Cuenca en los años 90 una escena contracultural, autogestionada y antifascista muy activa y peculiar.
Tribuna
Tribuna La celulosa y la mina son el modelo industrial del Partido Popular
Es fundamental que tejamos una red social transversal en la sociedad capaz de unir a sectores diferentes que sean capaces de aglutinarse en un movimiento social alrededor de un denominador común: la defensa de nuestro territorio.
Turquía
Contra Erdogan Turquía en las calles: cae el muro del miedo a las movilizaciones
La detención del principal rival político de Erdogan ha provocado protestas masivas en todo el país que amenazan con convertirse en movilizaciones generales de descontento contra el gobierno.
Finlandia
Reducción de GEI De sumidero de carbono a emisor de gases: los bosques en Finlandia ya no capturan CO2
El 74% de la superficie del país nórdico está cubierto por árboles. Los bosques funcionaban como sumidero de carbono, pero han pasado de capturar 28 millones de toneladas de dióxido de carbono a emitir 1,2 millones de toneladas de este gas.
Perfiles con tiempo
Perfiles con Tiempo Miguel Tadeo, pintor: “Cuanto más conocimiento tienes, más sabes lo poco original que eres”
Conocimiento, técnica e intimidad: esa es la triada a la que Miguel Tadeo (Logroño, 1986) alude para referirse a los pilares de su obra pictórica.

Últimas

Derechos sociales
Derechos laborales La legislación protege a los trabajadores ante alertas metereológicas
El Ministerio de Trabajo y los sindicatos recuerdan que hay previstos permisos retributivos, reducción de jornada o cambios en la misma para evitar los desplazamientos peligrosos al puesto de empleo.
Palestina
Palestinarekin Elkartasuna Euskal Herria se moviliza para reivindicar la resistencia palestina frente al genocidio de Israel
Las manifestaciones organizadas por la plataforma Palestinarekin Elkartasuna en Donostia, Bilbao y Gasteiz reúnen a miles de personas que denuncian la ruptura del alto al fuego.
Derechos sociales
Derechos sociales Convocan un ‘tsunami’ por los servicios públicos en la Comunidad de Madrid
Decenas de organizaciones convocan este domingo una manifestación para defender los derechos sociales y la gestión 100% pública de los servicios del Estado de Bienestar.
Más noticias
Opinión
Opinión Vox y los negros
Que la extrema derecha no es única depositaria del racismo en nuestras sociedades es una obviedad que el movimiento antirracista no se cansa de señalar. En su obra ‘Infiltrado en Vox’, el periodista Moha Gerehou aborda esta evidencia con desparpajo.
Green European Journal
Green European Journal Trabajar menos y no de forma más inteligente
Los argumentos esgrimidos a favor de políticas como la reducción de la jornada laboral y la renta básica suelen basarse en su potencial para aumentar la productividad, pero maximizar la producción no es lo que el planeta y sus habitantes necesitan.

Recomendadas

Galicia
Galicia Galicia vuelve a la calle contra la celulosa de Altri, Greenalia y la Xunta: el desastre natural, en datos
Cientos de barcos y decenas de miles de personas están llamadas a participar este sábado en una manifestación en A Pobra do Caramiñal, uno de los municipios de la ría de Arousa, donde desemboca el río Ulla, el más afectado por la pastera.
Literatura
Millanes rivas “El 25-M nos facilita generar una comunidad y creo que ‘Paisaje nacional’ contribuye a ello”
Un encuentro con el escritor Millanes Rivas a propósito de su novela ‘Paisaje nacional’, con Extremadura, su historia herida y el 25 de marzo de fondo conversado.
Ecuador
Ecuador Leonidas Iza: “No negociamos principios”
El presidente de la Confederación de Nacionalidades Indígenas del Ecuador y candidato de Pachakutik en la primera vuelta de las elecciones de Ecuador habla en esta entrevista de las exigencias indígenas para la segunda vuelta.