We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Astean 37,5 orduko lanaldiak laister orokortuko dira
Espainiako koalizio gobernuko akordioaren bitartez, lanaldi laburragoak orokortzeko politika garatzea lortuko du Yolanda Diaz Lehendakariordea eta Lan Ministrak. Erreforma honen inguruko azterketa egiteko, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna Oihana Lopetegi eta CCOOeko Gipuzkoako Arduraduna Arkaitz Antizar elarrizketatu ditugu, erakunde bakoitzaren irakurketa eta epe laburreko aurreikuspenak aztertzeko.
Lanaldia gutxitzeko politikaren inguruan Veronica Castrillonek EHUko irakasleagaz batera egindako ikerketen berri eman dugu ere. Astean 37,5 orduko lanaldia orokortzearen inpaktuak kalkulatu ditu Castrillonek, zein izango dan lanpostu berriak sortzeko joera, zenbateko lan kostuak izango ditu enpresentzat eta zelako onurak ekarriko ditu baita ere erakunde publikoen bilketa fiskalak igotzearen ondorioz. Saioa bukatzeko, Jenofa Berhokoirigoin elkarrizketatu dugu, Argia atalean, Olatukoopek Katakraken ospatutako hamargarren urteurrenaren inguruan.