We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Fiestas populares
Jai herrikoiak eta txosnak defendatu!
Lantoki, hondartza, igerileku, parke, supermerkatu, kultur areto zein jatetxe eta tabernetan posible bada, zergatik ezin dira osasun eta distantzia neurriak bete kale eta plaza zabaletan jartzen ditugun txosnaguneetan?
Atzean geratu dira konfinamendua eta osasun krisiaren une latzenak. Joan direnak betirako gogoan, denon ardura da gaixo edo beldurrez daudenak zaintzea. Baina bizitzak bere bideari darraio, normaltasun berriaren nolakotasuna egunero eraikiz. Gobernuek enpresak, dendak, tabernak eta hauteskunde kanpaina ireki duten bitartean, alkate batzuek udako jaien inguruko erabakiak hartu dituzte, eta, salbuespen egoera profitatuz, bazterrean utzi dituzte herri mugimenduek osatutako jai eta txosna batzordeak.
Horren aurrean, jai herrikoien antolamenduan parte hartzen duten zenbait taldek (Bilboko Konpartsak, Donostiako Piratak, Herri Sanferminak, Iruñeko Peñen Federazioa, Gasteizko Txosnak eta Blusen eta Nesken Elkarteak) ohar bateratu bat plazaratu zuten. “Herritarrok elkar zaintzearen, saretzearen eta osasuna eta bizitzak defendatzeko grinaren garrantziaz jabetzen joan garen bitartean, agintariek euren buruei begira hartu dituzte jai herrikoien inguruko erabakiak. Baztertuak izan gara, ez dute gurekin kontatu. Beste behin ere, jai herrikoiak bigarren planoan laga dituzte, herritarron parte hartzea alde batera utzita”, salatu zuten.
Sanfermines
San Fermín: una mundanidad imposible
Por primera vez las fiestas de Iruñea se han suspendido por motivos sanitarios, ya que el coronavirus es incompatible con el roce del festejo.
Jakina denez, jaiak ezinbestekoak dira gure arteko auzotasuna eta herritartasuna eraikitzeko. Beraz, zergatik ez dago jaientzako lekurik normaltasun berrian? Zergatik ezin dira egokitu egoera berri honetara ikuspuntu erlijioso zein komunitariotik hain garrantzitsuak diren herriko jaiak? Euskalerrian 686 udalerri daude, eta jaiak ospatzeko era berriak egongo dira. Hiriburuetako herri eragileek dioten moduan, “garai gogor hauetan, herritarrok inoiz baino gehiago behar ditugu jaiek ematen diguten alaitasuna, kolorea, kolektibotasuna. Horregatik, dei egiten diegu Euskal Herriko jai batzorde guztiei jai herrikoien alde antola daitezen eta, osasun eta segurtasun neurri guztiekin, eskaintza berritzaile bat egin dezaten”. Jai seguru eta sanoak antola eta goza ditzagun, bai horixe!