Economía
Lanaren ekonomia: Okerrera doaz Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoak

Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa, Errendimenduaren gizartea saiakera eta eskola segregazioa aztergai aste honetako Lanaren Ekonomian. Berrikuntzekin dator ikasturtea BilboHiria eta Hordagoko elkarlanean.

Koiuntura

Bizitzeko kostua gora, hazkunde ekonomikoa behera

Hazkundea. Eusko jaurlaritzak urrian argitaratutako datuen arabera, Barne Produktu Gordinaren joera beherakorra da; ez da ezta %3ra iritsiko. Hilabetez hilabete murrizten ari da; industriak behera egitearen joera hartu du, eta zerbitzu sektoreak (merkataritza, ostalaritza eta garraioa biltzen dituen adarrak) moteltzeko joera garbia erakutsi du. Gora egin duen bakarra eraikuntza da. Datu hauek gure eredu ekonomikoaren mugak adierazten ditu: espekulazioari lotuta eraikuntza gora; industriak beren norabide beherakorra jarraitzen du; eta turismoak bultzatu behar lituzkeen zerbitzu sektoreak ez doaz batere ondo. Saldu ziguten ekonomi eredu arrakastatsuaren porrota gero eta ageriago dago.

Enplegua. Txostenak emandako datuak nahiko tranpatiak dira. Lanpostuei buruz hitz egiten du, baina ez hauen jardunaldiaz, behin-behinekotasun ezta soldata mailei buruz ere; horrek eman nahi den irudia leuntzen du. Azken urtean 20.000 lanpostu sortu direla aipatzen dute, baina enplegu motari buruz ezer ez. Ez da enpleguaren irudi fidel bat eskaintzen.

Bizitzeko kostua gora, hazkunde ekonomikoa behera : euskal ekonomia, Jaurlaritzaren Koiuntura Di-DA batean txostenaren arabera, txarrera egingo du: hazkundea murriztu eta oinarrizko bizi kostuak handitu  
Bizitza kostua. Inflazioa, hau da, prezioen igoera orokorra, %2,2koa izan da, joera gorakorrekoa. Larriena da etxebizitza, ura, argindarra eta garraioa %5-a igo direla. Igoera honek errenta ertain eta baxuko pertsonak kolpatzen ditu, hazkundea nabaria baita. 2017an hilean 600 euroko errenta ordaindu bazen, aurten 30 euro garestiagoa izango da; energian 80 euro ordaindu beharrean, 84; uran 40 eurotik 42... hiru elementu hauek kontutan hartuz, adibidez, hilean 36 euro gehiago ordaintzen dira; baina soldaten hazkundea edo, ez da eman, edo oso murritza izan da, %1en inguru. Noski, kontutan hartu gabe azken hamarkadan soldatak ez direla igo, soldata errealak jaitsi baitira. 

Aurreikuspenak. 2019rako aurreikuspenak ez dira batere onak. Familien kontsumoa eta barne eskaria langileen egoera neurtzeko tresnak dira, eta bi hauek 2019ko aurreikuspenetan behera egingo dute. Lehenengoa, aurtengo maila den %2,6tik %2,1era jeitsiko da; barne eskaria, zentzu berean, aurtengo %2,9ko mailatik %2,4ra eroriko da ere 2019ko estimazioetan. Txostenaren arabera, hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenek 2019an asko geldituko dela diote, aurtengo mailatik, %2,8koa dena, %2,3ra murriztuz 2019n. Gainera, inguruko herrialdeen egoera ere beherakorra izango da, gure ekonomian eragin negatiboa izaten.

Laburbilduz. Gobernuko politikariek hazkunde sendoa aipatzen dutenean, gezurretan ari dira; egoera oso ahula da eta gutxi barru beste krisialdi ekonomiko bat emateko aukerak gero eta handiagoak dira.

BilboHirian egindako saioa. Lotura hemen


Egitura

Errendimendu gizartearen hiztegia, Katakraken eskutik

Iruñeako Katakrak editorialaren eskutik dator La sociedad de rendimiento : cómo el neoliberalismo impregna nuestras vidas saiakeraren itzulpena (Friedrich et al., 2018). Maiatzean argitaratutako lan itzela da hau, lehentasunezko eta ondorio sozial eta kultural aunitzeko gaia jorratzen duena. Errendimenduaren efikazia eta optimizazioaren efizientzia bereizketatik abiatuta – emaitzak helburuarekiko duen harremana, bata, eta bitarteko baliabideekiko duena, bestea–, Boltanski eta Chiapelloren Kapitalismoaren izpiritu berria gogoratzen du autore alemaniarrak bere hitzaurrean. Kapitalismoak arte kritika berreskuratzeko egin duen eraldaketa nabarmentzen dute autore frantziar horiek, eta benetakotasuna, malgutasuna, autonomia, auto-errealizazioa eta osotasunak bezalako jarrerek sistema ekonomikoaren antolakuntza eguneratzeko nola balio izan duten aztertzen dute.

Saiakeraren bigarren atala zortzi autoreek egindako Norbanakoaren optimizazioa artikulu sortarekin osatuta dago, mugikortasuna, errendimendua, klase borroka, neurokultura, anti-terapia, amatasuna eta zaintza, merkantilizazioa eta kirola bezalako gai anitzak jorratuz. Liburuaren lehengo atalaren zati batzuk nabarmenduko ditugu orain, Sebastin Friedrichek berak egindako Errendimendu gizartearen hiztegia-ren zenbait hitzen irakurketa garaikidea egiten.

Business Punk: Izen horren ekonomia eta bizi estiloak jorratzen dituen aldizkaria da Business Punk. Enpresari, nagusi eta zuzendari modernoei zuzendutakoa da. Non geratu dira garai fordistako nagusi zurrun, lodi eta erretzaileak ? Gaurko nagusiak beste maskulinitate berritu batetik abiatzen dira: zoroak, irekiak, kirolariak, lasaiak, alaiak, liberalak, toleranteak eta, nola ez, kosmopolitak dira gaurko kapitalismoaren antolatzaileak.

Kafea eta dopina gaurko lan tresna giza edo jateko kontzientzia berritua, gimnasioak eliza bihurtu diren garai honetan, hiztegian agertzen diren beste kontzeptu batzuk dira. Lan munduan ospea izateko beharrezkoa dan flow-a ere aipatzen da, estajanovismo posmodernoaren langile perfektuarena. Beti ondo dagoena eta ondo pasatzen duena, erronka berrien maitalea, edo nagusiek goraipatzen duen himnoak miresteko behar dan enpresa abertzalea da.

Ibilbidea. Carrière hitz frantzesatik artuta, gaur egungo lan eta enpresa munduan osatu beharreko estrategia oso baten beharra nabarmentzen da atal honetan. Coacher on bat bilatu, eta trepa kulturan murgildu behar dira gaur egungo aldi baterako, azpikontratatu edo autonomo langileak. De la necesidad virtud esaerari jarraituz, etengabeko aldaketa eta intermitentziak modan jarri dira kapitalismo garaikidean.

Maitasuna. Ez, lehiakortasuna eta indibidualismoaren ideologia ez da harreman pertsonaletan eteten. Chicago Boys berekoien garaipena neoliberalismoaren aroaren mantra intelektuala da. Loturarik gabeko esperientziak maite dituzte hiper-modernoek, eta jabetza edo edukitzearen pentsamendutik ustezko askapena bilatzen dute. Desenfrenoa, gorputzen kontsumoa eta askatasun osoa dira haien leitmotiv nagusia. Baina zer ondorio ditu honek egungo familia berri edo zaharretan, elkarrekin bizitzeko joera hegemonikoetan ? Halako joera librea eta euren buruak aurrerakoitzat duten hainbeste lagunek on-line zita sareetan bukatzen dute. Egungo amildegi sozio-afektiboaren maitasun segmentaturako gune hotz eta bakartiak dira horiek. Matching teknologien algoritmoetan oinarritzen dira egungo bizi harremanak, zeinek, hainbestetan, elkar ezagutzeko aukera murriztuak eta tristura sexuala dakarten.

“El deseo de irse de fiesta, bailar y follar no es tan fácil de encajar con el de estar acaramelado, tomar té o ver una serie en compañía. Y no es raro que finalmente, quienes quieren todo, se queden sin nada”
Gazte ikertzaileak dira aro neoliberalaren izaki prototipikoak. Izenaren ospea etengabe elikatu behar dute. Artikuluak argitaratu, hitzaldietan parte hartu eta very important people-ekin harremanak izatean datza euren etorkizuna. Prokrastinazioa da haien ezinegon iturri nagusia, hainbeste ikasle, kontsultore, zerbitzu langile eta freelance-ekin partekatutako egunerokotasunezko joera nagusia. Erabaki garrantzitsuak eta lan nekagarrienak geroratzen dituzte etengabe, eta beraien sareak elikatzen, kafe arinak irensten eta posta-elektronikoak erantzuten igarotzen dituzte orduak. Jorge Moruno-k aztertutako denbora falta etengabean bizi dira, ez dute jada nagusi edo arduradun fordistaren bizkarreko hatsa sentitzen. Lankideen artean kontrolatzen dira elkar, auto-exijentziaren beharra dute gidari. Gero eta azkarrago bizi dira, gero eta betebehar gehiagoz arduratzen dira, eta, hala ere, gero eta denbora gutxiago dute familia edo lagunekin egoteko, benetan gustoko duenaz tarte lasaiak hartu eta gozatu ahal izateko.

Beheko klaseak. Owen Jones kazetari ingelesaren chavs-ak dira estereotipo hegemoniko horien bazterretan geratzen direnak. Barriobajero deitu izan dira Bilbon betidanik, eta Negak aldarrikatzen duen choni eta cani-ekin bat datorren estereotipo baztertzaile klasista da izen guzti horien atzean dagoena. Laguntza sozialetaz aprobetxatzen dira, “nahi dutelako dira pobreak”, drogazaleak, kartzeletatik noizbehinka igaro izanak edo igaroko direnak, eskola absentismoaren tolerante edo praktikanteak, alperrak, gaixo mentalak ... Horiek gure errendimenduaren gizarteak sortzen dituen moldatu gabeak dira, diziplinatu ezinekoak. Polizia, epaile, psikiatra, erizain eta zerbitzu sozialen publiko potentziala dira, mundu alaitsu honen jai etengabea jarraitu ahal izateko sufritzera kondenatuak direnak.

Argia

Eskola segregazioari urteetako jarraipena

Mikel Garcia Idiakez da eskola inklusiboaren aldeko borrokari jarraipena ematen dion Argiako kazetaria da, zenbait lankideekin batera. Urteak daramatzate eskola segregazioa aztertzen, eta ia hogei erreportai egin dituzte, eragile anitzen testigantzak eta salaketen ingurukoak. Oso beharrezko ekarpena.

2016an abiatzen da gai honen jorraketa, Gasteizen antolatu ziren lehenengo mobilizazioak aztertzeko. Hesiak elkarbizitzari artikuluan, Gasteizko ikastetxeetan haurrak jatorriaren arabera segregatzen direla salatzen zuten eskola publiko guztien guraso elkarteek. Klase gatazka etniatik haratago doan kontu bat dela nabarmentzen zuten, eta itunpeko sarea publikoarekiko duen aldea gero eta handiagoa dela medio, laster lehertu daitekeen bonba dela azpimarratzen zuten baita ere.

Hurrengo artikuluetan, hezkuntza munduko eragile publiko zein pribatuen inguruko azterketak egiten ibili da Garcia Idiakez. Sare publikoaren eragile eta kontseilu anitzek adierazi dutenari arreta jarriz, ikastolek eta kristau eskolek segregazioaren aurkako neurriak hartzeko arrazoiak azaleratzen dituzte bere artikuluek. Eskola Publikoaren aldeko plataforma eratu zenetik, haien lanketa eta mobilizazioei jarraipen itzela egiten jarraitu du Argiak, Hala Bedi bezalako beste komunikabide herrikoiekin elkarlanean. Klase gatazka edo aporafobia, txiroenganako fobia, eztabaida publikoaren lehen lerroan kokatzeko lagungarriak izan dira ekarpen hauek.

Orain dela zortzi hilabete Zubiak Eraikiz herri plataformak Eusko Legebiltzarrean eskola publiko eta inklusiboaren aldeko ILP-a aurkeztu zuenean, haiengana jo zuten Argiako kazetariek, gatazka hau azaleratzeko. Denon ahotan jartzeko erabilgarria izan den ekimen honi merezitako arreta eskaini diote. Save the Children-ek egindako txostena, mobilizazioen areagotzea, ikastolen ikuspuntua eta orain dela bi aste Eusko Jaurlaritzak ekimen legegileari, ILP-ari, ukatutako bidea ere izan dute aztergai. Eusko Jaurlaritzak jaso ditu kritika nagusiak azken aste hauetan, eskola segregazioa gutxitzeko inongo neurririk hartu nahi ez duelako. Horren aukera galdu zen urriaren 4ean, eskola segregazioaren aurkako plataformak Legebiltzarrean egindako agerraldiaren egunean.

Ezezko borobila jaso du Zubiak Eraikiz plataformak, haien ekimenari babesa adierazi dioten 17.000 herritar eta hezkuntza munduko hamaika eragilerekin partekatutako porrot politikoa. Itunpeko ikastolek Jaurlaritzarekin bat egin dutela da zenbait eremuetan min gehien sortu duena. Noiz arte atzeratuko da ghetto eta bunker eskolen arteko aldeak murrizteko neurri zehatzen aplikazioa ? "Batek jakin", erantzun du Garcia Idiakez-ek Bilbo Hiria irratian egindako elkarrizketan. “Hezkuntza Legeak zirriborroa ez duen bitartean”, eta egungo ahultasun legegilea ikusita, urteak itxaron beharko dute borroka honi heltzen dioten eragile eta sindikatuek. Gizarte klasista baten oinarri sendoak egonkortuz, PNV-k gidatutako Eusko Jaurlaritza bonba lehertzearen zain geratuko da. Polizia eta errepresio judizialaren bidez kudeatuko du neurri sozial eta sektorialekin saihestu ahalko litzatekeen arazoa. Konpontzeko urratsak antolatu beharrean, neoliberal klasista hutsak direla argi utzi digute azken asteetan.

“Polizia eta errepresio judizialaren bidez kudeatuko dute neurri sozialekin saihestu ahalko litzatekeen arazoa. Konpontzeko urratsak antolatu beharrean, PNV-koek neoliberal klasista hutsak direla argi utzi digute”

Asteko Sindikalagenda : Grebak

  • Greba mugagabea Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketan. Soldata arrakalarekin amaitzeko, urriaren 16tik aurrera gatazkan daude. ELA, ESK, LAB eta UGT-k babestuta.
  • Erandio. Sanitas Loramendi Nagusien Etxeko langileek greba hasiko dute hilak 20. Prekarizazioa eta lan baldintza okerrak salatu nahi dute. LAB, ELA eta UGT-k babestuta.
  • Barakaldo. Nagusien erresidentzia bat kudeatzen duen Miranda Fundazioaren langileak greban daude hilaren 22, 24 26 eta 30rean. ELA, CCOO eta SATSE-k babestuta.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek greba egingo dute urriaren 26an eta 28an. ELA, LAB eta USO-k babestuta
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Economía
Crisis de los aranceles La claudicación de Trump: del momento Lehman a la derrota a lo Liz Truss
La crisis en el mercado de bonos estadounidenses y las advertencias de Wall Street hicieron frenar a Trump. Fiel a su estilo, el presidente de EE UU ha reclamado la victoria, pero la desconfianza hacia su rumbo político persiste.
Fiscalidad
Elusión Fiscal 23 multinacionales españolas pagaron un 1,34% de media sobre sus beneficios globales en 2022
Los datos del Informe País por País vuelven a mostrar el escaso tipo efectivo que las grandes empresas pagan sobre sus beneficios a nivel global en todos los territorios donde tienen filiales.
Economía
Tormenta financiera Trump rebaja al 10% los aranceles a los países que “no han tomado represalias”, pero aumenta el ataque a China
El Gobierno de Estados Unidos reduce una marcha la política arancelaria y da 90 días de margen a la batería anunciada la pasada semana. Los mercados registran la noticia con subidas.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Represión
Represión Una marcha reclama la liberación de los seis de Zaragoza tras un año en prisión
Organizaciones como Amnistía Internacional han expresado su preocupación por este caso, apuntando a posibles vulneraciones de derechos y al aumento de la represión de la protesta social.
Globalización
Crisis del multilateralismo El terremoto Trump sacude las instituciones del orden mundial y la “globalización feliz”
Muchas de las instituciones que marcaron la vida internacional desde la caída del Muro han entrado en crisis. ¿Todas? No, especialmente aquellas que intentan regular los derechos humanos, de los pueblos y de la naturaleza.
La vida y ya
La vida y ya Una espiga entre los dientes
La idea de que las armas sirven para mantener la paz se coloca con la confianza con la que el polvo se deposita encima de los libros apilados en un desván sabiendo que nadie vendrá a limpiarlo.
Literatura
50 aniversario Aresti vive en la memoria de un pueblo vasco en disputa
Hoy comienzan en Bilbao los actos del 50 aniversario de la muerte de Gabriel Aresti, referencia ineludible e incómoda de la literatura vasca moderna.
Que no te lo cuenten
El Salto Radio De violencia institucional y protestas
VV.AA.
Mientras Granada se revela contra el acoso de seis policía local a una víctima de violencia machista, en Catalunya se presenta un informe que concluye que el 65% de los casos de violencia institucional se archivan sin que se completen las pesquisas

Últimas

Podemos
Izquierda Podemos mantiene el ‘modo revancha’ y en Sumar se dividen entre el hartazgo y la resignación
En su V Asamblea Estatal, la formación morada pisa el acelerador en su confrontación pública con el grupo de Yolanda Díaz. Con Montero ya precandidata, la confluencia electoral parece una quimera aunque algunos yolanders no ven otra opción.
Sanidad
Sanidad La Atención Primaria, uno de los escalones de la Sanidad más abandonados
Este 12 de abril se celebra el Día Internacional del primer peldaño de acceso a los servicios sanitarios. Falta de inversión, largas listas de espera y falta de tiempo para atender son algunas de las denuncias más repetidas.
Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
Memoria histórica
Memoria histórica Sin fondos para identificar los restos de la primera exhumación en la Comunidad de Madrid
La asociación impulsora de los trabajos de recuperación en el cementerio de Colmenar Viejo denuncia que no tienen contestación sobre la financiación prometida por el Gobierno.
Palestina
Palestina Israel avanza en su plan con la anexión de Rafah y el sur de la franja de Gaza
Con este movimiento, Israel ha declarado “zona de seguridad israelí” el 20% del territorio del sur mientras que mantiene bajo su custodia el 66% de la franja.
Más noticias
Opinión
Opinión Sindicalismo que gana: la clave no es la unidad, sino organizar a las mayorías
Mientras el anarcosindicalismo debate estructuras, las plantillas siguen desmovilizadas. La verdadera batalla es organizar a las mayorías. Sin victorias concretas, incluso el modelo más puro es papel mojado.

Recomendadas

Salud mental
Cambio de paradigma De la deprescripción de psicofármacos al refuerzo de plantillas: claves del Plan Nacional de Salud Mental
El Ministerio de Sanidad ha logrado un consenso para aprobar una nueva estrategia en salud mental, poniendo de acuerdo de un lado a todas las comunidades autónomas y del otro a todas las asociaciones.
Lobo
Especies protegidas Organizaciones tratan de evitar la caza del lobo: “Volver a la receta de la gestión letal no funciona”
El lobo está desprotegido desde la entrada en vigor de la ley de desperdicio alimentario el pasado 2 de abril. Organizaciones ecologistas y Podemos están llevando a cabo denuncias, recursos y otras acciones para revertir la desprotección del cánido.