We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Euskal fiskalitatea berrikusteko akordioaren gakoak

Ez bazirudien ere, azkenean, pasa den astean EAJ-k, PSE-EE-k eta Elkarrekin Podemosek zerga erreformarako akordio batera iritsi ziren, eta horren ondorioz, zerga sistema eguneratzeko hainbat neurri onartu dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban.
Erreforma honek, alde batetik, errenta baxuen eta familien ongizatea hobetzera bideratutako kenkari berriak ezarriko ditu, bestetik, enpresa handien tributazioan aldaketa batzuk jasotzen ditu, aurreikusitako bilketa orokorrean beharrezkoa den gorakada ez ekarri arren. Ala ere, sistemaren arazo estruktural nagusiak konpondu gabe geratu dira, Euskal zerga sistemak hainbat gabezia larri ditu eta, lanaren gaineko gehiegizko zergapetzea eta enpresa etekinen zein errentisten gaineko bilketa eskasa batez ere.
Gai aztertzeko, Roser Espeltek erreformaren analisi ekonomikoa egin du, errenta baxuen zergapetzea arintzeko, kontziliazioaren aldeko, enpresen etekinak gehiago ordaintzeko eta iruzur fiskala borrokatzeko neurriak aztertuz.
Ondoren, Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea eta Ander Balanzategi Diario Vascoko kazetaria eta Hordagoko editorea elkarrizketatu dugu.