Euskera
Nafarroako hizkuntz-zonifikazioari Hordago!

Hordago! Nafarroa ekimenak hiritarrak hizkuntz-klaseetan bereizten dituen lege segregazionistak bukatzea eta nafar errealitate elebiduna herrialde osora zabaltzea eskatzen du
Trimestral 72 Hordago 2
Hordago! Nafarroa ekimenaren aurkezpena Cortesen (2021-11-13)
3 dic 2023 06:00

Euskal Herrian 3.220.000 biztanle inguru dira, eta 16 urte baino gehiago dituztenetatik, %51,8 dira euskaldunak Gipuzkoan, %30,6 Bizkaian, %22,4 Araban, %20,1 Iparraldean eta soilik %14,1 Nafarroan. Ume eta nerabeen ezagutza altuagoa den arren, biztanle helduen laurden bat baino gutxiago dira euskaldunak, eta beste batzuk euskaldun hartzaileak direla jakinda (%10,6 Nafarroan), haien ikasteko gaitasuna eta hizkuntzarekiko atxikimendua da gure euskararen biziraupenerako gakoa. Zeresanik ez dago gure hizkuntzaren egoera larria dela, batez ere bere hedapena legalki oztopatzen den lekuetan: Iparraldean, Estatu frantsesak hizkuntza gutxituekiko duen politika dela, eta Nafarroan, 1986an onartutako Euskararen Legearen bidez, besteak beste.

Nafarroari dagokionez, Foruaren Hobekuntzak 9. artikuluko 2. puntuan dio: “Euskara ere hizkuntza ofiziala izango da Nafarroako eremu euskaldunetan”. Honen harira 1986. urtean Nafarroako Parlamentuak 18/1986 Foru Legea onartu zuen, Euskararen Legea alegia. Bertan 3 hizkuntza-eremu ezartzen dira Nafarroa osorako, euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna, eta hauentzako hizkuntza ofizialtasun maila ere:

“Zonifikazio hau bidegabea zen duela lau hamarkada, eta orain, gainera, anakronikoa da”, salatzen du Hordago! Nafarroa ekimenak"
  • Eremu euskaldunean bai euskara bai gaztelaniera dira hizkuntza ofizialak eta bietako edozeinetan egin daitezke ikasketak eta baita administrazioarekiko harremanak ere.
  • Eremu mistoan gaztelaniera da ofiziala eta herritarrei soilik aitortzen zaie administrazio publikoetara euskaraz jotzeko eskubidea. Hezkuntzari dagokionez, hainbat eredu daude: euskaraz (D), gaztelaniaz (G), bi hizkuntzetan (B), gaztelaniaz bainan euskara irakasgaiarekin (A) ikasteko.
  • Eremu ez-euskaldunean, mistoan bezala, gaztelaniera da ofiziala, eta herritarrei ez zaie aitortzen administrazo publikoetara euskaraz jotzeko eskubidea, eta administrazioak itzulpena egitea edo administrazioaren itzulpen zerbitzuak erabiltzea ez dago bermatuta ere. Hezkuntzan, aldiz, G eta A ereduak erabili ahal dira soilik.
Zonifikazio hau bidegabea zen duela lau hamarkada, eta orain, gainera, anakronikoa da. Horrela dio Hordago! Nafarroa ekimenak 2021eko azaroaren 13an Cortesko herrian irakurritako adierazpenak, egorera hori bukatzea helburu nagusia duenak.

Trimestral 72 Hordago  Zonificación Lingüistica
Manifestación en Tudela (Navarra) contra la zonificación lingüistica.

Hordago! Nafarroak 2019-2020 urteen artean ematen zituen bere lehenengo urratsak. Zonifikazioak indartsu jarraitzen zuela eta egoera hau inposatu zuten alderdi politikoek mapa dagoen moduan mantentzeko borondate osoa zutela ikusten zuten hainbat pertsonek. Hauek, bai mugimendu eta eragile euskaltzaletan parte hartzen dutenak, eta baita hauetatik kanpo daudenek ere, egoera hau bukatzeko dema hartu zuten eta ekimenari forma eman zioten, 2021eko azaroan Cortesen aurkeztuz.

Esan bezala, zonifikazioa bukatzea dute helburu nagusi, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin eta nafarrak mailakatzen eta bereizten dituen salbuespen egoerari amaiera emateko, guztiok eskubide berdinak izan ditzagun. Baita gure hizkuntza, “gaztelania erraldoiaren ondoan bizi den hizkuntza gutxitu eta gutxiagotua”, “babestu eta kaltetzea edo galtzea eragoztea” ere, egitasmoan aipatzen duten bezala. Eta Nafarroan ditugun bi hizkuntza parez pare egotea. Guzti hau “segregaziorik edo eskubideen urraketarik gabeko etorkizuna irabazteko”.

Euskera
El euskera no será merito en Nafarroa

El Tribunal Superior de Justicia de Navarra ha decidido que el euskera no debe ser tenido en cuenta como mérito en la zona mixta y en la calificada como no euskaldun. La decisión ha generado enfado entre agentes sociales y representantes políticos.

Guzti hau lortzeko, manifestaldi eta ekitaldi haundiez aparte, herri ezberdinetan pertsona sareak “ehuntzea” da beren lehentasuna. Hegoaldetik iparraldera, (Cortes/Erribera/Erdialdea), eta behetik gora: lehenik herrietan harremanak sortu eta ekitaldiak egin (mobilizazioak, herri argazkiak…) oinarri sozial finkoa sortu eta zabaltzeko, eta azkenik ere Iruñera eta iparraldera joateko eta, baita, herrialde osora jauzi egiteko, herrialde mailako jarduerekin.

Nafarroan, euskararen aldeko eta euskalgintzaren inguruko ekimen eta mugimenduak askotarikoak izan dira. Hala nola, Oinarriak plataformak, 2000. urtean, 48.000 sinadurek bermatutako mozioa aurkeztu zuen hasieran aipatutako Euskararen legea “handitzeko”. Euskal Herrian Euskarazek edota Euskalgintzaren Kontseiluak mobilizazio ugari burutu dituzte, baita ere. Eta Hordago! Nafarroa euskararen alde egiten hari den guzti honi batu nahi dio bere arrazoibide eta filosofia. Lehengo hegoaldea eta herriak, bide hortan denok batera, behingoz, zonifikazioa bertan behera uztea aldarrikatzeko.

Hordago! Nafarroa euskalgintzaren eta euskararen aldeko borrokaren taulan presioa gehitzeko ekimena da, Nafarroako hiritarrak hizkuntz-klaseetan bereizten dituen lege segregazionistak behingoz bukatuz

Geroa Bai alderdi politiko euskalduna Nafarroako gobernuaren parte izanak eta gobernua bera EH Bilduren botoen beharrean izanak bide horretan emandako pausoak handiak izatea suposatu behar zuen. Nahiz eta pausoak eman diren, “helduen euskalduntzea, haur eta nerabeen aisialdirako eskaintza, digitalizazioa, alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko planak, hedabideetan euskararen presentzia handitzeko laguntzak, entitate sozialekin eta udalekin egiten den lanean” besteak beste, luzea da oraindik egin beharreko bidea euskara herrialde osoan normalizatu ahal izateko (Jabi Arakama, Berria, 2023-ko irailak 9). PSN eta UPN dira, ordea, indar oztopatzaileak, eta haien indarra ez da txikia oraindik. Aipatzekoa da Mañeruko kasua, ikaslegoaren %64 D ereduko ikasketetan duen eremu ez-euskaldunean dagoen herria. Udalak eremu mistora pasatzeko eskaera egin ostean, bi alderdi horiek botoak batu zituzten hori eragozteko, herriko ikasleak Garesera ikastera joatera behartuz.

Gauzak honela, Hordago! Nafarroa euskalgintzaren eta euskararen aldeko borrokaren taulan presioa gehitzeko ekimena da, Nafarroako hiritarrak hizkuntz-klaseetan bereizten dituen lege segregazionistak behingoz bukatuz, eta nafar errealitate elebiduna herrialde osora zabalduz, euskaraz bizi ahal izateko.

Idiomas
Todo el mundo ama el euskara
En teoría, todos estamos a favor del euskara en un sentido humanista. En lo general, la ciudadanía navarra está más o menos de acuerdo. En lo concreto, saltan chispas


Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Libertad de expresión
Solidaridad 237 músicos apoyan a Raimundo El Canastero y defienden “el derecho a criticar las instituciones”
El colectivo musical navarro será juzgado el próximo 12 de febrero por las letras de sus canciones y han recibido el respaldo de artistas como Anari, Olaia Inziarte, Eñaut Elorrieta, J Martina o Ibil Bedi
Euskal Herria
Crisis Los datos que preocupan a la juventud vasca: precios de alquiler disparados, salarios estancados
El precio del alquiler de una vivienda sube un 9% y ya acumula un 20% en los últimos cinco años. Desde 2010 los jóvenes entre 18 y 34 años solo han visto crecer en 142 euros su salario medio.
Opinión
Lanaren Ekonomia Etxebizitza legeak ez du ekarri alokairuen prezioen mugatzea
VV.AA.
Etxebizitza-legearen asmoak ez dira bete, eta etxebizitza hutsen kopuru handiak dauden bitartean, familia askok etxegabetze arriskuan jarraitzen dute.
Crisis climática
Balance climático El Mediterráneo se consolida como zona especialmente vulnerable al cambio climático
Las víctimas de la dana suponen dos tercios de las muertes por fenómenos extremos en Europa en 2024, según un informe conjunto de Copernicus y la Organización Meteorológica Mundial que hace un balance climático del continente el pasado año.
Barcelona
Barcelona Activistas de los derechos humanos piden la retención de un barco dispuesto para armar a Israel
La naviera Maersk está transportando estos días componentes para los cazas F-35. El Estatuto de Roma sobre genocidio contempla acciones legales contra las empresas que favorecen las masacres.
El Salto n.78
El Salto 78 Nueva revista, viejas injusticias: hablemos de Violencia Institucional
En el último número de la revista de El Salto dedicamos la portada y nuestro “Panorama” a una de las violencias que sufren las mujeres solo por el hecho de serlo, la que aún a día de hoy emana de un sistema irracional y patriarcal.
Laboral
Laboral El sindicato ELA alerta sobre la salud mental de las trabajadoras en intervención social
“Somos un instrumento de contención porque tratamos con población muy dañada, estamos en mitad del sándwich”, explica la educadora social Vanesa Núñez Moran.
Poesía
Culturas Joan Brossa, el mago que jugó con la poesía para reinventar el poder de la palabra
Casi inabarcable, la producción creativa de Joan Brossa se expandió a lo largo —durante medio siglo XX— y a lo ancho —de sonetos a piezas teatrales, pasando por carteles o poemas objeto— para tender puentes entre el arte, la política y el humor.

Últimas

Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
Más noticias
El laberinto en ruinas
Opinión “Madrugá” del 2000. Veinticinco años de nada
Hace 25 años la Semana Santa sevillana sufrió quizás la mayor conmoción de su historia. No se sabe qué ocurrió pero sí que a partir de entonces la fiesta ya no sería la de antes.
València
València La Generalitat supo del primer desaparecido el día de la dana ocho horas antes de enviar los SMS
La delegada del Gobierno, Pilar Bernabé, testifica delante de la jueza que avisó a la consellera Salomé Pradas de una primera desaparición en torno a las 12.30h de esa mañana.

Recomendadas

Andalucía
Memoria histórica La inanición de la memoria andaluza
Las políticas públicas de memoria en Andalucía se encuentran en un estado de paralización que pone en duda la voluntad de la Junta por la reparación efectiva.
Galicia
Galicia La TVG se gasta 839.772 euros en un programa de Miguel Lago y lo saca de parrilla tras hundirse en audiencia
El programa ‘O novo rei da comedia’ apenas llegó a los 36.000 espectadores de media en su estreno y cayó en picado en su hasta ahora última emisión al 3,4% de cuota de pantalla en una cadena que tuvo de cuota media en marzo un 8,1%.
Globalización
Crisis del multilateralismo El terremoto Trump sacude las instituciones del orden mundial y la “globalización feliz”
Muchas de las instituciones que marcaron la vida internacional desde la caída del Muro han entrado en crisis. ¿Todas? No, especialmente aquellas que intentan regular los derechos humanos, de los pueblos y de la naturaleza.