We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
El Salto Radio
Etxebizitza eskubidearen gatazka Euskal Herrian
Lanaren Ekonomia irratsaioa bi barikutan behin izango da, 11:00tan, eta lehenengoa etxebizitzaren gatazkari buruz egin dugu. Gure sindikalagenda berraktibatuz, asteko deialdi sozialen eta borroka sindikalen berri emateko, saio honetan hiru elkarrizketa izan ditugu. Hasteko, Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren bozeramailea den Karla Pisanorekin hitz egin dugu, gatazkaren norabidearen eta Abenduaren 14rako antolatu duten manifestazioaren inguruan.
Ostean, Roser Espelt Bartzelonako Taifa Seminariko kide eta Lanaren Ekonomia lantaldeko lagun berria eta Miguel Virizuela ekonomialari eta Hordago eta El Saltoko editorearen arteko solasaldia egin dugu, Euskal Herriko etxebizitzaren egoera eta borrokaren azterketa egiteko.
Bi barikutan behin 11:00tan ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker
Saioa bukatzeko, eta ohikoa den bezala, Argia atala izango dugu, Jon Torner kazetariak Nafarroan eta Euskal Herri kontinentalean gune tentsionatuak izendatzeko politika berriak aztertzeko, alokairuen prezioak mugatzeko helburua dutena. Hurrengo saioak politika industrialak (Azaroaren 29an) eta euskal aurrekontu publikoak (Abenduaren 13an) aztertzeko izango dira.
Lanaren Ekonomiak langileen ikuspegitik jorratutako analisi kritikoak zabaltzea du helburu, egungo langile borrokak eta gatazkak abiapuntutzat hartuta. Klase ikuspegia eta gehiengo zapalduaren bizipena oinarrian izanda, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker.
El Salto también se escucha, descubre nuestros contenidos sonoros.