Lanaren Ekonomia
Oinarrizko lanak indartzeko erronka

Pandemiari aurre egiten jarraitzeko, gure erronka nagusia izan behar da bizitza zaintzen duten eremu eta jarduerak indartzea, ondorio sozial latzak borrokatzeko. SINDIKALAGENDA Otsailak 11-20

LANAREN EKONOMIA, Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun irratsaioa hemen

Urtarrilaren 26ko zaintza eta gizarte zerbitzuen grebaren jarraipena ikusita, sektore hori guztiz feminizatua dagoela egiaztu genuen. Izan ere, COVID-19aren krisi honetan emakumeak dira euren gorputzak lehen lerroan jarri dituztenak. Are gehiago, funtsezko lanetan badihardute ere, haien lana ez da beti aitortu. Konfinamendu garaian txalo artean hartu genituen arren, euren lana duintzeko eskatzen dutenean gobernuek entzungor egiten dute. Biztanleria aktiboaren inkestaren azken datuen arabera, osasun lanetan dihardutenen ia % 80 emakumeak dira. Are gehiago, Espainiako INE institutuaren arabera, erizaintzan ehuneko hori % 84ra igotzen da, eta medikuntzan, berriz, % 51,6ra jaisten. Zaharren eta menpekoen egoitzetan ere, % 84,5 inguru emakumeak dira.

Coronavirus
Mujeres contra el covid-19: los aplausos eran para ellas
Limpiar y cuidar, pero también atender y curar. Los sectores que han puesto el cuerpo en la primera línea de contención contra el covid-19 están altamente feminizados.
“Gero eta sakonagoa den zaintza krisiaren aurrean, zerbitzu sozialen gaur egungo eredua aldatzea eskatzen dute sindikatuek”

Datu horiek ikusita, ondoriozta dezakegu emakumeek gizonek baino arrisku handiagoa dutela COVID-19arekin kutsatzeko. Ondorio horretara iritsi da, adibidez, Madrileko Erkidegoko ikerketa bat, hango Gizarte Politikak, Familiak, Berdintasuna eta Jaiotzak Sailak egindakoa. Horrez gain, oso feminizatuta dauden beste sektore batzuetan ere emakumeek kutsatzeko arrisku handia dute, hala nola sektore farmazeutikoan (% 76,1), etxeko lanetan (% 94) eta hezkuntzan (% 68). Jarduera soziosanitarioez harago, pandemiak ekarritako ondorio ekonomiko eta sozialek emakumeei eragin diete bereziki, lanpostu gehien suntsitu diren sektoreetan emakumeak baitira nagusi; esaterako, ostalaritzan, komertzioetan eta laguntza zerbitzuetan.

Urtarrilaren 26ko greba egunean, zaintzaileek –egoitzetako eta etxez etxeko langileek– zerbitzu publiko duin bat eta lan baldintza egokiak eta ondo ordainduak aldarrikatu zituzten. Gero eta sakonagoa den zaintza krisiaren aurrean, zerbitzu sozialen gaur egungo eredua aldatzea eskatzen dute, hemendik aurrera ez dadin izan langile eta erabiltzaileen bizkar egindako negozioa. Etxeko langileen kasua are gogorragoa da: kaleratze ugari egon dira, eta kontratu asko eten dira; gainera, konfinamendu zorrotzaren garaian, etxeko langileetako askok zaintzen duten pertsonarekin egon behar izan zuten eguneko hogeita lau orduetan eta asteko zazpi egunetan. Bestalde, etxeko lanak migratzaile irregularrek egiten dituzte hein handi batean, batez ere interna gisa lanean ari direnen kasuan. Eta, irregularrak direnez, arazoak dituzte lanarengatiko desplazamendu baimena lortzeko eta, beraz, baita ere herriz herriko konfinamendu perimetrala betetzeko.

“Egoitzen laurdena baino gutxiago dira publikoak, eta horietako asko azpikontratazioaren bidez kudeatzen dira”

Hamaika hilabete pasa dira pandemia hasi zenetik, eta, oraindik ere, oinarrizko lan feminizatu horiek ez dira indartu, ezta duindu ere. Bitartean, Eusko Jaurlaritzako politikarien erantzunaren zain jarraitzen dugu. Gauzak horrela, hiru arlotan ditugun egiturazko arazoak azpimarratu behar ditugu. Alde batetik, egoitzetan betiko negozio eredua da nagusi. Bizkaian, adibidez, egoitzen laurdena baino gutxiago dira publikoak, eta horietako asko azpikontratazioaren bidez kudeatzen dira. Horrek, noski, zerbitzu eskasa eta lan baldintza ez duinak ekartzen ditu.

Cuidados
Quitar los servicios de cuidados de las manos corporativas

Las tragedias en las residencias de mayores, gestionadas por empresas como Clece, visibilizan una crisis de cuidados existente antes de la pandemia COVID-19. De las luchas feministas en las ciudades surgen alternativas para una transformación del sistema que ponga la vida en el centro.

Bestetik, hezkuntzako plantillaren egonkortasunik eza daukagu, eta hori ere egiturazko arazo bat da. Martxoan, konfinamendua hasi zenean, ordezko gehienak kaleratu zituzten eta gero, ikasturte berria eta horren protokolo guztiak zehaztu behar zirenean, langileen herenak ez zekien oraindik zer ikastetxetara joan beharko zuen. Hori urtero-urteroko arazo bat da, baina aurten, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, are beharrezkoagoa zen esleipenak egokiro antolatzea eta hezkuntza publikoa indartzea.

“Sektore ekonomiko guztietan, emakumeak lan baldintza eskasetan ari dira garbitzaile lanetan. Hezkuntzakoak greban zeuden pandemia hasi zenean”

Oinarrizko arloekin bukatzeko, garbitzaileen lanaz kezkatu behar dugu; hori ere azpikontratatu egiten da, eta langileak enpresa pribatuen bidez aritzen dira beharrean. Sektore ekonomiko guztietan, emakumeak lan baldintza eskasetan ari dira garbitzaile lanetan. Hezkuntzako garbitzaileak, adibidez, greba luze batean murgilduta zeuden pandemia hasi zen unean; orduz geroztik, egoerak okerrera baino ez du egin, eta garbitzaileak berriz hasi dira mobilizatzen.

Cuidados
Itaia Lan asistentzialak
Lan indarraren erreprodukzioa eta pertsona dependenteen biziraupena bermatzeko funtzioak betetzen dituzte zaintza lanek, eta bere sozializazioaren alde borrokatzea dagokigu

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektu kontserbadore berria ikusita, agerian geratu da agintariek ez dutela erreformarako borondaterik, zeinak, ezarriz gero, bide sozialista eta feminista bati ekiteko aukera emango bailuke. Pandemiak irakatsitakoari heltzeko borondate falta argiaren aurrean, are ozenago aldarrikatzen dugu oinarrizko jardueren sendotze publiko eta soziala. Pandemiari aurre egiten jarraitzeko, gure erronka nagusia izan behar da bizitza zaintzen duten eremu eta jarduerak indartzea, ondorio sozial latz eta desorekatuen aurka borrokatzen dugun aldi berean.

Asteko sindikal agenda

Programara audioak bidaltzeko: 644 499 554

Zuzenean deitzeko: 94 424 37 04

Hurrengo asteetako deialdiak bidaltzeko: lanarenekonomia@gmail.com

Eguenean, otsailak 11

  • Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak arbuiatu egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua. Hori dela eta, mobilizazioa deitu du, lelo honekin: «Aberastasuna banatu behar da, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu» lelopean. 10:00etan Eusko Legebiltzarraren aurrean (Gasteiz)
  • Lan erreforma indargabetzearen, pentsio duinen eta gutxiengo soldata interprofesionalaren igoeraren alde mobilizatzera deitu dute CCOOk eta UGTk, «Orain Bai» lelopean. 11:30etan, Espainiako Gobernuaren Gasteizko Delegaritzaren Ordezkaritzaren aurrean (Fray Francisco kalea, 17, Gasteiz) 12:00etan, Espainiako Gobernuaren Iruñeako Delegaritzaren Ordezkaritzaren aurrean (Merindades Pplaza)
  • Zainduz zahar-egoitzetaeko erabiltzaileen senideen elkarteak kontzentrazioa deitu du, zahar-egoitzetan bizi duten egoera salatzeko. 11:30etan Nafarroako Gobernuan
  • Laudion, Tubacexeko enpresa batzordeak manifestazioa deitu du, zuzendaritzak iragarritako 150 kaleratzeen aurka. 18:00etan Tubacexetik (Laudion).
  • Limpiezas Aranako lan gatazkaren harira, Bilboko Langile Autodefentsa Sareak manifestazioa prestatzeko lan eguna egingo du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. 18:00etan Xirimiri Espazioan (Uribarri kalea, 38, Bilbo)
  • Ermuko Microdeco enpresako langileek hiru greba egunetako lehena hasi dute, enpresaren soldata -zorra erreklamatzeko. (ELA, LAB, CCOO).
  • Bizkaiako Novaltia enpresako langileek greban jarraitzen dute. Dagoeneko 569. egun egin dituzte grebanez, hitzarmen duin baten alde (ELA).
  • Trapagaranen, Mediaposteko langileek greba mugagabean jarraitzen dute, iragarritako kaleratzeen eta azpi-kontratazioen aurka (CNT).
  • Ferrovial Araiako langileak greba mugagabean dabiltza jarraitzen dute 9. egunez, kontratak duintzearen alde. (ELA).
  • Gasteizko Burdinberri enpresako kaleratzeak direla- eta, bertako langileekak greban egingo dute izango dira gaur eta bihar (ELA).
  • Bergaran, Zuber enpresako langileek greba mugagabean jarraitzen dute, enpresaren soldata zorrak erreklamatzeko (ELA).

Barikuan, otsailak 12

  • Iruñeko Haur Eskoletan greba deitu dute CCOOk eta LABek, euskarazko murgiltze ereduaren eta kalitatezko hezkuntzaren alde.
  • Legazpin, Aluminios Aleman enpresako kaleratzeen aurkako kontzentrazioa deitu dute langileek (ELA). 11:30etan Areizaga-Kalebarren plazan (Urretxu-Zumarragako piruloaren plaza)

Zapatuan, otsailak 13

  • Pentsiodunen mugimenduak Toledoko Itunaren aurka Hego Euskal Herriko hainbat txokotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du.


Astelehenean, otsailak 15

  • Astelehenero legez, pentsiodunen mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu, pentsio duinen alde. 12:00etan Udaletxeen aurrean.
  • Otsailaren 9an, Donemiliagan gertatutako istripuak urteko seigarren lan-heriotza ekarri zuen. Hori salatzeko, elkarretaratzea deitu dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek. 11:30etan Araia Asparrena industrialdeko sarreran.
  • Laudion eta Amurrion, Tubacex enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote, zuzendaritzak iragarritako 150 kaleratzeen aurka (ELA, LAB, Stat).
  • Movimiento Independiente 15F plataformak mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, aldi baterako langile publikoen eskubideen eta finkotasunaren alde. 11:30etan, Lakuan (Gasteiz). 17:30etan Alderdi Ederren (Donostia), Sabin Etxearen aurrean (Bilbo) eta Nafarroako Pparlamentuaren aurrean (Iruñea).

Martitzenean, otsailak 16

  • Nafarroako konponketa tailerrentako sektoreko langileak kontzentratuko dira, soldaten eguneratzea eta hitzarmena desblokeatzea exijitzeko (ELA, UGT, CCOO etay LAB). 17:30etan Sagamovil enpresan (Orkoien)

Eguaztenean, otsailak 17

  • Bilboko Udal Aanbulantzien Zerbitzuarekin ez amaitzeako aldarrikatzeko asteroko elkarretaratzeak deitu ditu Bilboko Udaleko Langile Batzordeak (ELA, LAB, CCOO). Eguaztenetan, goizeko 9:00etan Udaletxeko Sarreran (Bilbo)

Zapatuan, otsailak 20

  • Limpiezas Arana-Fernáandez Aguilarreko enpresak langileei eragindako abusuak salatzeko manifestazioa deitu du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. 18:00etan Uribarriko eskoletako landan
  • Nafarroako konponketa tailerren sektoreko langileek kotxe karabana egingo dute, soldatak eguneratzea eta hitzarmena desblokeatzea exijitzeko (ELA, UGT, CCOO y LAB). 12:30etan Igeriketa Klubetik (Iruñea)
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Economía
Crisis de los aranceles La claudicación de Trump: del momento Lehman a la derrota a lo Liz Truss
La crisis en el mercado de bonos estadounidenses y las advertencias de Wall Street hicieron frenar a Trump. Fiel a su estilo, el presidente de EE UU ha reclamado la victoria, pero la desconfianza hacia su rumbo político persiste.
Fiscalidad
Elusión Fiscal 23 multinacionales españolas pagaron un 1,34% de media sobre sus beneficios globales en 2022
Los datos del Informe País por País vuelven a mostrar el escaso tipo efectivo que las grandes empresas pagan sobre sus beneficios a nivel global en todos los territorios donde tienen filiales.
Economía
Tormenta financiera Trump rebaja al 10% los aranceles a los países que “no han tomado represalias”, pero aumenta el ataque a China
El Gobierno de Estados Unidos reduce una marcha la política arancelaria y da 90 días de margen a la batería anunciada la pasada semana. Los mercados registran la noticia con subidas.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Crisis climática
Balance climático El Mediterráneo se consolida como zona especialmente vulnerable al cambio climático
Las víctimas de la dana suponen dos tercios de las muertes por fenómenos extremos en Europa en 2024, según un informe conjunto de Copernicus y la Organización Meteorológica Mundial que hace un balance climático del continente el pasado año.
Barcelona
Barcelona Activistas de los derechos humanos piden la retención de un barco dispuesto para armar a Israel
La naviera Maersk está transportando estos días componentes para los cazas F-35. El Estatuto de Roma sobre genocidio contempla acciones legales contra las empresas que favorecen las masacres.
El Salto n.78
El Salto 78 Nueva revista, viejas injusticias: hablemos de Violencia Institucional
En el último número de la revista de El Salto dedicamos la portada y nuestro “Panorama” a una de las violencias que sufren las mujeres solo por el hecho de serlo, la que aún a día de hoy emana de un sistema irracional y patriarcal.
Laboral
Laboral El sindicato ELA alerta sobre la salud mental de las trabajadoras en intervención social
“Somos un instrumento de contención porque tratamos con población muy dañada, estamos en mitad del sándwich”, explica la educadora social Vanesa Núñez Moran.
Poesía
Culturas Joan Brossa, el mago que jugó con la poesía para reinventar el poder de la palabra
Casi inabarcable, la producción creativa de Joan Brossa se expandió a lo largo —durante medio siglo XX— y a lo ancho —de sonetos a piezas teatrales, pasando por carteles o poemas objeto— para tender puentes entre el arte, la política y el humor.

Últimas

Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
Más noticias
El laberinto en ruinas
Opinión “Madrugá” del 2000. Veinticinco años de nada
Hace 25 años la Semana Santa sevillana sufrió quizás la mayor conmoción de su historia. No se sabe qué ocurrió pero sí que a partir de entonces la fiesta ya no sería la de antes.
València
València La Generalitat supo del primer desaparecido el día de la dana ocho horas antes de enviar los SMS
La delegada del Gobierno, Pilar Bernabé, testifica delante de la jueza que avisó a la consellera Salomé Pradas de una primera desaparición en torno a las 12.30h de esa mañana.

Recomendadas

Andalucía
Memoria histórica La inanición de la memoria andaluza
Las políticas públicas de memoria en Andalucía se encuentran en un estado de paralización que pone en duda la voluntad de la Junta por la reparación efectiva.
Galicia
Galicia La TVG se gasta 839.772 euros en un programa de Miguel Lago y lo saca de parrilla tras hundirse en audiencia
El programa ‘O novo rei da comedia’ apenas llegó a los 36.000 espectadores de media en su estreno y cayó en picado en su hasta ahora última emisión al 3,4% de cuota de pantalla en una cadena que tuvo de cuota media en marzo un 8,1%.
Globalización
Crisis del multilateralismo El terremoto Trump sacude las instituciones del orden mundial y la “globalización feliz”
Muchas de las instituciones que marcaron la vida internacional desde la caída del Muro han entrado en crisis. ¿Todas? No, especialmente aquellas que intentan regular los derechos humanos, de los pueblos y de la naturaleza.