Laboral
Enpleguak ba al du etorkizunik?

Davoseko Foroan mundua gidatzen dutenak biltzen dira etorkizuneko joerak zeintzuk diren aztertuz. Gobernuen plangintzetan eragiten dute, eta azken urteotan boladan dagoen gaia enplegua da: honen inguruko hausnarketa ere egin dute.

Seat cadena montaje
Rage Against the Machine

LANAREN EKONOMIA, BILBO HIRIA ETA HORDAGON ELKARLANA. ENTZUN SAIOA HEMEN


Audio Player




Historia luzea duen gatazka

Kapitalismoaren hasieratik enplegua faktore klabe bat izan da. Kapitalak lana behar du, azken hau gabe ez baitago kapitalaren “birsorketarik”: langile barik lantegiek ez dute funtzionatzen, ezta enpresek ere. Kapitalak, dirua baino haratago doan kontzeptuak, langileon lanaren beharra du funtzionatzeko, ezpabere ibilgea da. Gainera interes kontrajarriak daude kapitala eta lanaren artean. Horrela uler dezakegu klase borroka eta, honen inguruan ugari idatzi da.

Industria iraultzen atzean, sarritan lan kostuen murrizketa nahia dago. Lehenengo iraultzan ageria da, gremioen eta langile kalifikatuen “kostu” handia saihesteko asmoz, teknologia berriak sustatu ziren kalifikazio gabeko langile merkeak, haurrak eta emakumeak batez ere, sartzeko helburuarekin. Lan merkatuan teknologia aurrerapenen ageriko mehatxu bat langabezia izan da beti, kapitalismoak langabezia sortzen du era natural batean, eta, langabezia ez denean, prekarizazioa eta bizirik irautea ahalbidetzen ez duten enpleguen orokorpena.

Azken urteotan enpleguaren desagerpenari buruz ugari idatzi da, baina ez dugu ahaztu behar horren atzean dagoen ikuspegi ideologikoa: klase borrokaren alde zehatz batean kokatzen dena. Kapitalaren aldekoan. Hor koka dezakegu Davoseko Foroan egin diren zenbait planteamendu, hurrengo lerroetan azalduko direnak. Beste batzuk, nahiz eta esplizitu batean hor ez kokatu nahi, Davoseko Foroan plazaratu diren oinarrizko ideiak errepikatzen dituzte, agian teknologiaren garapenaren inguruan sinesmen irrazionala etorkizunaren azterketaren atzean dagoelako.

"Azken urteotan asko idatzi da enpleguaren desagerpenaren inguruan, baina klase borrokaren alde zehatz batean kokatzen den ikuspegi ideologikoaren aldetik egin da hausnarketa. Kapitalaren aldetik, alegia.

World Economic Forumen arabera, epe laburrean enpleguak jasango dituen aldaketak

Teknologia gero eta eragin handiagoa izaten ari da, batez ere Laugarren Industria Iraultza deitzen ari den prozesu honetan. Horren adibide bat da nola makinak, algoritmoen bitartez, langileekiko rola aldatzen ari diren modua. Hau mundu mailako lan merkatuan eragin zuzena izaten ari da, eta adituen arabera, harreman hauek ondo gidatzen baditugu kalitatezko enplegu ona sor dezakegu; hala ere, kontrako joera (desberdintasunen orokortzea, aberastasunaren polarizazioa eta abilezia-arrakala zabaltzea) ondorio larri bat izan daiteke. Enpresak ekoizpen eta kontsumo efizientziaren bila daude Laugarren Industria Iraultzaren garai honetan. Aldaketa eta berrikuntza epe berri honetan enpresen arteko lehia gero eta sutsuagoa da eta horren ondorioz mundu mailako laneskua erabili beharko dute. Laburbilduz, enpresa, gobernu eta langileek murrizten ari diren aukerak aprobetxatu beharko dituzte, mundu mailako lan merkatu berri baten ikuspegia garatuz.

Inteligentzia artifiziala, big data analisia, edozein lekuan izango den internet eta “hodeian” lan egiten duten teknologiak 2018-2022 urteen artean gailenduko dira, hauen ustez. Enpresek teknologia hauek gero eta gehiago erabiliko dituzte, 2022an txosten baten arabera erabiltzaile eta entitateen gaineko big data analisia oso orokorra izango da. “Gauzen Interneta” ekoizpen eta kontsumo sarean ere erabat hedatuta egotea espero da, “hodeian” lan egitea baita. Atal hauetan egiten ari diren inbertsioa gora doa urtero.

Roboten hedapenak ere hazkunde handia izango du. Gizaki itxurako robot kopuruaren hazkundea apur bat mugatua izango da; droneak, robot ibilgetuak eta inteligentzia artifiziala erabiltzen duten makinak gero eta gehiago erabiltzea planteatzen dute enpresek (mundu mailako enpresen artean, %23 - %37 artean, sektorearen arabera).

Ekoizpenaren geografian aldaketa sakonak espero dira. 2022rako mundu mailako enpresen ia %60ak lekuz aldatzea espero du. Enpresa hauen %64ak lan kostua du ardura nagusienen artean, lan araudiaren malgutasunak, aldiz, ez du hainbesteko garrantzirik. Gainera, enpresa hauen erdiak jardunaldi osoko enpleguen murrizketak egitea pentsatzen du, lan prozesuen automatizazioa dela eta. Aldi berean, egile batzuek enplegu profil berriak sortzea espero dute, hala ere, honek enpleguan izango duen eragina murritzagoa izatea espero dute.

Azpikontratazioa gora egingo duen estrategia da, enpresek langileekiko harremana malguagoa izatea nahi dutelako. Gainera, aldatu nahi dutena ez da lan harremana bakarrik, baita langile-makina harremana eraldatu nahi dute. 2018 eta 2022 urteen artean, World Economic Forumen iritziz, 2018an lan orduen %71 pertsonek jardutakoak izan ziren; 2022an %58 izatea espero dute, makina eta algoritmoei esker: informazio bilaketan eta prozesamenduan %62 izango dira; komunikazioan %30; erabaki hartzeetan, %27. Erabateko aldaketa aurreikusten dute.

Alabaina, think tank honen enpleguaren arloarekiko baikortasuna nabari da, enplegu mota askoren desagerpenen aurrean, beste enplegu moten agerpena espero baitute. Industria guztietan, 2022rako lanbide berriak azaleratuko dira, enplegu guztien %16tik %24ra izaten pasatuz; gainbeheran dauden enplegu kopurua, enplegu osoen %31 izatetik %21 izatera pasatuko da. Gaur egungo enplegu nagusiak, gehiengoa direna, antzeko neurrian mantenduko dira. Nekazaritza ez den enpleguan, makinek 75 milioi langile ordezkatuko dituzte eta aurreikuspena da 133 milio lanpostu berri sortzea gizaki, makina eta algoritmoak kontuan hartuz. Hori bai, azken hau emateko enpleguaren mundu berri baterarako trantsizioa egiteko beharra dago.

2022 urtera arte lanpostu eskaera berrien artean datu analistak, software garatzaileak, merkataritza elektronikoan eta sare sozialetan adituak enplegu eskatuenak izango dira; baita giza trebetasunetan oinarritzen direnak (bezeroarekiko arreta, saltzaileak, pertsona gaitasunak bultzatzen dutenak, antolaketa garapeneko adituak eta berrikuntza kudeatzaileak). Big data analistak, adimen artifizialean adituak, prozesu-automatizazio jakintsuak, robotikari lotuak daudenak... enplegu hauek ere indartsu agertuko dira. Honen ondorioz, 2022rako enpresek langileei eskatutako trebetasunak asko aldatuko dira, exigitutako oinarrizko trebetasunen %42 ezberdina izango da.

"Azpikontratazioak gora egingo du, enpresek langileekiko harremana malguagoa izatea nahi dutelako. Langile-makina harremana eraldatu nahi dute baita ere.

Azterketa hau sektoreka egiten badugu, teknologi berrikuntzak industri-adarraren arabera talka ezberdina izango du. Internet mugikorrak eragin handia izango du hegazkintzan, bidaia eta turismo sektorean, finantza eta inbertsio zerbitzuetan eta kontsumitzaileari zuzendutako industrian. Big datak, aldiz, finantza eta inbertsio zerbitzuetan, energia sektorean izango du eragin handiena. Administrazio eta indar fisikoan oinarritutako enpleguak arriskuan daude: gaur egun finantza eta inbertsio sektoreko administrazio lan orduen %36 makina eta algoritmoek egiten dute, 2022an %61 izatea espero da. Energia eta kontsumoari lotutakoetan %50 - %56 artekoa izatea itxaroten da. Informazio eta komunikazioen teknologia arloan, adibidez, gaur egun makina eta algoritmoen bitartez egindako lan ordu osoen %25 da, 2022rako %46 izango dela pentsatzen da.

Enplegua non ezarriko den zehazten duten faktoreak, industriaka (2018-2022)

Davos empleo
Iturria: Word Economic Forum

Lanen kokapen geografikoaren inguruan, bi elementu azpimarratzen dute. Lantegien automatizazioak eraldaketa handia eragingo du, baina garabidean dauden herrialdeek euren barne eskaria bultzatuko dute baita, negozio aukera berri bat sortuz. Bestetik, teknologia berriek lanpostu berrien eskaria handituko dute.

Noski, egoeraren irakurketa positibo honek beren B aldea dauka. Gobernuek beraien hezkuntza sistema eraldatu beharko dute, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) eta abilezia ez-kognitiboak sustatuz; etorkizuneko sektoretan inbertsio publikoa bultzatzeko beharra dago eta (geratzen den) Ongizate Estatua eraldatu beharko dute, oinarrizko errenta eta zerbitzuak finkatuz. Langileek, aldiz, beraien etorkizunaren erantzukizuna era indibidual batean hartu beharko dute eta bizitza osoa ikasten eman beharko dute. Enplegu-trantsizio epetan oinarrizko errenta jasotzea aurreikusten da. Davoseko Foroaren iritziz, etorkizunean ez da enplegu faltarik izango, lanpostu berrietan lan egiteko abilezien falta baizik. Eta langile-enpresa harremana ez da soldatapekoa izango, lan harreman autonomoa baizik.

Irudi honen inguruko irakurketak

Enpleguaren arloan irakurketa itxaropentsua egiten dute munduko aberatsenek, baina ez dugu ahaztu behar ikuspegia kapitalistena dela. Santiago Niño Becerra ekonomialariak, datu berdinekin, beste era batean irakurri zituen: enplegua ezagutzen dugun moduan desagertu egingo da eta langileen gehiengoa prekaritatean eta langabezian egongo da. Soilik langileen zati txiki batek izango du ondo ordaindutako enplegua, eta oinarrizko errenta bat, bizirik irauteko dena, orokortuko da, gizarte matxinadak ekiditeko.

Honen inguruan Albert Reciok Lanaren amaiera berriro dator? artikuluan irakurketa malguago bat egiten zuen. Enpresari batentzat, langilerik gabeko enpresa bat beren ametsa da eta teknologiaren bitartez hau bilatzen du. Horrelako joerak aurreikusten dutenek, sarritan enpresari handiak edo ingeniariak, zientifikoak... izan ohi dira. Azken finean errentariak dira, eta langileak ezabatuz arazo potentzialak murriztea dute helburu. Baina teknologiaren sarrera honek ez du enpleguarekin bukatu. Eta ez du bukatuko.

Aldaketa teknologikoen sarrerak kostuen proba gainditu behar du, hots, errentagarriak izan behar dira, eta azken urteotan aipatu direnak, lehenago hori frogatu behar dute. Digitalizazioak azpiegitura oso garestien ezarpena eskatzen du eta herrialde asko ez daude hori ordaintzeko prest; gainera, sektore publikoaren laguntza beharrezkoa da honen hedapenean, eta austeritate garaian honek arazo bat suposatzen du. Noski, analisietatik at uzten dena, eraldaketa honek, mugatua den mundu batean eskatzen duen energia eta lehengai kopuru handia da. Lanaren eraldaketa edo/eta bukaera aipatzen direnean, hiru elementu hauek eztabaida erabat eraldatzen dute.

Recioren ustez, enpleguaren bukaerari buruz hitz egiten denean, honen helburua gizarteak diziplinatzea da: enplegua mantentzea loteria bat da eta langile klaseak beren funtzioa galtzen badu, honek gizartea eraldatzeko duen indarra galtzen du.

"Horrelako joerak aurreikusten dituztenak enpresari handiak, ingeniariak, zientifikoak edo errentariak dira, eta langileak ezabatuz arazo potentzialak murriztea dute helburu.

Klase gatazka, beste elementuen artean analisitik kanpo utzi dutena

Agerikoa da etorkizuneko enpleguaren irakurketa teknofiloek ez dituztela natur baliabideen mugak era serio batean kontuan hartzen. Horrez gain, langileen patu txarra azpimarratzen dute, moldatu ezean. Oligarkek eta teknokratek kontrolatutako mundu honetan erresistentziak lekurik ez duela dirudi.

Hala eta guztiz ere, klaseen arteko gatazkak hortxe jarraitzen du. Teknologia hedapen honen atzean lanaren eta kapitalaren arteko gatazka aurkitzen da. Geure buruari egin behar diogun galdera da ea lanak nola egingo dion aurre kapitalaren eraso honi.

SINDIKALAGENDA Otsailak 25-28

  • Gipuzkoa nagusi-etxeetako langileek greban daude martxoaren 10ra arte (ELA); LAB-k gaur eta bihar greba deitu du ere.
  • Tabakalerako bitartekariak greban jarraitzen dute.
  • Navarplumaneko langileek greba mugagabean daude (ELA).
  • M-8 Greba feministaren hainbat topaketa egiten ari dira.
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).
  • Gestamp Try Out Services (GTO) Erandioko lantegiko langileak otsaileko astelehen, asteazken eta ostiral guztietan 4 orduetako lanuzteak egingo dituzte (ELA, LAB).
  • Arabako osasun-garraioko zerbitzua, Osakidetzako azpikontratak direnak, mobilizazioak, lanuzteak eta greba egitea adostu dute (ELA, LAB).

Otsailak 25, astelehena

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea gaur izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
  • Lantegi Batuak enpresako langileek Otsailaren 25, 26, eta 27 eta Martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo dute; martxoaren 2, 16, eta 30rean, manifestazioak (ELA, LAB, CCOO, UGT).

Otsailak 26, martitzena

  • Euskal Eskola Publikoko jantokietako langileek 26an grebara deituta zeuden, baina aurreakordioa sinatu dute greba bertan behera utziz (CCOO, LAB, UGT, ESK, ELA).

Otsailak 27, eguaztena

  • DIA saltokietako langileek greba egingo dute otsailaren 27 eta 28rako, martxoaren 5erako eta, martxoaren 11tik aurrera, greba mugagabea (ELA, LAB)

Otsailak 28, eguena

  • Barakaldoko Kbus autobus zerbitzuko langileek otsaileko ostegun guztietan 24 orduko grebak egiten ari dira.
  • Nafarroako Medikuen Sindikatua greba deialdia egin du otsailaren 28an, Nafarroako ospitale guztietan.
  • Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileek 10 egunetako greba egingo dute ikasturtea bukatu bitartean. Manifestazioa 28an; greba martxoak 12-15, apirilak 1-4 eta maiatzak 8-9ean (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS).
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Laboral
Huelga Segunda jornada de huelga en Bridgestone con contactos del Gobierno Vasco y empresa pero sin negociación
Los trabajadores piden a la compañía a nivel europeo que valore las plantas españolas y asegure un futuro en ellas ante el ERE que dejaría sin empleo a 546 personas.
Huelva
Medio ambiente Los vertidos al río Tinto tras la borrasca Laurence reabren el debate sobre los fosfoyesos en Huelva
El movimiento vecinal y ecologista denuncia que el Plan Restore 20/30 para el tapado de los fosfoyesos impulsado por la empresa Fertiberia no es la solución a esta problemática medioambiental
Galicia
Galicia La Xunta maniobra para ampliar la balsa de lodos rojos de Alcoa pese a los riesgos medioambientales
La conselleira de Economía e Industria, María Jesús Lorenzana, garantizó al comité de empresa de la planta de Alcoa en San Cibrao, situada en Cervo (Lugo), que ampliará su capacidad a pesar del riesgo medioambiental.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Galicia
Galicia La UE cava hondo: litio gallego para el nuevo militarismo europeo
En pleno rearme ordenado desde Bruselas, Galicia entra en el tablero geopolítico como potencial proveedor de litio para la industria de defensa. Un enclave de alto valor ecológico en Doade (Ourense) se convertirá en cantera para baterías militares.
Palestina
Genocidio Israel sigue atacando hospitales, la ONU habla del peor momento en los 18 meses de asedio
No hay tregua en Gaza, donde Israel ha recrudecido las matanzas y sigue sin permitir el acceso de alimentos y productos de primera necesidad. La ONU denuncia asimismo el asesinato de más de 70 civiles en Líbano.
Grecia
Grecia Frontex pone de nuevo la mirada en Grecia
En enero de 2025 el Tribunal Europeo de Derechos Humanos acusó a las autoridades griegas de llevar a cabo devoluciones forzadas de manera sistemática.
Comunidad de Madrid
Memoria histórica Contra la basura y el olvido: tras la pista de los cuerpos y de la memoria de los brigadistas internacionales
El Salto acompaña a un contingente internacional de políticos, políticas y activistas en una ruta en memoria de los brigadistas internacionales que acudieron a luchar a España contra el fascismo, en un ejercicio inspirador para el presente.
El Salto n.78
El Salto 78 Nueva revista, viejas injusticias: hablemos de Violencia Institucional
En el último número de la revista de El Salto dedicamos la portada y nuestro “Panorama” a una de las violencias que sufren las mujeres solo por el hecho de serlo, la que aún a día de hoy emana de un sistema irracional y patriarcal.
Opinión
Opinión La coherencia de las políticas de Trump
No se pueden entender los aranceles de Trump sin su lucha por el control de los recursos minerales, sin Groenlandia, Ucrania o la República Democrática de Congo.

Últimas

Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
Crisis climática
Balance climático El Mediterráneo se consolida como zona especialmente vulnerable al cambio climático
Las víctimas de la dana suponen dos tercios de las muertes por fenómenos extremos en Europa en 2024, según un informe conjunto de Copernicus y la Organización Meteorológica Mundial que hace un balance climático del continente el pasado año.
València
València CGT denuncia graves incumplimientos del plan de inundaciones en la dana de València
Un informe incorporado a la causa judicial señala la falta de seguimiento de los propios protocolos autonómicos en el día de la tragedia y la víspera.
Galicia
Galicia Faro de Vigo despide a su trabajador número 20 en una década mientras firma beneficios de 2,5 millones
El comité de empresa y el Colexio de Xornalistas reprueban la decisión de la empresa del grupo catalán Prensa Ibérica y convocan una protesta semanal en las redacciones del periódico por toda Galicia.
Barcelona
Barcelona Activistas de los derechos humanos piden la retención de un barco dispuesto para armar a Israel
La naviera Maersk está transportando estos días componentes para los cazas F-35. El Estatuto de Roma sobre genocidio contempla acciones legales contra las empresas que favorecen las masacres.
Más noticias
Partidos políticos
CIS de abril La ultraderecha recorta votos al PP arrastrada por el efecto Trump
El barómetro de abril vuelve a situar al PSOE como fuerza más votada. La izquierda española sigue su contienda por todo lo bajo.
Comunidad de Madrid
Educación El Gobierno de Ayuso deberá pagar 1.000 euros a una profesora por el exceso de horas lectivas
Según CCOO, hasta 6.500 profesoras y profesoras se podrán acoger a esta sentencia que supone una penalización a la Comunidad de Madrid por el exceso de horas extras que realiza el profesorado.

Recomendadas

Poesía
Culturas Joan Brossa, el mago que jugó con la poesía para reinventar el poder de la palabra
Casi inabarcable, la producción creativa de Joan Brossa se expandió a lo largo —durante medio siglo XX— y a lo ancho —de sonetos a piezas teatrales, pasando por carteles o poemas objeto— para tender puentes entre el arte, la política y el humor.
República del Sudán
Sudán Cara a. Un Sudán en guerra
Se cumplen dos años de una guerra que ya deja más de 13 millones de personas desplazadas y más de ocho millones de sudaneses al borde de la inanición.
Andalucía
Memoria histórica La inanición de la memoria andaluza
Las políticas públicas de memoria en Andalucía se encuentran en un estado de paralización que pone en duda la voluntad de la Junta por la reparación efectiva.