We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Industria-politika eztabaidan
Lanaren Ekonomiaren 2024-25 denboraldia etxebizitzaren auziarekin hasi ondoren, gaurko saioan industria politikaren nondik norakoak aztertu ditugu.
Agenda sindikalaren errepasoa egin ostean, Roser Espeltek industria-politikaren inguruan dauden ikuspuntuak kokatu dizkigu, Argian idatzitako azken artikulua abiapuntua hartuz. Azkenaldian bigarren sektorearen garrantziaren aldarrikapen berritu bat egon da eta horrek, estatuak izan behar duen paperaren inguruan eztabaida ezberdinak sustatu ditu. Ondoren, Orkestra institutuko Miren Estensororekin enpresen eta administrazio publikoen arteko gobernantza ereduaz aritu gara. Gipuzkoak eta Bilboko kasuak aztertu dituzte Orkestratik, Lehiakortasunerako Euskal Institututik hain zuzen. Azkenik, saioa bukatzeko, Endika Alabort ekonomialariak analisi kritikoago bat jarri digu: Washingtongo kontsentsuaren egoera, teknologia berrien benetako izaera, estatuaren interbentzioaren arrazoiak edota ekonomiaren planifikazioaren mugak aipatu dizkigu.