We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Funcor kooperatibaren inguruan eta langile immigranteen erregulazioa
Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak datozen hamabost egunetan izango diren deialdien berri eman digu. Funcor izan zen esperientzia kooperatibo eta kulturala ezagutzeko jardunaldiak egin dira Elorrion eta horren inguruko zehetasuna ekarri dizkigu Jabier Lertxundik. Izan ere, Funcor galdategia edota nekazal makinaria saltzeko fabrika izatetik, igaro zen izatera euskarazko lehen doako ikastola, “arte” unibertsitatea, txirrindulari talde profesionala, Laboral Kutxaren sortzailea, edota Ama lur euskarazko lehen film luzearen sustatzailea. Lab sindikatuko Endika Perezek langile immigranteen erregulazioaz mintzatu da. Bukatzeko Argia astekariko Urko Apaolaza izan dugu, langabeziaren beherakadaren inguruko azterketa egin du.