We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Aurrekontuen inguruko eztabaida aztergai
Agenda Sindikalarekin hasi gara, hurrengo egunetarako deitu diren mobilizazioak errepasatuz. Euskal instituzioen aurrekontuen negoziaketetan dagoen aritmetika aldagarria azaldu dugu, arreta berezia jarriz EAEko zenbakietan. Ondoren, ELAko ekonomialaria den Xabier Zabalari elkarrizketa egin diogu, analisi pausatuago bat egin du diru partiden inguruan; zorraren kudeaketa, gastu soziala, zerga erreforma edota aurrekontuen errealitate kontablea izan ditu hizpide. ELAren Azterketa Bulegoak argitaratutako analisia izan du oinarri Zabalak. Azkenik, Berria egunkariko politika saileko koordinadora den Gurutze Izagirrek datu ekonomikoen atzean dagoen joko politikoaren berri eman digu, bereziki Nafarroa eta Arabako aurrekontu akordioetan.