Ecologismo
Ondo etorri Urdaibai paradisuaren gezur eta iruzurretara

Naturaren zaintzaren ikur da Urdaibai, baina ikusi nahi duenarentzat agerikoa da iruzurra. Gezurrak dira nagusi, pinudi eta eukalipto, txatarrazko lantegi, Panpako lezka, ur zikin eta turistentzako ekimen txikitzaileen artean.

Escritor y militante de Zain Dezagun Urdaibai.

Zain Dezagun Urdaibai
27 feb 2019 20:13

Naturaren zaintzaren ikur da Urdaibai, baina ikusi nahi duenarentzat agerikoa da iruzurra. Gezurrak dira nagusi, pinudi eta eukalipto, txatarrazko lantegi, Panpako lezka, ur zikin eta turistentzako ekimen txikitzaileen artean

Bizkaia maite

Bizkaia. Autzagana, Amorebietan. Urdaibairako atea. Hemen autobide taxua hartzen du errepideak. Gorago, horra tunel bi. Errail bikoak. Tunel bakarra eta hodi bikoa izango zela agindu zuten. Ez dute agindutakoa bete. Tuneletik irtenda Urdaibai ospetsuan sartu zarete. Ondo etorri paradisura.

Tunela fase bitan burutu behar izan dute, zulatzen hasi eta halako batean mendi barruko urekin topo egin zutelako. Abisaturik zeuden. Teknikariek esana zuten. Baita bertako baserritarrek ere. “Hor azpian, urak!” Aldundiak ez zien jaramonik egin eta, aurrera! Lanetarako aurreikusita zeuden 36 milioiak 69,7 bilakatu dira gain-kostuetan. Ohikoa omen da obrak esleitzeko lehiaketetan behetik jo, obrak burutzeko enkargua jaso, diruak hartu eta, hara!, diruok lanak burutzeko nahikoa ez direla eta beste partida bat behar dela. Eta eman administrazioak. Ondo etorri administrazioen eta enpresaren arteko iruzurretara.

Atzo goizean ikusi zintudan

Tunelaren beste aldean begien aurrera hemengo jabeek “basogintza” esaten dioten horren adibideak ageri zaizkigu. Pinudiak eta eukaliptoak. Pinudiak onddoez gaixotuak omen, jabeak soluzio publikoen zain daude. Pestizidak erabiliko ote dituzte onddoak erauzteko? Erantzuna haizean dabil txistukari. Maldan behera goazela errepidea estutu egiten da. Zubia trenbidearen gainetik. Bizkaiko Ahaldun Nagusiak makina bat aldiz esana du: “Urdaibai txarto komunikatuta dago”. Ondo etorri gezurren mundura.

Muxika herria. Trenbideaz beste aldean, goialdean Cortaderia selloana da nagusi; Panpako lezka, alegia. Bakanak ziren garaian eder irizten genien horiek aspaldion izurri bilakatu dira. Aldundiak 2009an iragarri zuen soluzioa. Ez zuen agindua bete. Hamar urteren buruan urrun eta garesti ikusten da soluzioa. “Gure administrazio ereduzkoek” usteltzen utzi duten beste problema larri bat.

Eta txatarra bihurtzen ari den lantegi hori. Bizkaiko lantegi kutsagarrienetakoa izan zen. Legez kanpoko hamaikatxo jokaldi egina, azkenean itxi egin behar izan zuten. “Errudunak? Ekologistak”, erantzungo dizuete askok eta askok. Beste gezur bat zakurako. Ahazturik dituzte Inama izeneko enpresa hark zituen keak, osasunaren kaltegarri. Nolanahi ere, industriak beharrezkoak direla esanez enpresa horri hauspoa eman zitzaion. Galdera da, ordea, zein izan diren Busturialde aspaldi baten industrialean azken kasik berrogei urteotan bizi den krisialdiaren arrazoiak, eta zein konponbide bilatu izan den.

Lehenengo gogoeta

Urdaibai Biosfera Erreserbaren mugak ez datoz guztiz bat Busturialdea eskualdearekin. “Comarca Guernica-Bermeo” izena eman zion Frankismoko Bizkaiko Diputazioak. Izen horrexekin argitaratu zuen liburuan eskualdeari buruzko egitasmoak plazaratu zituen. Egitasmo gehienak bere egin dituzte egungo erakundeek, Bizkaiko Aldundiak barne. Orduan zein orain agintzen dutenak kapitala eta jauntxoak baitira. Busturialdean krisia 80ko hamarkadan lehertu zen, eta Biosfera Erreserba izendatu izanak ez du horrekin zerikusirik.

Eman ta zabal zazu

Gernikara iritsi zarete. Futbol eta errugbi zelaietara bazoazte, hortxe ikusiko duzue ur zikinen araztegia. Harritu egingo zaituzte. Ikusiko baituzue araztu behar duenaren bolumen handi bat zuzenean ibaira doala. Zenbat urte dira hori ezarri zutela? Nolatan ez dute konpondu? Noiz konponduko dute? “Urdaibaiko Saneamendu Osoaren obrak amaitutakoan”. “Eta hori, noiz izango da?” Kar! Ez itxaron erantzunik. Saneamenduaren lanak bukatzea 2004rako zegoen aurreikusita. Nolanahi ere, zer dira hamabost urte ibaia kutsatzen. Gernikako araztegiak eman eta zabaldu egiten du bere fruitua, zera, araztu gabeko ur zikinak xaboi-aparrez jantziak.

Ez zaretela kiroletarako etorri eta itsasaldera zoaztela? Aukera ederra duzue autoa berton utzita trena zein busa hartzeko. Busez Oka ibaiaren eskuin aldea ezagutu dezakezue. Trenak, ostera, Urdaibaiko ardatza den itsasadarraren pare-parean eramango zaituzte. Halaxe ikusi ahal izango dituzue Biosfera Erreserbako gunerik babestuenak espezie inbaditzaileek hartuak. Luma horiez gain, horra Baccharis halimofilia ederra, batez ere udazkenean. Egoerari buruz jakiteko Ekoetxea Erreserbako Patronatura joan zaitezkete. Harrera gela-edo behar zuen lekuan jatetxea eta taberna daude, gastronomia ere ingurumenaren parte baita.

Gernikako saneamenduaren lanak bukatzea 2004rako zegoen aurreikusita. Zer dira hamabost urte ibaia kutsatzen? Gernikak araztu gabeko ur zikinak xaboi-aparrez jantziak eman eta zabaldu egiten ditu

Bigarren gogoeta

Okerragoa da Urremendi izeneko erakundearen kasua. “Landa garapenerako” erakunde legez agertu zena gaur egun “Turismo garapenerako” erakunde bilakatu da. Landa guneetako baserriei laguntzearren landa-turismorako egoitzak ugaldu egin dira eskualdean. Baserriaren mundua zertan den jabetzeko nahikoa da Gernikako astelehenetako plazara agertzea. Urriko astelehen ospetsuetan erakusten dena ez da bertoko errealitatearen erretratua. Urriko astelehenak beste zerbaiten erakusleihoa dira.

Osaba Tomen etxola

Trenean berriro, BBKren kolonia ikusiko dugu parean pasatzean. Osaba Tomek bere bigarren Guggenheim etxola hortxe atondu nahi izan zuen, 2009an. Asmoaren berri ez zen berehala zabaldu. Nolanahi ere, asmoa plazaratu zenean Urdaibaietz plataforma eratu zen. Horri esker bertan behera utzi behar izan zuten bigarren etxolaren asmoa. Urkulluren bigarren gobernua osatu zenean, Urdaibaiko Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana (EKZP) aldatzea erabaki zuen. Urdaibaietz plataformak, Zain Dezagun Urdaibai ekimenak eta beste zenbait taldek eta pertsonak auzitegira eraman dugu EKZP berria, de facto Erreserban ia-ia zernahi egiteko bidea zabaltzen baitu. Epaia noiz emango den ez dakigu. Legebiltzarrak aho batez onartu zuen horko zenbait artikulu balio gabe uztea. Duela urte eta erdi. Erabaki hori oraingoz ez da gauzatu.
Duela urt eta erdi Legebiltzarrak aho batez onartu zuen Urdaibaiko EKZP-ren zenbait artikulu balio gabe uztea. Erabaki horio oraingoz ez da gauzatu

Urak dakarrena urak daroa?

Adi hondartzetara bazatozte! Gernikako Araztegiari esker bi baino ez dira erabateko osasun bermez erabilgarriak: Bermeoko Aritzatxu eta Ibarrangeluko Laga. Besteetan uretara sartzea, norberaren erantzukizuna. Eta Mundaka, surfaren munduko hiriburuetakoa omen dena? Surflariei galdetu zer datorren itsasadarrean behera. Urak dakarrena urak daroa, bai, baina Gernikatik datozen ur zikinek tartean dena satsatu eta kaltetzen dute.

Larrinaga jauregi beltza

Behin Mundakan, trenez etortzeko aholkuari muzin eginez autoz etorri bazarete eta aparkatzea lortu duzuela emanik, zer hoberik herrian barna osteratxo bat egitea baino. “Ño”, ez duzue espero izan jauregi hori, Bizkaiko hoberenetakoa izan zena, historiaz betea bera, hiru orma baino ez dela ikustea. Harako hark “Kultura hitza aditzen dudaneko pistola ateratzen dut” esan baldin bazuen, hemen, kultura edo ondare bezalako hitzak ahoskatzen badituzu ingurukoek “beste ardo bat!” eskatzen dute, eta alborantz begiratzen. Oi Larrinaga Jauregia, gure jauregi beltza! Herriaren lotsaria zara.

Zure kantaren fereka

Bermeo, bidaiaren amaiera. Espero baldin baduzue mendeetan euskararen habia izen den herri honetan herritarrak euskaraz hizketan aditzea, jai duzue. Azken hamar urteotan haren erabilera erdira jaitsi da. Egun euskaraz ondo moldatzen direnak herritarren %88 izanda, %33koa baino ez da kale-erabilera.

Bermeo baino harago, Erreserbatik kanpo baina biotopo izendaturik den gune eder horretan, Gaztelugatxe duzue. ‘Game of Thrones’ telesaileko Dragonstone. Milaka izaten dira udaldian bisitariak. Inguru eder horrek noiz arte iraungo duen? Zoazte, ikus ezazue eta erantzungo diguzue.

Munduko zokorik ederrena

Apokaliptiko xamar geratu zaigu kronikatxo hau, egia. Web ofizialen arabera munduko zokorik ederrenetako batera etorri zarete. Egin horietan klik, eta ahaztu hau guztia. Urdaibaiko itsasadarreko ezkerreko ibarreko batzuk baino ez ditugu aipatu. Eskuinaldea hobeto dagoela ematen du. Nolanahi ere, hango basoetan txarrantxak dira nagusi, zor diren bideak itxita dituzue, baserri guneetan txalet neorrural ugari dago eta komunikazioak urriak dira. Hor ere ez da falta arazorik eta iruzurrik. Bitoriano Gandiaga fraide eta poeta mendatarraren hitzekin ixten dugu esperantzari zabaldu nahi geniokeen leiho hau. 

Harrikera zainduz dirau
oinarritan, harriak
askotariko ta aratz.
Herrikera zainduz birau
oinerritan, Herriak,
askotariko ta maratz.

                                                (Bitoriano Gandiaga)

* Edorta Jimenez eta Erroxeli Ojinaga Zain Dezagun Urdaibai taldeko militanteak dira

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Alicante
Alicante El TSJCV anula los planes de caza de los humedales del sur de Alicante
El alto tribunal valenciano estima la demanda de Amigos de Humedales del Sur contra la caza nocturna de estas aves acuáticas.
Medio ambiente
MEDIO AMBIENTE Una obra paralizada en las inmediaciones del Guggenheim Urdaibai afectará a fauna en peligro
El Gobierno español ha autorizado al Gobierno Vasco a retomar una obra paralizada hace un año gracias a informes avalados desde la Diputación de Bizkaia sobre los efectos negativos al visón europeo, al borde de la desaparición.
Líbano
Líbano Cinco décadas sin paz ni justicia en Líbano
El país mediterráneo conmemora el 50 aniversario desde el inicio de la guerra civil, un conflicto cuyos crímenes no se han juzgado y cuyos desaparecidos no se han encontrado
València
València “‘El vol de Guillem’ ha supuesto la liberación de todos estos años de lucha”
Ricard Tàpera, autor del cuento, y Betlem Agulló, hermana de Guillem Agulló, que ha puesto voz a la historia, nos explican cómo ha sido el proceso de creación de esta obra coral, ilustrada por Helga Ambak.
La vida y ya
La vida y ya Días de vacaciones
No somos conscientes de que la lluvia depende, en un porcentaje altísimo, de ellas. Sin plantas hay menos lluvia. Sin lluvia las semillas no germinan. Así funciona.
Opinión
Opinión Poliamor de derechas, poliamor de izquierdas
La no-monogamia no puede ser simplemente una etiqueta identitaria o una preferencia personal, sino una práctica material que cuestiona la propiedad privada, la privatización de los cuidados y la reproducción de los roles de género

Últimas

Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
El Salto n.78
El Salto 78 Nueva revista, viejas injusticias: hablemos de Violencia Institucional
En el último número de la revista de El Salto dedicamos la portada y nuestro “Panorama” a una de las violencias que sufren las mujeres solo por el hecho de serlo, la que aún a día de hoy emana de un sistema irracional y patriarcal.
Opinión
Space X Los viajes al espacio y el efecto Katy Perry
El 2024 fue el año más caliente desde que hay registros, mientras que Katy Perry y un puñado de millonarias nos deleitaron con su viaje espacial cortesía de Jeff Bezos.
Más noticias
Estados Unidos
Estados Unidos La buena sintonía entre Trump y Meloni
Como era de esperar, los mandatarios mostraron afinidades políticas e ideológicas. La italiana insistió en la idea de “fortalecer Occidente”.

Recomendadas

Economía social y solidaria
Tecnología Inteligencia Artificial y economía solidaria: ¿posibles aliadas?
¿Cómo debe relacionarse la economía solidaria con una tecnología que vulnera derechos humanos y ambientales constantemente? Cooperativas e investigadoras tecnológicas animan al movimiento a perderle el miedo y a utilizarla de manera crítica.
Multinacionales
Multinacionales Maersk y las rutas de complicidad con el genocidio israelí en Gaza
Crece la presión internacional contra la naviera danesa que está aprovisionando a Israel de armas para cometer el genocidio de Gaza en contra de las medidas cautelares tomadas por la Corte Internacional de Justicia.
Historia
Historia Cuando la solidaridad antifascista reunió a musulmanes, judíos y cristianos en la España republicana
Marc Almodóvar y Andreu Rosés rescatan a los combatientes árabes de la Brigadas Internacionales en el libro ‘Moros contra Franco. El antifascismo y la Guerra Civil española en el mundo árabe’.
Valencià
València Duelo colectivo y brecha de género, las consecuencias de la dana en la salud mental
Más allá de lo material, el sufrimiento mental continúa golpeando las vidas de l´Horta Sud. Mujeres cuidadoras y colectivos vulnerables encabezan un luto que todavía no ha encontrado descanso.