We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Feminismos
Berdintasuna betetzea
Bizkaiak dagoeneko badu Berdintasunerako Foru Araua. Iragan uztailaren 14an indarrean sartutako tresna horrek bultzada emango die foru-erakundearen berdintasun-politikei. Baina nahikoa al da?
Bizkaiak dagoeneko badu Berdintasunerako Foru Araua. Iragan uztailaren 14an indarrean sartutako tresna horrek bultzada emango die foru-erakundearen berdintasun-politikei. Baina nahikoa al da? Une historiko batean, non mugimendu feminista irmotasunez atera baita kalera berdintasun-arloko agenda-politikoaren kontrako erronka handiak aurkeztuz, EAJk eta PSEk osatutako foru-gobernuak ez du jakin eskaera horiei erantzuten, ezta egoki jarduten ere.
Azken boladan, euskal emakumeek indar handizesku hartu dute. 2016ko Feministok Prest manifestazioak, Nik Sinesten Dizut ekimenak, azaroaren 25eko mobilizazio ugariek, Juana nire etxean dago kanpainak eta La Manadaren epaiaren kontrako erantzunak agerian jarri dute zer ahizpatasun sortu den emakumeen artean indarkeria matxistei aurre egiteko.
Martxoaren 8aren aurretik, komunikabideetan elkarrizketak, hausnarketak, eztabaidak eta ideiak ikus genitzakeen erantzunkidetasunari, patriarkatuari, feminizidioari, indarkeria matxistari, soldata-arrakalari, zaintzei eta abarri buruz. Kontzeptu horiek guztiak arlo feministak sortu eta garatu ditu, eta orain dela gutxi arte ikusezinak edo ezezagunak ziren. Martxoaren 8aren inguruan, ikusi genuen eskaera jakin batzuk agerian jarri eta zabaldu zirela, mugimendu feministak duela urte askoz geroztik ekinaren ekinez landu dituenak.
Horrek guztiak argi uzten du garai berri batean gaudela: feminismoa eta haren proposamenak espazioak irabazten ari dira, eta gero eta emakume gehiagok eskatzen dugu, ozen eta argi eskatu ere, dagokiguna nahi dugula, eta aldaketa sakonak exijitzen ditugu. Eta bitxia da Bizkaiko Foru Aldundiak ezikusi egin diola horri guztiari. Hainbesteraino, ezen mugimendu feministaren partaidetza ere eskasa izan baita arau hori diseinatzen eta egiten.Aldundia eta berau gobernatzen duten alderdiak mugimendu feministen atzetik doaz, eta desberdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria sortzen dituen gizarte-erakunde horren oinarriak apenas mugituko dituen arau bat planteatu dute.
2016ko abenduan, Bizkaian, langabeen %53,42 emakumea zen. 2018an, 116.600 pertsona daude langabezian EAEn, eta, horietatik, 61.800 emakumeak dira. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko Indarkeriaren aurkako Behategiaren urteko balantzearen arabera, Bizkaiko epaitegietan 2.926 salaketa izapidetu ziren, 2016an baino %13,72 gehiago. Gaur egun ere, Bizkaiko alkatetzen %75 gizonen esku dago, eta soldata-arrakala 7.489 eurokoa da.
Erosteko ahalmen txikiago horrek mugatu egiten dituaukerak, garapena eta bizi-kalitatea. Isilpeko pobrezia-arazoak pairatzen dituzten 18 urtetik 44 urtera arteko euskal herritarren % 73 Bizkaian bizi da, 2016ko Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestaren arabera. Oraindik ere emakumeak dira Bizkaian pobreziaren ondorioak gehien pairatzen dituztenak.
Eta Berdintasunerako Foru Arau horrek ez du ekintza zehatzik planteatzen, ez du bermatzen benetan balioko duela gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako, berdintasuna sustatu besterik ez du egiten, eta, halaber, ez du ezartzen betetzeko berme nahikorik; izan ere, ez dago zigorrik, arauan jasotzen diren aginduak betetzen ez dituztenentzat. Berez, beren arloan berdintasuna garatzeko eginkizuna betetzen ez duten kargu politikoen aurkako erantzunik ez da egongo.
Horretaz gainera, ez dago ad hoc aurrekonturik Berdintasunerako Foru Araua garatzeko; sail bakoitzaren esku uzten da zeregin hori. Berdintasun-politikak gutxi hezurmamituko direlakoan gaude, baldin eta kontuan hartzen badugu sail horiek, orain arte erakutsi duten bezala, inoiz ez dutela berdintasuna izan lehentasun gisa, eta, gaur egun ere, nekez sartzen dela genero-ikuspegia oinarrizko gaietan.
Euskadin, euskal erakunde guztien, udaletxeen, hiru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean urtero 30 eta 800 milioi euro artean bideratzen dira berdintasunerako eta indarkeria matxistak desagerrarazteko sektore-politiketara. Asko dirudi, ezta? Bada, hori 14 euro dira biztanleko. Eta guztizko zenbatekotik, Eusko Jaurlaritzak jartzen du %75a.
Goresten dugu ekimena, hots, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako foru-arau bat sustatu nahi izatea, nahiz eta, berez, erakunde horren eginbehar historiko bat izan. Foru-arau horrek oso kontuan hartu beharko zukeen mugimendu feministak proposatzen duen agenda politikoa. Baina ez du hala egin. Soft law bat da, hots, arau bigun eta eskas bat, ekintza zehatzik gabekoa, behar adina baliabiderik ez duena, ezta zigorrik ere, eta mugimendu feministen partaidetza erreal eta loteslerik gabe egina. Nola susta dezake benetako aldaketa bat gizartean? Berau betetzea kimera bat izan daiteke, baina beti esango dute berdintasuna betetzen ari direla.
* Eneritz De Madariaga Bizkaiko Podemoseko batzarkidea da.