Opinión
Aspalditik gatoz, urrunera goaz?

Korrika egitea gozagarria da korrika eginez gozatzen baduzu.
AEK korrika 2
Argazkia: AEK

Korrika egiteko ohitura duenak gozatu egiten du. Gorputza joanean joaten zaio, eta batez ere arin eramaten du burua, lepotik aske pare bat milimetro gora. Pare bat milimetro, nahikoa zama oinena ez, zoruarena dela sinetsita aurrera egiteko.

Korrika egiteko ohitura sortzera doanak ere gozatu egiten du. Batez ere korrika egiten hasi aurreko uneetan. Erosiko ditu oinetako berriak; galtzak, elastikoa eta erlojua estreinatuko ditu eta asteko egutegia zirriborratu eta antolatuko du. Irauli. Iraultzea ere badelako hori: burua lepo gainean estu lotzea, oinak zorutik gora pare bat milimetro igota.

Tarteka korrika egiten duenak gozatzen du gutxien. Gorputza eta burua nagitzen zaizkio eta korapilo den lepo buelta horretan itomena baino ez zaio lehertzen bi norantzatan. Pare bat milimetro gora eta pare bat milimetro behera. Zulo handiegia irekitzen da hor. Basamortu bat hondar eta ezerez. Dena (ia dena) haize-kontra.

“Bi hilabete joan zela Korrika korrika, baina gaur eta hemen euskarak zu eta ni behar gaitu korrikan”

Badute hirurek zerbait komunean: barea. Momenturen batean hiruretako edonori hel diezaioke bareak. Eta une horretan ez dago besterik: arnasa ondo hartu. Ahal dela sakon. Ahal dela sudurretik. Gorputza arnasgune bihurtu. Ahal dela korrika egiteari utzi gabe. Isilik behar badu, isilik. Mututu beharrik gabe. Ez da gauza bera, ordea, bareak zu heltzea edota zu bareari helduta ibiltzea.

Anaiari entzun diot orain gutxi hamar egun pasatzen ditugula korrika eta gainerako urte osoa nekatuta igarotzen dugula. Eta esango nuke ez zaiola arrazoirik falta. Aldarri, lelo, manifestazio, festa eta bestelakoetan trebatu eta kezka, kale-behaketa, ikerketa, albiste eta titularretan trabatzen gara. Bi hilabete eskas Euskal Herria korrika zeharkatu genuenetik Karmele Jaioren hitz eder eta esanahi handikoak lekukoan hartuta. Festaz jantzi genituen eskola, kale, auzo eta herriak, emozionatu ginen, negar egin genuen eta pozak lehertu zitzaizkigun; euri, elur eta eguzki, indartsu jarri genuen geure burua erakusgai. Eta orain, Euskaraldia ere badatorrela-eta, katalexuak sudur gainean kokatu eta hilabeteak aurreratu nahian gabiltza hara begirako egitekoak banatu eta indarrak zereginean, zer eginean, itsutzeko, une orokoa eta gune orokoa ikusteko, une orokoa eta gune orokoa kexa antzutik harago aztertzeko, une orokoan eta gune orokoan eragitea konplexuagoa baita.

“Zenbat urte daramatzagu esaten Korrika ez dadila egun batzuetako festara mugatu, euskarak egunerokoa behar duela izan, erabili-gastatu-higatu egin behar dela”

Eta zenbat urte daramatzagun esaten ez dadila egun batzuetako festara mugatu, euskarak egunerokoa behar duela izan, erabili-gastatu-higatu egin behar dela eta Artze hartzen dugu ahotan esan zuela ondo esan ere… Eta iristen dira festa berriak eta iristen dira batez ere biharamunak. Errealitatea. Eta errealitateak dira eskoletako jolas-eremuak, institutuetako pasabideak, poteoak, kultur aretoak, lan-espazioak, etxeetako zokoak (eta erdiguneak), dendak, osasun-etxeak, administrazioaren arreta-guneak… Errealitateak gure zirkuluak dira, gugan eragiten dutenak bai, baina, batez ere, guk eragiten ditugunak. Espazio horiek oso kontrolagarriak dira. Bai, politikariak, parlamentua, gobernua, administrazioa… Espazio horiek ez dira erabat kontrolagarriak, baina bai oso kontrolagarriak. Nire zirkulu hurbilak zure zirkulu hurbila ebakitzen du gainera, eta zu (irakasle, lankide, lagun, kuadrillako…) nire zirkuluaren parte izanik, pentsa nolakoa den egin dezakegun indarra. Egin dezakegun festa. Gure seme-alaba eta ikasleen eskolako jolas-eremua, gure seme-alaba eta ikasleen institutuko pasabidea, kaleetako poteoa, herriko kultur aretoa, lantokia, etxea, denda, osasun-etxea eta arreta-gunea geure-geureak direla ulertu eta sinesten dugun egunean, horietan zer eta nola eragin dezakegun ulertu eta sinesten dugun egunean, egiteak nekatuko gaitu, ez egoteak.

Euskarak eragileak behar ditu. Euskararen eragile euskaldun bakoitzak behar luke. Eta euskararen ezagutzaren periferiatik ere konplizeak gertuan izan ditzakegula eta ditugula kontuan hartuta… atera kontuak zenbat zirkulu txiki jar ditzakegun elkar ebaki.

Bi hilabete. Joan zen Korrika korrika. Baina gaur eta hemen euskarak zu eta ni behar gaitu korrika eskolako patioan haurrekin jolasak elkarbanatuz, korrika institutuko pasabideetan ikasleekiko solasaldiak jantziz, korrika kultur eskaintza eder horretara iristeko irrikaz, korrika lantokiko zokoak barreiatuz, korrika etxeko zokoak erdigunera ekarriz, korrika ixtera doan dendariari keinu abegikor hori eginez… Zirkulu horiek dira euskararen errealitate. Zirkulu horiek dira bakoitzaren festa-gune. Zirkulu horiek dira orain eta hemen. Zure-zureak eta nire-nireak.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Euskera
Derechos lingüísticos La política lingüística en CCOO: por sus hechos los conoceréis
Me intrigan las razones que hay tras la actitud de CCOO-Euskadi respecto al euskera, una posición diametralmente opuesta a la que mantiene en Catalunya.
Tribuna
Derechos laborales Despidos lingüísticos ilegales en el ‘kibutz’ vasco
Si reflexiones pluralistas se abrieran un hueco en el PNV, EH Bildu, ELA y LAB, sin duda podríamos reconstruir los hoy dinamitados consensos lingüísticos.
Literatura
Durangoko Azoka Zeren zain zaudete, irakurleok?
Urtero bezala, abenduko zubian, Durangoko Azoka. Nobedadez, eragilez zein komertzialez josita.
Gobierno de coalición
PSOE-Sumar El Gobierno toma nota de la presión social y cambia su discurso sobre vivienda
En la semana en que el movimiento de vivienda anuncia la manifestación estatal del próximo 5A, la ministra Isabel Rodríguez sube el tono.
Madrid
La burbuja del alquiler Sumar, Podemos y sindicatos de inquilinos presionan para convertir en indefinidos los contratos de alquiler
Sumar lanza una propuesta legislativa para transformar en indefinidos los contratos de alquiler, una de las principales demandas de la manifestación por la vivienda del 5 de abril. Una moción de Podemos, rechazada en el Congreso, pedía lo mismo.
Cine
Kamal Aljafari “Palestina está en la raíz de la situación actual del mundo”
Kamal Aljafari lleva toda su carrera trabajando con materiales de archivo, indagando en las imágenes e interviniendo en ellas para preservar memorias en desaparición y para oponerse al proyecto colonial sionista y su falseamiento del pasado.
Opinión
Derecho a la vivienda Flex Living: el caballo de Troya de la precarización del alquiler
No es una respuesta moderna a las nuevas formas de habitar la ciudad. El ‘flex living’ no es más que la última jugada del sector inmobiliario y los grandes fondos de inversión para maximizar beneficios a costa del derecho a la vivienda.
Opinión
Opinión ¡Que vivan los aranceles!
Que Trump propugne aranceles no debe hacernos caer en la trampa de defender los intereses de los grandes oligopolios.

Últimas

Política
El Salto Radio Podcast | ¿Cancelar la cancelación?
Hablamos con Antonio Gómez Villar, a partir de su libro “Cancelar no es transformar” sobre malos entendidos y límites de esta acción política
Galicia
Memoria histórica Cultura, exilio y lucha de las bibliotecarias gallegas durante la Segunda República
Durante los primeros años treinta, las bibliotecas se convirtieron en espacios de trabajo ideales para un modelo de mujer que aspiraba ser independiente y que había manifestado un claro compromiso político. La Guerra acabó con todas sus aspiraciones.
Opinión
Opinión La unidad del anarcosindicalismo es la acción conjunta
Al hilo de supuestos movimientos desde la CGT hacia la unificación con CNT es necesario diferenciar entre lo que es una relación en clara mejora y lo que sería un proyecto real en marcha.
Más noticias
Galicia
Galicia La Xunta de Feijóo, condenada por negar visitas a una mujer que murió de cáncer por tener covid-19
La jueza dice que la situación exigía “flexibilizar” las medidas de prevención. Falleció a inicios de 2022 en el Hospital Álvaro Cunqueiro durante los últimos meses de la administración del jefe del PP con Julio García Comesaña de conselleiro.
Egipto
Egipto Ashraf Omar continúa en prisión provisional por dibujar
Ashraf Omar, caricaturista político del medio digital AlManassa, sigue en prisión preventiva indefinida tras ser arrestado violentamente en su domicilio el 22 de julio de 2024.

Recomendadas

Líbano
Ocupación israelí Israel incumple el acuerdo de paz y mantiene tropas en el sur de Líbano para “vigilar” a Hezbollah
El Ejército sostiene la ocupación de cinco colinas a lo largo de la frontera tras evacuar sus soldados de decenas de municipios. Miles de civiles regresan a sus casas para descubrir que lo han perdido todo.
Feminismos
Ana Bueriberi “El activismo tiene que ser colectivo: para contribuir al cambio es imprescindible despersonalizar la causa”
La periodista madrileña Ana Bueriberi reconoce que no sintió la discriminación hasta que llegó a la Universidad. Hoy, desde el proyecto Afrocolectiva reivindica una comunicación antirracista, afrofeminista y panafricanista.
Inteligencia artificial
Militarismo La máquina de los asesinatos en masa: Silicon Valley abraza la guerra
Las fantasías distópicas sobre los futuros usos de las máquinas en la guerra están más extendidas que el relato de lo que ya está pasando en los campos de batalla.