Laboral
Osasuna lanean: utopia ala oximorona?

Apirilaren 28a Nazioarteko Lan Osasunaren eta Segurtasunaren eguna da, eta horren harira ELA sindikatuak “Laneko Ezbehar-tasa Euskal Herrian 2018” argitaratu du. 2018 urtean lan-istripuetan hildako langileen kopurua 2012tik honako handiena izan da. Maiatzak 17-24 SINDIKALAGENDA.

Accidente laboral

LANAREN EKONOMIA : HORDAGO, BIILBOHIRIA ETA ARGIA ELKARLANEAN. LOTURA HEMEN

Audio Player

.

.

Hildakoen kopuruak gora egin du

Lan-istripuetan 67 hildako. Beldurra eta lotsa eragin beharko lituzkeen zenbakia. Txostenaren arabera, 2012tik hona ezbehar-tasak goranzko joera izan du; egoera okertu egin da, eta horren irakurketa da segurtasuna eta osasuna bigarren mailako elementuak direla enpresetan. Ez dago prebentzio-kulturarik, eta irabaziek eta ekoizpenek dute lehentasuna, datuek adierazten duten bezala.

Nahiz eta Euskal Herri penintsularrean Lan Arriskuen Prebentziorako Legea 1995ean indarrean jarri, enpresa gehienen jarrera pasiboa da, eta neurriak isunak saihesteko hartzen dira soilik: zenbat eta isunak jasotzeko arrisku handiagoa, neurri gehiago hartuko dituzte. Hala ere, horrek ez du esan nahi laneko osasuna enpresa-egituraren muinean barneratzen ari denik, baizik eta enpresek Administrazioaren aurrean prebentzioa egin izanaren froga bat lortzea dutela helburu.

Estatistikak dantzan

Euskal Autonomia Erkidegoan, OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arabera 2018 urtean EAEn laneko baja eragin zuten 35.786 istripu eman ziren (2017 urtearekin alderatuta, %1,5 gehiago); epe berean bajarik gabeko 47.063 istripu erregistratu ziren; 2018an 82.849 lan istripu eman ziren. Bajarik gabeko kopurua pixka bat murriztu bazen ere, beste ataletan agertzen den zenbatekoa handitu egin zen.

Nafarroaren kasuan, NOPLOI Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan-Osasunaren Institutuak eskainitako datuen arabera, 23.480 istripu izan ziren. Arinek eta larriek gora egin zuten 2017-2018 urteen artean.

1. taula. 2018ko EAEko laneko istripuak

1 Taula Lan istripuak

2. taula. 2017ko EAEko laneko istripuak

2 Taula Lan istripuak

3. taula. Nafarroako lan-istripuen alderaketa (2018-2017)

3 Taula Lan istripuak

Bestetik, EAEko intzidentzia-indizeak ditugu, hots, baja hartzea ekarri zuten lan-istripuak, lanaldiaren barruan gertatutakoak, 1.000 langileko. 2018an pixka bat murriztu zen, baina nabarmentzekoa da Araban emandako hazkundea. Azpimarratzekoa da eraikuntza sektoreak daukala tasarik altuena, bai EAEn bai Nafarroan. Lehenengoan, industrian eta eraikuntzan egin du gora; Nafarroan, aldiz, hazkunde hori sektore guztietan eman da.

4. taula. 2018ko EAEko intzidentzia-indizeak

4 Taula Lan istripuak

5. taula. 2017ko EAEko intzidentzia-indizeak

5 Taula Lan istripuak

6. taula. Nafarroako lan-istripuen alderaketa (2018-2017)

6 Taula Lan istripuak

Hala ere, sindikatuaren ustez, datu estatistiko horiek ez dute lantokien benetako errealitatea islatzen, laneko istripuen eta gaixotasunen azpierregistro bat dagoelako. Enpresek iruzurra egitea eguneko ogia da, erantzukizunak saihestu nahi dituztelako: istripu larriak arin gisa jarri, ez erregistratu... Beste alde batetik Mutualitateak daude, oso boteretsuak direnak eta enpresen interesen alde egiten dutenak.

ELA sindikatuak erabilitako estatistikak

Hildako langileen kopuruak gora egin du 2018an, %20 gehiago aurreko urteko hildakoen kopuruarekin alderatzen badugu. Gorakada hori oso nabarmena izan da Bizkaian eta Nafarroan. ELA sindikatuko estatistikek ez dute bat egiten datu ofizialekin, azken horietan %30eko azpierregistroa ematen delako.

7.taula. Hilakoak eragin dituzten istripuak (2017-2018)

7 Taula Lan istripuak

Garraio sektoreko langileak dira kaltetuenak, intzidentzia-mailarik altuena baitaukate. Gainera, azpikontrata batean lan egiteak istripu arriskua handitzen du, hildakoen ia %30ek azpikontrata batean lan egiten baitzuten. Bukatzeko, istripuek eta lan-balditzen okertzeak harreman zuzena daukate, txostenean aipatutako datuek agerian uzten duten bezala.

Laneko gaixotasunak, ezkutuko errealitatea

Enpresek eta mutualitate-patronalek beren erantzukizuna murriztu nahi dute laneko gaixotasunen alorrean; administrazio publikoak (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala barne) honen konplize dira ere. Gizarte Segurantzak langile batek laneko gaixotasun bat daukala onartzeko bidea luzea da, eta askotan urteak pasa daitezke gaixotasun bat lanak eragindakoa dela onartu arte. Amiantoa da egoera honen adibide ilun bat: askotan langileak hil egiten dira jasan duten minbizia eta sufrimendua lanak eragindakoa dela onartu aurretik.

ELA sindikatuak salatzen du EAEn laneko gaixotasunen susmoak jakinarazteko sistema ez dela eraginkorra; azken finean, oso larri gaixotu arte itxaron behar da Mutualitateek nahiz Administrazioak esku hartu arte.

2018an laneko gaixotasunen kopurua hazi egin zen, bai EAEn bai Nafarroan. Txostenak azpimarratzen du agente kantzerigenoek sortutako laneko gaixotasunen estatistikarik ez dela jasotzen; Juanjo Basterra kazetariak landutako datuen arabera, 1993tik hona amiantoaren ondorioz Euskal Herri penintsularrean 2.410 langile hil dira. 2018an soilik, 34.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziaren arabera, lan-istripuen ondorioz hildako pertsona bakoitzeko 35 hiltzen dira laneko gaixotasunen ondorioz.

8. taula. 2018ko laneko gaixotasunak EAEn

8 Taula Lan istripuak

9. taula. 2017ko eta 2018ko laneko gaixotasunen alderaketa EAEn

9 Taula Lan istripuak

10. taula. 2018ko laneko gaixotasunak Nafarroan

10 Taula Lan istripuak

Ondorioak

Sindikatuak txostenean proposamen batzuk egiten ditu: babeserako esparru propio bat sortzea; Osalan/NOPLOI eta Lan-Ikuskaritzako giza-baliabideak Europako batezbestekoarekin parekatzea; laneko segurtasun eta osasunerako politika publikoetara bideratutako aurrekontu-esleipena areagotzea; kontrol- eta jarraipen-ekintzak egitea arrisku horiek dituzten enpresetan, beste batzuen artean. Azken finean, prebentzio-sistemetan eta ikuskaritzan dauden finantza- eta pertsona-baliabide murritzak erabaki politiko baten ondorio dira; baita klase erabaki bat ere: enpresarien alde eta langileen aurka, haien bizitzaren aurka. Lan egiteagatik ordaintzen digute, ez gure osasuna galtzeagatik; badirudi hori gehiegi eskatzea dela.

Sindikatuek alor honetan indar handia jarri behar dute, baita Administrazioak presionatu ere. Mota honetako txostenak, beren gabeziekin (genero-azterketa edota lan-kategoriak kontuan hartu beharko lirateke, besteak beste) beharrezkoak dira babes gehiago eskatzeko. Ez baitugu ahaztu behar gerra batean gaudela: langileak eta bizitza, alde batean; kapitala eta irabaziak, bestean.

SINDIKALAGENDA

Maiatzak 17, barikua

• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako Garbialdiko langileek greban jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).

• Osakidetzako Lehen Arreta Zerbitzuko langileek greba egin dute maiatzaren 17an, sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen-ek deituta (ESK, ELA, SATSE, LAB, UGT, CCOO).

• “Konponbide garaia da, Orain presoak” lemapean elkarretaratzea egin da goizeko 11:30etan Bilbon, Moyua Plazan (ESK, UGT, ELA, LAB, CNT, CGT, STEILAS, EHNE, HIRU eta ETXALDE)

• Loiuko Aireportuko pasabideetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 17tik aurrera. Aireportuko zuzendaria salatu dute greba eskubidea oztopatu duela-eta.

• Elorrioko eraikin publikoetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 29tik. Eulen enpresak kudeatutako zerbitzuen soldata arrakala %80koa da, kale garbiketan dauden gizonen aldean. ELAk lan baldintzak parekatzea exigitzen du.

• Tabakalera-ko langile bitartekariek greban jarraitzen dute.

• Fundación Tutelar Berokoa langileak greba mugagabean jarri dira, benetan jarduten duten lan kategorian onartuak onartua izateko

• ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek zazpi greba egun deitu izan dituzte Bizkaiko etxez etxeko laguntzan. Azken greba eguna hau izango da, maiatzak 17. 1.500 langiletik gora ditu sektore honek eta 8.000 menpeko pertsona artatzen ditu zerbitzuak.

Maiatzak 18, zapatua

• CNTk antolatutako Liburu Anarkistaren Azoka Bilboko Arenalean asteburuan egingo da, 10:30etatik aurrera. Programa osoa web orrian.
• LAB Nafarroak bat egiten du Modou Khadim Sow-ren kanporaketa salatzeko larunbatean Ribaforadan eginen den manifestazioarekin. Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19:00tan hasiko da manifestazioa, Colectivo Senegalés de la Ribera-k antolatuta.

Maiatzak 20, astelehena

• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

• ATH-ELEk etxeko langileen plataformak elkarretaratzea deitu du Bizkaiako Foru Aldundiak zaintzen lan arloan egiten duen kudeaketa salatzeko. Goizeko 11:00etan mobilizazioa egingo dute Foru Aldundiaren Jauregi aurretik hasita

• ELA eta LABk greba deitu dute Bilboko 010 zerbitzuan Maiatzaren 13, 14, 20 eta 21erako, lan baldintzak hobetzeko helburuarekin. Lanalden enpresak kudeatzen du azpikontratatutako zerbitzu publikoa eta hiru aldarrikapen nagusi egiten dituzte langileek, sindikatuek prentsa oharren azaldu dutenez: “Antolakuntzan hobekuntzak izatea, soldata igoerak eta zerbitzua eskaintzeko langile bat gehiago kontratatzea”.

Maiatzak 21, martitzena

• EHIZE Helduen Hezkuntza Ikastetxeetako zuzendarien elkarteak elkarretaratzea egiteko deia egin du, Administrazioak dekretu berri baten bitartez egin nahi duen murrizketa zorrotza salatzeko. Goizeko 11:00etatik 12:00etara Lakuan (Gasteiz) egingo da, eta babesleen artean CCOO dago.

• Arabako Nagusien egoitzetako langileek elkarretaratzea egingo dute Probintzia plazan, goizeko 11:00etan, Gasteizen (LAS, ELA, CCOO, UGT).

• @ccoonavarra|k haur hezkuntzan greba deitu du Nafarroan. Elkarretaratzea deitu dute Iruñeako Udaletxe Plazan, 12:00etan.

Maiatzak 23, eguena

• Bizkaiko metalaren arloan greba egingo dute LAB, ELA, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNTk, ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean jarraipena izango duena, lan hitzarmen duin baten alde.

• Gizarte Ekimeneko ikastetxeek Manifestazioa burutuko dute Bilbon maiatzaren 23an 18:45ean Hitzarmen berriaren alde.

Maiatzak 24, barikua

• Ikasleek Klimaren Aldeko greba deitu dute maiatzaren 24rako, Fridays For Future lemapean, Etorkizunaren Aldeko Barikuak.

Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Sindicatos
Organizing Organización sindical en el Hospital Ramón y Cajal
La historia del sindicato Red de Trabajadores (RT) en el Hospital Ramón y Cajal es un ejemplo de organización de base
Huelga
Huelga Huelga contra los despidos en Bridgestone: “Dejan en un futuro muy incierto las plantas españolas”
La empresa quiere despedir a 546 trabajadores, entre la planta de Basauri (Bizkaia) y la de Puente San Miguel (Cantabria). Desde los sindicatos denuncian que la compañía de neumáticos apuesta por su producción en Polonia.
Argentina
Trabajo sexual AMMAR, el sindicato de referencia para las trabajadoras sexuales, cumple treinta años en Argentina
La Asociación de Mujeres Meretrices de la Argentina cumple tres décadas pidiendo derechos para las trabajadoras sexuales ante el abandono y la represión institucional.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Palestina
Genocidio Israel sigue atacando hospitales, la ONU habla del peor momento en los 18 meses de asedio
No hay tregua en Gaza, donde Israel ha recrudecido las matanzas y sigue sin permitir el acceso de alimentos y productos de primera necesidad. La ONU denuncia asimismo el asesinato de más de 70 civiles en Líbano.
Grecia
Grecia Frontex pone de nuevo la mirada en Grecia
En enero de 2025 el Tribunal Europeo de Derechos Humanos acusó a las autoridades griegas de llevar a cabo devoluciones forzadas de manera sistemática.
Comunidad de Madrid
Memoria histórica Contra la basura y el olvido: tras la pista de los cuerpos y de la memoria de los brigadistas internacionales
El Salto acompaña a un contingente internacional de políticos, políticas y activistas en una ruta en memoria de los brigadistas internacionales que acudieron a luchar a España contra el fascismo, en un ejercicio inspirador para el presente.
Opinión
Opinión La coherencia de las políticas de Trump
No se pueden entender los aranceles de Trump sin su lucha por el control de los recursos minerales, sin Groenlandia, Ucrania o la República Democrática de Congo.
El Salto n.78
El Salto 78 Nueva revista, viejas injusticias: hablemos de Violencia Institucional
En el último número de la revista de El Salto dedicamos la portada y nuestro “Panorama” a una de las violencias que sufren las mujeres solo por el hecho de serlo, la que aún a día de hoy emana de un sistema irracional y patriarcal.
Crisis climática
Balance climático El Mediterráneo se consolida como zona especialmente vulnerable al cambio climático
Las víctimas de la dana suponen dos tercios de las muertes por fenómenos extremos en Europa en 2024, según un informe conjunto de Copernicus y la Organización Meteorológica Mundial que hace un balance climático del continente el pasado año.

Últimas

Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
València
València CGT denuncia graves incumplimientos del plan de inundaciones en la dana de València
Un informe incorporado a la causa judicial señala la falta de seguimiento de los propios protocolos autonómicos en el día de la tragedia y la víspera.
Más noticias
Comunidad de Madrid
Educación El Gobierno de Ayuso deberá pagar 1.000 euros a una profesora por el exceso de horas lectivas
Según CCOO, hasta 6.500 profesoras y profesoras se podrán acoger a esta sentencia que supone una penalización a la Comunidad de Madrid por el exceso de horas extras que realiza el profesorado.
Laboral
Laboral El sindicato ELA alerta sobre la salud mental de las trabajadoras en intervención social
“Somos un instrumento de contención porque tratamos con población muy dañada, estamos en mitad del sándwich”, explica la educadora social Vanesa Núñez Moran.
Ayuntamiento de Madrid
Huelga de basuras Huelga indefinida de basuras en Madrid desde el 21 de abril tras romperse las negociaciones
Los representantes sindicales fuerzan el paro para obligar a las empresas subcontratadas por el Ayuntamiento a escuchar sus propuestas. El Ayuntamiento fija servicios mínimos del 50 %.

Recomendadas

Poesía
Culturas Joan Brossa, el mago que jugó con la poesía para reinventar el poder de la palabra
Casi inabarcable, la producción creativa de Joan Brossa se expandió a lo largo —durante medio siglo XX— y a lo ancho —de sonetos a piezas teatrales, pasando por carteles o poemas objeto— para tender puentes entre el arte, la política y el humor.
República del Sudán
Sudán Cara a. Un Sudán en guerra
Se cumplen dos años de una guerra que ya deja más de 13 millones de personas desplazadas y más de ocho millones de sudaneses al borde de la inanición.
Andalucía
Memoria histórica La inanición de la memoria andaluza
Las políticas públicas de memoria en Andalucía se encuentran en un estado de paralización que pone en duda la voluntad de la Junta por la reparación efectiva.