Franquismo
Konfiskazioak: Frankismoaren itzal luzea

Bada hari luze bat gaur egungo erregimena eta Frankismoa lotzen dituena: ondasun publiko eta pribatuen arpilatzeak. Diktadurari etekina atera zioten enpresak eta konfiskazioen itzulera aztergai. SINDIKALAGENDA  Ekainak 14-21.

Darío Rivas Impunidad franquista
Darío Rivas, en el centro, durante una concentración frente a la antigua Dirección General de Seguridad, en la Puerta del Sol de Madrid, en junio de 2011. Álvaro Minguito

Lanaren Ekonomia : BilboHiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Lotura hemen.

Audio Player

Ezaguna da 1936ko uztailaren 18an ezarritako erregimen soziopolitikoak genozidioa eragin zuela Espainiako Erresuman. Hala ere, bada hari luze bat gaur egungo erregimena eta Frankismoa lotzen dituena: ondasun publiko eta pribatuen arpilatzeak. Hurrengo paragrafoetan estatu-kolpea eta gerra nortzuk finantzatu zuten aztertuko dugu, egindako konfiskazio sistematikoa azalduko dugu (gaur egungo aberastasun askoren oinarria dena), diktadurari etekina atera zioten enpresa batzuk zerrendatuko ditugu, eta konfiskazioen itzulera nolakoa izan den azalduko dugu.

Konfiskazioak: arpilatzearen adibide argia

Konfiskazioak 1936ko estatu-kolpearen eta matxinatutako militarren funtzionatzeko moduaren parte ziren, eta Francoren diktaduran zehar jarraitu zuten. Jokaera horrek gaur egun indarrean jarraitzen du, Estatuaren eta enpresari-klasearen funtzionamenduaren DNAren parte delako.
1936ko uztailaren 18an hasi ziren Erregimenari atxikita ez zeuden erakundeen eta pertsonen ondasunak konfiskatzen. 1936ko irailaren 13an, 108. Dekretuak lege-forma eman zion arpilatze horri; izan ere, matxinatuek errepublikaren legezkotasunaren alde agertzen diren alderdi politikoen eta elkarteen aurka egindako errepresioaren egitura juridiko eta instituzionala sortu zuen. 1937ko urtarrilean lehen zerrenda bat egin zen, elkarte politiko, sozial eta sindikalak, partikularrak, funtzionarioak eta enpresa publikoetako langileak biltzen zituena. Horrela, antzezpen judizial bat egin zen ondasun higigarriak konfiskatzeko. 1937ko urtarrilaren 10eko Lege Dekretutik aurrera, Franco jeneralak matxinatuen Estatuko gobernuburu gisa berretsi zuen neurri hura.

"Gatazka hasi zenetik, agintari berriek etsai politikoen ondasunak konfiskatu zituzten. Oportunista askok desagertutako, eraildako, ihes egindako edo preso hartutako horien ondasunak eskuratu zituzten

"Kontrolik gabeko" konfiskazioak. Lehen fase honek 1936ko uztailaren 19tik 108 Dekretua indarrean jarri arte irauten du. Gatazka hasi zenetik, agintari berriek etsai politiko izendatu zituztenen ondasunak "legez" konfiskatu zituzten. Oportunista askok lehen uneak baliatu zituzen desagertutako, eraildako, ihes egindako edo preso hartutako horien ondasunak eskuratzeko.
1936ko irailaren 13ko 108 Dekretua. Dekretu honek Frankismo garaiko errepresioaren hasiera markatu zuen esparru politikoan, administratiboan eta ekonomikoan. Izan ere, langile guztien arazketaz eta alderdi politiko eta sindikalen ilegalizazioaz gain, arerio politiko eta partikularren jabetzen bahikuntza "legezko" bilakatu zuen. Ilegalizazioarekin batera, ondasun higigarriak, higiezinak, efektuak eta dokumentuak konfiskatzea dekretatu zen.

Ondasunak konfiskatzeko prozedura arautzea: Estatuko Batzorde Teknikoaren 1937ko urtarrilaren 10eko Dekretua. Alde batetik, "Espainiari eragindako kalte edo galeren erantzuleak" izan ziren kaltetuak; hots, edozein pertsona edo erakunde sar zitekeen horrelako kasu batean, erabat arbitrarioa baitzen. Bestetik, Mugimendu Nazionalaren garaipenaren aurka zuzenean edo zeharkako era batean egindako lanagatik ere zigortua izateko aukera zegoen. Azken kasu horretan Gobernadoreak erabakitzen zuen.

Erantzukizun Politikoen Legea, 1939ko otsailaren 9koa. Legezkotasun errepublikarraren lurraldean denbora gehiago egon ziren eskualdeetan sakonago aplikatu zen lege hau.
Beste konfiskazio bide bat “Harpidetza patriotikoak” izan ziren, batez ere kolpistek kontrolatutako lurraldean sakonago aplikatu zirenak.

Konfiskatutako diruaren eta ondasunen estimazio zehatzik ez dago, ez Euskal Herri penintsularrean ezta Espainiako Erresuman ere. Adibiderik argiena erakundeei kendutako ondasunak eta dirua dira, baina oso konplexua da horien kalkulua egitea. CNTren kasuan, Adolfo Suarezen Gobernuak uste zuen konfiskazioa 3.000 milioi pezetakoa zela (1977). Partikularren kasuan, konplikatuagoa da: zuzeneko errepresioaz gain, arpilatzea oso tresna erabilia izan zen beste pertsona batzuen ondasunak eskuratzeko, salaketaren bidez. Adibide bat "diru gorria" da, zirkulazioan zeuden 13.251 milioi pezeta, eta kontu korronteetan eta aurrezki-kontuetan zeuden 10.536 milioi pezeta. Kalkuluen arabera, 214 milioi euro inguru izan daiteke egun. Gobernu frankistak egun batetik bestera lapurtu zuen diru hori.

Azterlan eta finantzaketa gehiago behar da Frankismoak zenbat konfiskatu zuen jakiteko.

"Konfiskazioak 214 milioi euro inguru izan daiteke egun. Gobernu frankistak egun batetik bestera lapurtu zuen diru hori

Konfiskazioen irabazleak

Irabazleen artean militarrak, enpresariak eta norbanakoak aurki ditzakegu. Francoren kasua da adierazgarriena: gerra soldata izoztuarekin hasi bazuen ere, 32 milioi pezeta zituen gatazka bukatutakoan (hau da, gaur egungo 388 milioi euro). Ustelkeria erregimenaren oinarrietako bat zen.

Espainiar enpresariek habitat egokia aurkitu zuten konpetentziarik gabe garatzeko. Oligarkia monopolistiko horren une gorena 50eko hamarkadan izan zen, enpresa elektrikoen eta Frankismoaren arteko harreman estuak zirela eta. Protekzionismoa, Estatuaren esku-hartze handia, industrializazio azeleratuaren defentsa eta finantziazio inflazionista baldintza oso onak izan ziren haientzat. Antolaketa ekonomiko horrek pribilegioak eta mesedeak eskaintzen zizkien Francoren erregimenetik gertuen zeuden enpresariei. Oligarkia zahar-berria sortu zen horrela: gaur egun ezagutzen ditugun eta IBEX 35ean kotizatzen duten enpresa handi asko garai horretan hazi ziren.

Juan Marchen enpresa-holdinga frankismo garaian hazi zen, erregimenaren itzalpean aurrera egin zuen eta oraindik ere estatuko botere ekonomiko handien artean aurki dezakegu. Marchen familiak Espainiako enpresa garrantzitsuetako administrazio-kontseiluetan jarraitzen du (ACS, Acerinox, Prosegur…). 1951n Kataluniako Indar Elektrikoa (FECSA) sortu zuen Marchek, Kataluniako ekoizpen elektrikoaren monopolioa lortu zuena. Ascóko zentral nuklearraren bultzatzaileetako bat izan zen, Endesak erosi zuen arte. Marchen negozioen hazkundea ezin daiteke ulertu Diktadurak eskainitako erraztasunik gabe.

Gainera, enpresariok eskulan esklaboa erabili zuten, eta Erorien Harana da adibide argi bat. Eraikuntza megalomaniako hartan San Román (Agromanen filiala) eta Estudios y Construcciones Molán y Banús enpresek hartu zuten parte, beste enpresekin batera. Ondoren, Huarte y Cía batu zen. Enpresa horiek denek eskulan esklaboa erabili zuten, baita negozio itzela egin ere. Rafael Torres kazetariaren iritziz, 20.000 preso politikok hartu zuten parte eraikuntzan. Frankismoak 130.000 milioi pezetako irabazia (780 milioi euro) izan zuen. Langile esklaboei ez zaie inoiz diru hori ordaindu. Eraikuntza hartan parte hartu zuten enpresaburu handiek ondorengo bankuak ere sortu zituzten: José María Aguirre Gonzalok Banco Guipuzcoano, Agromanen sortzaileetako bat. Halaber, Jose Banús, Puerto Banús (Marbella) eta horrelako ekimen urbanistikoetan erregimenaren kontzesioen onuradun izan zen.

"Enpresariok eskulan esklaboa erabili zuten, eta Erorien Harana da adibide argi bat. 20.000 preso politikok hartu zuten parte eraikuntzan

Bestalde, politikari asko erregimenaren abaroan hazi ziren eta haien familiek erregimenaren kontzesioak baliatu zituzten. Ramón Ratok, Rodrigo Ratoren aitak, Radio Nacional de España sortu zuen José Millán-Astray eta Dionisio Ridruejorekin batera, eta Banco del Norte eta Banco Murcianoren jabea zen. José María Aznar bera Manuel Aznarren biloba da, erregimen frankistaren oinarrizko kazetari bat, Banco Urquijoko kide ere izan zena.

Enpresa ezagunen artean, Gas Natural Fenosa, Acciona, OHL, ACS eta Iberdrola aurki ditzakegu. Gas Natural Fenosaren sortzailea, Pedro Barrié de la Maza, diktadorearekin zuen gertutasunagatik aberastu zen hain handi batean. Espainiako Gerra Zibileko finantzatzaile handienetako bat izanik, saria jaso zuen ondoren: eraildako parlamentari sozialista baten enpresa energetikoa bereganatu zuen eta Francok Fenosako Konderria eman zion 1955ean, eskainitako zerbitzuengatik eta Meirásko Jauregia bereganatzeko egindako esfortzuarengatik.
Acciona enpresako egungo presidente exekutibo José Manuel Entrecanalesek haren aitonari zor dizkio kargua eta aberastasuna. Frankismo garaian dirutza egin zuen José Entrecanalesek Manuel Távora bazkidearekin. Entrecanales eta Távora konpainiak, gaur egun Accionaren parte direnak, erregimenaren eraikuntza-enpresak izan ziren, beren web korporatiboan aitortzen duten bezala: "Gerraosteko urteetan, enpresa oso aktiboa izan zen, herrialdeko konpainiarik berritzaileen artean izan zen". Eskulan esklaboa erabili zuten.

OHL enpresak langile esklaboak erabili zituen; ACS enpresak baita ere. Azken horrek Frankismo garaian eraikitako hainbat urtegietan parte hartu zuen, eta azpimarratzekoa da March familia dagoela ACSren jabe handien artean.

Iberdrola da Frankismoari lotutako beste enpresa bat. José María Oriol Urquijo Hidrola enpresaren presidentea izan zen 1941etaik 1985era arte, eta Francorekin izandako konpromisoari esker hazi zen. Enpresaburua Bizkaiko Falangeko probintzia-buru izan zen hainbat alditan, eta Bilboko alkatetza ere izan zuen 1939tik 1941era. 1938an 80.000 pertsonari buruzko txostenak egin zituen, errepresio frankistak erabili zuena. Espainiako azpiegitura-lanak zehazterakoan, Francok zuzenean Oriol eta Urquijo familiarekin negoziatzen zuen, diktadoreari estatu-kolpean eta gerran zehar emandako laguntza ekonomikoa zela eta. 1930ko hamarkadan oso txikia izatetik 1948an Espainiako 20. enpresa izatera pasatu zen Hidrola, eta 1960an estatuko bosgarrena zen.

Itzulketak

Diktadorea hil ostean, oroimen historikoari loturik, inkautazioak itzultzeko eskariak abian jarri ziren. Horren ondorioz zenbait itzulketa eman dira, baina aipatzekoa da lehenengo eta bigarren mailako itzulketak izan direla.

Trantsizio garaitik hona, konfiskazioen itzulketak bultzatzeko zenbait lege onartu izan da:

  • 4/1986 Legea, metatutako ondare sindikalaren ondasunak itzultzeko.
  • 43/1998 Legea, 1936-1939 urteetan alderdi politikoei eta erakundeei konfiskatutako ondasunen itzulketa ahalbidetzeko.
  • 13/2005 Errege Dekretua, 4/1986 Legea aldatzen zuena.
  • 50/2007 Legea, 43/1998 Legea aldatzen zuena.

Legeok onartu arren, esleipena erabat desorekatua izan da, arrazoi politikoengatik. Gobernuak UGTri 1986an 25 milioi euro itzuli zizkion; 2005ean, 151 milioi euro, PSV etxebizitzen kooperatibaren iruzurrari aurre egiteko. Aldiz, gerra baino lehen antzeko ondasun kopurua zuen CNT sindikatuak, eta ez du ia ezer jaso.

Itzulketa ugari ondasun higiezinetan egin da, baina dirutan ere itzuli zaie:

  • UGT: 175,9 milioi euro.
  • PSOE: 10,8 milioi euro.
  • PNV: 10,5 milioi euro.
  • CNT: 10,3 milioi euro.
  • ERC: 1,8 milioi euro.
  • ANV: 0,7 milioi euro.

Hala ere, kasu anitz auzitegietan daude oraindik. Norbanakoek jasandako konfiskazioak itzulketetatik kanpo geratu izan dira; erakundeengandik kalte-ordainak jasotzeko orduan, alderdi politiko eta sindikatu zehatz batzuek lehentasuna izan dute. Asko geratzen da guztia itzultzeko.

"Kasu anitz auzitegietan daude oraindik. Norbanakoek jasandako konfiskazioak itzulketetatik kanpo geratu izan dira. Alderdi politiko eta sindikatu zehatz batzuek lehentasuna izan dute

Norbanakoen kasuekin jarraituz, azpimarratu behar da erantzukizuna ez dela Estatuarena soilik. Espainiar Erresumako Administrazioa erantzulea da, baina baita ere esklaboak erabili zituzten enpresak, Frankismo garaian ustelkeriari esker hazi zirenak, oligopolioa osatu zirenak. Ez da kasualitatea gaur egun IBEX 35ean dauden enpresa gehienak Frankismoari lotuta egotea; ezta gaur egungo banka, eraikuntza eta energia oligopolioak ere diktadurari esker hain boteretsuak izatea. Horiek ere erantzuleak dira, ondasunak eta enpresak bereganatzeagatik eta eskulan esklaboa erabiltzeagatik. Ez dute ezer ordaindu.

1978ko Erregimena, Frankismoaren oinordekoa

1936ko estatu-kolpearen eta gaur egungo erregimen politikoaren arteko haria zuzena da, Trantsizioak aurreko ereduarekin jarraitzea inposatu baitzuen. Alderdi politiko, enpresari eta Administrazioen ustelkeria eguneroko ogia da, eta Frankismo garaian jarri zen martxan eredu hori. Gaur egun existitzen diren botere ekonomikoak eta oligopolioak (energia, eraikuntza, banka) Frankismo garaiko arpilatzeari esker eraiki ziren.

1978ko Erregimena hautsi arte, itzulketak bide antzu batean ibiliko dira.

Sindikalagenda

Ekainak 14, barikua
• Amurrioko Valvospain-Ituarteko lantegiko langileak greban daude, kaleratzeen aurka.
• Skolae auzipetuei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo da Nafarroako Justizia Auzitegiaren aurrean, 9:30etan (LAB, ELA, CCOO, CGT, ESK, STEILAS, UGT).
• ELAk beste sei greba egune deitu ditu Domino's Pizza enpresan, Bizkaian, hilaren 14an, 15ean eta 16an, eta hilaren 21ean, 22an eta 23an.
• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako Garbialdi|ko langileek greban jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).
• DHL enpresak Agurainen duen lantokian greba mugagabea hasi dute langileek, zuzendaritzak lan-hitzarmen kolektiboaren edukia “hustu” nahi duelako (ELA).
• Loiuko Aireportuko pasabideetako langileak greba mugagabean daude apiriletik.
• Elorrioko eraikin publikoetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 29tik. Eulen enpresak kudeatutako zerbitzuan soldata arrakala %80koa da, kaleen garbiketan dauden gizonen aldean. ELA sindikatuak lan-baldintzak parekatzea eskatzen du.
• Tabakalera-ko langile bitartekariek greban jarraitzen dute.
• Fundación Tutelar Beroako langileak greba mugagabean jarri dira, benetan jarduten duten lan kategoria onartua izan dadin.

Ekainak 15, zapatua
• Bizkaiko kiroldegietako monitore eta sorosleek greba egingo dute ekainaren 15 eta 16ean, lan hitzarmen duin baten alde (LAB, CCOO, UGT).

Ekainak 17, astelehena
• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
• ELAk Gipuzkoako Nagusien Egoitzetan 26 eguneko greba deialdia egin du, ekainaren 17tik uztailaren 12ra, lan-baldintzak hobetzeko asmoz.
• Greba deialdia egongo da Osakidetzako Lehen Arretan. Manifestazioa Gasteizen izango da, 12:00etan, Bilbo plazatik abiatuz (SATSE, ELA, LAB, ESK, UGT, CCOO).
• Gipuzkoako papergintza sektorean ekainaren 17an negoziazio-bilera bat egingo da, greba egin ala ez bozkatzeko (ELA, LAB, CCOO).
• ELA eta LAB-ek greba deitu dute Bilboko 010 zerbitzuan, ekainaren 17 eta 18an. Lanalde enpresak kudeatzen du azpikontratatutako zerbitzu publikoa.

Ekainak 18, martitzena
• CIE Gameko enpresako langileek ekaineko astearte eta ostegun guztietan greba egingo dute, maiatzaren 27an kaleratutako bi langile lanean berronartu arte (ELA).

Ekainak 20, eguena
• Bizkaiko metalaren arloan greba egingo dute hilaren 20an eta 21ean lan-hitzarmen duin baten alde (LAB, ELA, CCOO, UGT, ESK, CGT, CNT).

Ekainak 21, barikua
• Bizkaiko metalaren arloko azken greba eguna (LAB, ELA, CCOO, UGT, ESK, CGT, CNT).
• “Konponbide garaia da, Orain presoak” lemapean elkarretaratzea egingo da goizeko 11:30etan Bilbon, Plaza Eliptikan (ESK, UGT, ELA, LAB, CNT, CGT, STEILAS, EHNE, HIRU eta ETXALDE).

Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Sindicatos
Organizing Organización sindical en el Hospital Ramón y Cajal
La historia del sindicato Red de Trabajadores (RT) en el Hospital Ramón y Cajal es un ejemplo de organización de base
Huelga
Huelga Huelga contra los despidos en Bridgestone: “Dejan en un futuro muy incierto las plantas españolas”
La empresa quiere despedir a 546 trabajadores, entre la planta de Basauri (Bizkaia) y la de Puente San Miguel (Cantabria). Desde los sindicatos denuncian que la compañía de neumáticos apuesta por su producción en Polonia.
Argentina
Trabajo sexual AMMAR, el sindicato de referencia para las trabajadoras sexuales, cumple treinta años en Argentina
La Asociación de Mujeres Meretrices de la Argentina cumple tres décadas pidiendo derechos para las trabajadoras sexuales ante el abandono y la represión institucional.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Palestina
Genocidio Israel sigue atacando hospitales, la ONU habla del peor momento en los 18 meses de asedio
No hay tregua en Gaza, donde Israel ha recrudecido las matanzas y sigue sin permitir el acceso de alimentos y productos de primera necesidad. La ONU denuncia asimismo el asesinato de más de 70 civiles en Líbano.
Grecia
Grecia Frontex pone de nuevo la mirada en Grecia
En enero de 2025 el Tribunal Europeo de Derechos Humanos acusó a las autoridades griegas de llevar a cabo devoluciones forzadas de manera sistemática.
Comunidad de Madrid
Memoria histórica Contra la basura y el olvido: tras la pista de los cuerpos y de la memoria de los brigadistas internacionales
El Salto acompaña a un contingente internacional de políticos, políticas y activistas en una ruta en memoria de los brigadistas internacionales que acudieron a luchar a España contra el fascismo, en un ejercicio inspirador para el presente.
Opinión
Opinión La coherencia de las políticas de Trump
No se pueden entender los aranceles de Trump sin su lucha por el control de los recursos minerales, sin Groenlandia, Ucrania o la República Democrática de Congo.
El Salto n.78
El Salto 78 Nueva revista, viejas injusticias: hablemos de Violencia Institucional
En el último número de la revista de El Salto dedicamos la portada y nuestro “Panorama” a una de las violencias que sufren las mujeres solo por el hecho de serlo, la que aún a día de hoy emana de un sistema irracional y patriarcal.
Crisis climática
Balance climático El Mediterráneo se consolida como zona especialmente vulnerable al cambio climático
Las víctimas de la dana suponen dos tercios de las muertes por fenómenos extremos en Europa en 2024, según un informe conjunto de Copernicus y la Organización Meteorológica Mundial que hace un balance climático del continente el pasado año.

Últimas

Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
València
València CGT denuncia graves incumplimientos del plan de inundaciones en la dana de València
Un informe incorporado a la causa judicial señala la falta de seguimiento de los propios protocolos autonómicos en el día de la tragedia y la víspera.
Más noticias
Comunidad de Madrid
Educación El Gobierno de Ayuso deberá pagar 1.000 euros a una profesora por el exceso de horas lectivas
Según CCOO, hasta 6.500 profesoras y profesoras se podrán acoger a esta sentencia que supone una penalización a la Comunidad de Madrid por el exceso de horas extras que realiza el profesorado.
Laboral
Laboral El sindicato ELA alerta sobre la salud mental de las trabajadoras en intervención social
“Somos un instrumento de contención porque tratamos con población muy dañada, estamos en mitad del sándwich”, explica la educadora social Vanesa Núñez Moran.
Ayuntamiento de Madrid
Huelga de basuras Huelga indefinida de basuras en Madrid desde el 21 de abril tras romperse las negociaciones
Los representantes sindicales fuerzan el paro para obligar a las empresas subcontratadas por el Ayuntamiento a escuchar sus propuestas. El Ayuntamiento fija servicios mínimos del 50 %.

Recomendadas

Poesía
Culturas Joan Brossa, el mago que jugó con la poesía para reinventar el poder de la palabra
Casi inabarcable, la producción creativa de Joan Brossa se expandió a lo largo —durante medio siglo XX— y a lo ancho —de sonetos a piezas teatrales, pasando por carteles o poemas objeto— para tender puentes entre el arte, la política y el humor.
República del Sudán
Sudán Cara a. Un Sudán en guerra
Se cumplen dos años de una guerra que ya deja más de 13 millones de personas desplazadas y más de ocho millones de sudaneses al borde de la inanición.
Andalucía
Memoria histórica La inanición de la memoria andaluza
Las políticas públicas de memoria en Andalucía se encuentran en un estado de paralización que pone en duda la voluntad de la Junta por la reparación efectiva.