We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Euskal oasiaren mitoa sutan
PNVk kudeatutako erregimen neoliberalaren zutabea den euskal oasiaren mitoari heldu dio Hordago egunkariak. Se urte dira El Salto Eukal Herriko edizioa argitaratzen duena 69. zenbakian, Ahoztar Zelaieta Kazetariak aldizkarira ekarpena egin du. Askotarikoak dira Zelaietak salatutako euskal ustelkeriaren kasuak: Aldundi eta Udalen egituraketa instituzionalean sorturiko inpunitatea, tresna judizialen gabezia edo eta Espainiaren txanda-bidezko gobernaritza zaharrean EAJk duen kudeatzeko joera berekoia, Sabin Etxearen inguruan haien erregimena betikotzeko sortu den kontsultore, abokatu eta alderdi enpresarien sarea eta baita euskal komunikabideen konplizitatea gobernuko alderdi nagusiarekiko ere. Ondoren Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Areto Sozialeko presidentea izan da. Saioa bukatzeko, Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano kazetaria izan da gurean, De Miguel auzian inguruko azterketa egiten, eta kasu horrek euskal ustelkeriarekin duen joerarekin lotura egin du.