We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Educación
Nafarroa: diru-laguntza asko, inklusio gutxi
Nafarroako sare kontzertatu ugariak, Opus Dei-ko sexuaren araberako segregazioarekin eta diru publikoz finantziatutako irakaskuntza erlijiosoarekin jarraitzeaz gain, ikasleen banaketa desorekatua sortzen duela, hezkuntza inklusiboaren helburua alde batera utziz
Diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten ikastetxe kopurua handia izanik ere, datuek erakusten dute ez dela inklusiboa Nafarroako hezkuntza sare osoa. Izan ere, sare publikoa da egoera sozio-ekonomiko baxuena duten ikasleen portzentaje altuena jasotzen duena. Hala adierazten du Nafarroako Eskola Kontseiluaren azken txostenak.
Erakunde honek urtero egiten duen txostenak hainbat faktore aztertzen ditu, indize sozio-ekonomiko eta kulturala (ISEK) horien artean. Indize honek hainbat arlo baloratzen ditu: ikasleen gurasoen ikasketa maila eta lanbidea, etxean dauden liburu kopurua, ordenagailu, entziklopedia, eta kontsulta-liburuak edukitzea, eta abar.
ISEK-aren arabera ikasleak lau taldetan banatzen dituen txosten honek dio emaitza baxuenak dituzten ikasleen erdiak gutxienez kurtso bat errepikatu duela DBHko 2. mailara arte; indize altuena dutenen %5ak errepikatu du soilik. Bestalde, ISEK baxuena duten ikasleen erdia etorkina da, indize altuena dutenen kasuan %5a. Testuinguru orokorra kontuan hartuz gero, azpimarragarria da eskola publikoan eskolaratzen dela ISEK baxuena duten ikasleen gehiengo nabarmena (%79 sare publikoan eta %21 pribatuan). Beste muturrera joanda, maila altuena duten ikasleak sare kontzertatuan eskolaratzen dira (%61, publikoan %39).
Educación
Educación vasca: el paraíso de la concertada
En la comunidad con más enseñanza privada subvencionada, los centros concertados esquivan alumnado de las familias con menos ingresos, un modelo segregador al que algunas asociaciones de padres y madres quieren plantar cara.
Txostenak argi uzten du sare publikoan pilatzen direla ikasle etorkin eta gaitasun akademiko baxuena duten ikasleak. Horrek adierazten du Nafarroako sare kontzertatu ugariak, Opus Dei-ko sexuaren araberako segregazioarekin eta diru publikoz finantziatutako irakaskuntza erlijiosoarekin jarraitzeaz gain, ikasleen banaketa desorekatua sortzen duela, hezkuntza inklusiboaren helburua alde batera utziz.