Laboral
Klasea eta aniztasuna

Katrakak argitaletxeak Clase y Diversidad. Sin trampas liburua argitaratu berri du. Zer da klase soziala? Zer da langile izatea? Feminismoa eta langile-borrokak elkarrekin gatazkan egon daitezke ? Ekainak 29-Uztailak 3 SINDIKALAGENDA.

Clase y diversidad sin trampas en Katakrak
Clase y diversidad sin trampas en Katakrak

Lanaren Ekonomia : BilboHiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Lotura hemen

Zer da klase soziala?

Klase soziala zer den zehazki definitzea ez da batere erraza, esanahi ugari plantea daitezkeelako. Eztabaida luzeak piztu ditu horrek. Hasiera batean “gizarte auzia” planteatu zen, 1831tik aurrera orokortu zena. Estatuaren eta burgesiaren ikuspuntua zuen eta pobreziari nola aurre egin aztertu nahi zuen. Gero, I. Internazionala sortu baino pixka bat lehenago, Marxek, Bakuninek eta beste batzuek klase sozial kontzeptua mahaiaren gainean jarri zuten: plebeak eta txiroek ezin zuten beren errealitatea eraldatu (gizarte auzia); proletargoa, aldiz, subjektu historikoa zen, eta hainbat eginkizun esleitzen zitzaizkion. Helburua gizarte burgesari era erradikal batean kontra egitea zen.

"Proletargoa subjektu historikoa zen Marx eta Bakunin eta beste batzuentzat, eta gizarte burgesari era erradikal batean kontra egitea zuen helburu

Hala ere, nahiz eta Marxek Kapitala lanean hiru klase nagusi zehaztu (kapitalistak, lur-jabeak eta langileak), obra berean aipatzen zuen langileria hamaika azpi-klasetan zatitzen zuten hainbat interes eta jarrera zeudela. Hortik aurrera, autore ugariren lana klaseak (eta langileria) definitzea izan da. Askok, langile klasea definitzeko orduan, “produktiboa” den lanean jarduten dutenak bakarrik hartu dituzte kontuan, lan “erreproduktiboa” alde batera utziz, nahiz eta jatorrizko autoreek azken hori funtsezkotzat jo. Hemen piztu zen lehenengo eztabaida: lan kontzeptuaren definizioa zein den, klase soziala definitzeko. Definizio horren arabera, klase sozialean kolektibo batzuk barneratuko ditugu, eta beste batzuk kanpoan utzi. Eztabaida horrek gaur egun ere bizirik dirau.

Iraultzen garaia

Iraultza gauzatu den bakoitzean, boteretsuen errepresio odoltsua izan da lehen ondorioa. 1848ko Iraultzen eta Parisko Komunaren ostean agerikoa izan zen hori. Baina langileen borroken ondorioz, burgesiak eta Estatuek “gizarte auzia” berreskuratu zuten, gizarte gatazken aurrean Estatuaren erantzun zehatz bilakatu zen arte. Horren ondorioz, XIX. mendearen amaieran langile klasea subjektu moduan onartu zen, eta demokratizazioa eta gizarte erreformak bultzatu ziren, beste elementuen artean. Hala ere, II. Internazionalak klase sozialaren irakurketa ekonomizista bat egin zuen, politika eta proposamenetan islatu zena eta II. Mundu Gerrara arte indarrean iraun zuena.

Emakumeen greba batek eman zien hasiera 1917ko Iraultza Errusiarrei, eta mundu mailako inflexio puntu bat eragin zuen horrek, Europan eskubide sozialak hedatuz. Toni Negri italiar intelektualaren arabera, XX. mendean lanaren mistifikazio eta konstituzionalizazio prozesu bat hasi zen, masa-ekoizpenaren testuinguruan. Lanaren mistifikazioa, iraultzaren mehatxua murrizteko baliatu zen. Lanaren konstituzionalizazioaz langile-klasearen ordezkariei ateak zabaldu zitzaizkien (bai lantegian baita politika munduan); horrela, langileriak duen boterea azpimarratu zen, eta kapitalismoaren garapenean txertatu, masa kontsumoaren bidez.

Ongizatearen Estatua... edo Estatu Sozial eta Nazionala

Bigarren Mundu Gerraren ostean lanaren konstituzionalizazioak izaera politikoa hartu zuen. Garai hartan erakunde ekonomikoetan langileen parte-hartzea eta kontrola zabaltzea instituzionalizatu zen (Demokrazia Industriala deritzoguna), erakunde sindikalak Estatuen tresna bihurtuz. Aldi berean, langile borrokek demokraziaren mugak zabaldu zituzten. Horren guztiaren ondorioz, lantokietan ematen zen indarkeria despotikoa murriztu egin zen.

Ongizate Estatuaren garaian, aldiz, langileria zer zen berdefinitu zen: sistemak, oso zuhurki, langile-klasearen kontzeptutik at utzi zituen emakumeak, gazteak, migratzaileak... Baina kanpoan utzitako agente horiek funtsezko eginkizuna izan zuten 60 eta 70. hamarkadetakoko matxinadetan: Ongizate Estatu Demokratikoa zalantzan jarri zuten, eta krisi politiko sakona sortu. Borroka horiek klase kontzeptua berraurkitu zuten.

Ongizate Estatuak langile mugimendu ofizialaren kontzeptua sortu zuen:

• Klase kontzeptua zerbait aldaezin, ekonomizista eta objektibo bihurtu zuen.

• Bere barne dinamikak, tentsioak, kontraesanak, hustu zituen.

• Langileriaren parte txiki bati bakarrik eman zion hitza, alderdiaren edo sindikatuaren bidez ordeztua izan zitekeena.

68ko Maiatza

Matxinada global gisa ulertu behar da 68ko Maiatza, 1968 urtea bera gainditzen duena. Gatazkak oso ugariak eta askotarikoak izan ziren bertan: nazio- eta mundu-mailako interesen arteko gatazkak; gazteen matxinada bat “igogailu sozialean” oinarritutako sumisioaren aurka; emakumeek pairatzen zuten errepresio eta askatasun gabezien aurkako altxamendua...
Langile-mugimendu tradizionalaren aurkako matxinada ere bazen, Ezker Berriaren jaiotza zekarrena. Ezker Berri hori marxismo ortodoxoaren aurkako hausnarketen ondorio bat zen, baina bizitzari osoko kritika moduan ere jaio zen. Bazituen bere kontraesanak, hala ere.

Mezzadrak eta Neumannek Alemaniako Errepublika Federalean (GBD) aztertzen dituzte “ahaztutako klaseak”: GBDko langile klasea “alemana” al zen? Langile klase fordistaren osaera multinazionala zen herrialde horretan, eta “gonbidatutako” langile haiek Alemaniako langile mugimendua eta borrokak berrindartu zituzten. 1973ko Petrolioaren 1. krisiarekin batera, langile migratzaileen borroka erreprodukzioaren eremura eraman zen.

Intersekzionalitatea

Alemaniako Errepublika Federalaren kasuarekin jarraituz, emakume langile migratzaileek malgutasunaren, denbora librearen eta lanaaren eta bizitzaren arteko oreka baten alde egindako borrokek agerian utzi dute emakume, migratzaile eta langile izatearen intersekzionalitatea, eta nola borroka horiek langile guztiontzat onuragarriak diren.

"Ez da nahikoa gainbalioaren ustiapena bakarrik salatzea; lanaren banaketa sexualak duen aginte-egitura ere salatu behar da. Klase zentzua zabaldu behar da

Ez da nahikoa gainbalioaren ustiapena bakarrik salatzea; lanaren banaketa sexualak duen aginte-egitura ere salatu behar da. Klase zentzua zabaldu da, Ongizate Estatuak emandako definizioa gaindituz, baina horrek beste elementu batzuk barneratzea eskatzen du. Hainbat borroka proletariok klase kontzeptu tradizionala gainditu dute, lan erreproduktiboa, menpeko harremanak eta sexua eta etnien arteko harremanak azaleratuz. Horrela, borroka eta politizazio eremu berriak jaio dira, klase soziala eta menpeko subjektuak definitzerako orduan jabego eta ekoizpen harremanak aintzat hartzen dituztenak. Hori bai, heterogeneoa eta zabala da klase sozialaren definizio hori, eta zubiak eraikitzea eskatzen du.

Laburbilduz

Lanaren Ekonomian sarritan salatu dugu langilearen eraikuntza modernoa kapitalaren intelektualek egin dutela, beren barnean dauden funtsezko agenteak alde batera utziz (emakumeak, gazteak, migratzaileak). Katakrakek argitaratutako liburu honek ikuspuntu historiko batetik “buzo urdinez jantzitako langile industrialaren” irudia aztertzen du, era kritiko batean.

Bestetik, kapitalismoak bultzatutako sasi-intelektual postmodernoen planteamenduei buelta emateko baliagarria da. “Gizartea ez da existitzen, norbanakoa baizik”; “gaur egun langileak gainbeheran daude, ekintzaileak dira etorkizuna” eta gisako adierazpenen aurrean argudioak eskaintzen ditu horrela.

“Gizartea ez da existitzen, norbanakoa baizik”; “gaur egun langileak gainbeheran daude, ekintzaileak dira etorkizuna” eta gisako adierazpen posmodernoen aurka borrokatu behar ditugu

Sindikalagenda

Ekainak 29, zapatua

• EHUko Ikerlari predoktoralak elkarretaratzea egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzak eta EHU-k ez dituztelako soldatak handitu nahi. 11:00etan Bilbon, Gran Viako 85.ean.
• Amurrioko Valvospain-Ituarte lantegiko langileak greban daude, kaleratzeen aurka.
• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako Garbialdi|ko langileek greba irabazi dute, azkenean akordioa lortu baitute. 9 hileko greba egin dute. Soldata arrakala %70ean murriztu dute (ELA, LAB, ESK, UGT).
• DHL enpresak Agurainen duen lantokiko langileak greban daude (ELA).
• ELAk Gipuzkoako Nagusien Egoitzetan 26 eguneko greba deialdia egin du, ekainaren 17tik uztailaren 12ra, lan-baldintzak hobetzeko asmoz.
• Loiuko Aireportuko pasabideetako langileak apiriletik greba mugagabean daude. Gainera, aireportu bereko AENA enpresako langileek greba deitu dute uztaileko, abuztuko eta iraileko hainbat egunetan, jasaten duten lan-gainkarga salatzeko.
• Elorrioko eraikin publikoetako langileak greba mugagabean daude (ELA).
• Tabakalerako langile bitartekariek greban jarraitzen dute.
• Fundación Tutelar Beroako langileek gatazkarekin jarraitzen dute, benetan jarduten duten lan kategoria onartua izan dadin.
• SGE Quality Services enpresako langileak greban daude maiatzaren 27tik. Hiru dira euren aldarrikapenak: enpresa-hitzarmenaren berritzea, lan-baldintzen hobekuntza, eta zor zaizkien soldatak ordaintzea (ELA).
• Nafarroako Gobernuaren Errehabilitazio Psikosozialeko zentroetako langileek greba hasi dute (ELA).

Uztailak 1, astelehena

• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

Uztailak 2, martitzena

• CIE Gameko enpresako langileek ekaineko astearte eta ostegun guztietan greba egingo dute, maiatzaren 27an kaleratutako bi langile lanean berronartu arte (ELA).

Uztailak 3, eguaztena

• Gipuzkoako Arte Grafikoen alorrean zortzi eguneko greba deialdia egin dute ELAk, LABk eta UGTk. Lanuzteak egiteko deitu diren egunak dira: Uztailaren 3a eta 4a, irailaren 25a eta 26a, eta urriaren 2a eta 3a.
• Gipuzkoako Papergintza sektorea greban dago. Hurrengo datak uztailaren 3a, 4a, 10a eta 11a izango dira (LAB, ELA, CCOO).
• Enpresa-hitzarmenaren alde 24 orduko greba egingo dute Errenteriako Papresa enpresako langileek. Geldialdiak uztailaren 6an eta 24an izango dira.
• Petronorreko enpresa-batzordeak lau greba-aldi deitu ditu irailera bitartean: uztailaren 26tik 29ra, abuztuaren 9tik 12ra eta irailaren 6tik 9ra.

Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Osasun publikoa defendatzeko garaia
VV.AA.
Osasun Publikoaren Aldeko plataformek pribatizazioaren aurkako mugimendua indartzen jarraitzen dute.
Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Euskal fiskalitatea berrikusteko akordioaren gakoak
VV.AA.
Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea eta Ander Balanzategi Diario Vascoko kazetaria eta Hordagoko editorea elkarrizketatu dugu.
Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Fusilak, dronak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa.
VV.AA.
Trumpen garaipenak Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Palestina
Genocidio Israel sigue atacando hospitales, la ONU habla del peor momento en los 18 meses de asedio
No hay tregua en Gaza, donde Israel ha recrudecido las matanzas y sigue sin permitir el acceso de alimentos y productos de primera necesidad. La ONU denuncia asimismo el asesinato de más de 70 civiles en Líbano.
Grecia
Grecia Frontex pone de nuevo la mirada en Grecia
En enero de 2025 el Tribunal Europeo de Derechos Humanos acusó a las autoridades griegas de llevar a cabo devoluciones forzadas de manera sistemática.
Comunidad de Madrid
Memoria histórica Contra la basura y el olvido: tras la pista de los cuerpos y de la memoria de los brigadistas internacionales
El Salto acompaña a un contingente internacional de políticos, políticas y activistas en una ruta en memoria de los brigadistas internacionales que acudieron a luchar a España contra el fascismo, en un ejercicio inspirador para el presente.
Opinión
Opinión La coherencia de las políticas de Trump
No se pueden entender los aranceles de Trump sin su lucha por el control de los recursos minerales, sin Groenlandia, Ucrania o la República Democrática de Congo.
El Salto n.78
El Salto 78 Nueva revista, viejas injusticias: hablemos de Violencia Institucional
En el último número de la revista de El Salto dedicamos la portada y nuestro “Panorama” a una de las violencias que sufren las mujeres solo por el hecho de serlo, la que aún a día de hoy emana de un sistema irracional y patriarcal.
Crisis climática
Balance climático El Mediterráneo se consolida como zona especialmente vulnerable al cambio climático
Las víctimas de la dana suponen dos tercios de las muertes por fenómenos extremos en Europa en 2024, según un informe conjunto de Copernicus y la Organización Meteorológica Mundial que hace un balance climático del continente el pasado año.

Últimas

Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
València
València CGT denuncia graves incumplimientos del plan de inundaciones en la dana de València
Un informe incorporado a la causa judicial señala la falta de seguimiento de los propios protocolos autonómicos en el día de la tragedia y la víspera.
Partidos políticos
CIS de abril La ultraderecha recorta votos al PP arrastrada por el efecto Trump
El barómetro de abril vuelve a situar al PSOE como fuerza más votada. La izquierda española sigue su contienda por todo lo bajo.
Comunidad de Madrid
Educación El Gobierno de Ayuso deberá pagar 1.000 euros a una profesora por el exceso de horas lectivas
Según CCOO, hasta 6.500 profesoras y profesoras se podrán acoger a esta sentencia que supone una penalización a la Comunidad de Madrid por el exceso de horas extras que realiza el profesorado.
Laboral
Laboral El sindicato ELA alerta sobre la salud mental de las trabajadoras en intervención social
“Somos un instrumento de contención porque tratamos con población muy dañada, estamos en mitad del sándwich”, explica la educadora social Vanesa Núñez Moran.

Recomendadas

Poesía
Culturas Joan Brossa, el mago que jugó con la poesía para reinventar el poder de la palabra
Casi inabarcable, la producción creativa de Joan Brossa se expandió a lo largo —durante medio siglo XX— y a lo ancho —de sonetos a piezas teatrales, pasando por carteles o poemas objeto— para tender puentes entre el arte, la política y el humor.
República del Sudán
Sudán Cara a. Un Sudán en guerra
Se cumplen dos años de una guerra que ya deja más de 13 millones de personas desplazadas y más de ocho millones de sudaneses al borde de la inanición.
Andalucía
Memoria histórica La inanición de la memoria andaluza
Las políticas públicas de memoria en Andalucía se encuentran en un estado de paralización que pone en duda la voluntad de la Junta por la reparación efectiva.