Laboral
Nafarroako lan banaketa politikak, bide laburra egin duen iparrorratza

Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra, aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzineko erregimenaren opari kutsatua

Reparto de trabajo

Koiuntura

Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak 

Gaur zortzi egun garrantzitsua izan zen Nafarroako Parlamentuan. Komunitatearen egoerari buruzko 2018ko eztabaidan hamalau ebazpen onartu zituzten alderdiek, konbinazio anitz eta kontrajarrien bidez bultzatutakoak. Orain dela 39 hilabete sinatutako Itun Programatikoa dute gidari lau aldaketa indarrek, baina legealdiaren amaiera honetan batasun eza da kanpotik nabaritzen dugun egoera, nahiz eta ostiralean ebazpenen erdia (7) elkarrekin adostu zituzten. “Aldaketa lasaia”-ren defendatzaileek bilatzen duten transbertsalitatea dugu egoera horren azalpen nagusia. Gobernu agintea duen Geroa Bai taldeak UPN eta PPN-rekin AHT-aren alde berretzeko apustua da adibide argiena. Indar nagusi baten barne haustura eta bestearen ausardia falta dira beste bi faktore erabakigarriak. Sakoneko desadostasunak daude zenbait arlotan, eta 2019a urte erabakigarria izango da. Akordiorako gaitasuna zorroztu beharrean daude indar nafar eraldatzaileak, antzinako erregimenaren berrezarpena saihesteko herri mobilizatuari zor dioten ezinbesteko ekarpena.

Asko da lau indar hauek egin dutena, hala ere, eta asko dago egiteko. Bozkatzeko unea gerturatzen da, baina ez dute bloke bakar bateko sendotasuna erakusten. Profil bereizketa estetiko eta programatikoa izango da nagusi. Aldaketa sendotzeko urrats sakonagoak eman beharrean, indar bakoitzaren etorkizuneko akordio eta helburuen finkatzea da joko honen zioa, ez herria poteretzea edo mugimendu eraginkor baten oinarriak finkatzea. Testuinguru horretan kokatu behar dugu barikuko ebazpenak, alderdien gidalerroak finkatzeko eta gertutasun eta urruntasunak adierazteko bitartekoak. Horien artean, hamabigarrena izan zen Podemos-Ahal dugu-Orain Bai taldearen ekimenaren bidez onartu duten bakarra. Lan Banaketaren aldeko adierazpena da, eta Carlos Couso parlamentariak aurkeztu zuen. Honela dio :

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du lana banatzeko neurri zehatzak bultza ditzan, hala nola lanaldi indibidualak murriztea, lan-zamen euspena edo aparteko orduak kentzea, gure Foru Komunitateko lan arlo guztietan, eta bereziki Administrazio Publikoan, jakina baita horri lotutako gizarte kolektibo batzuek helburu horretarako lege-proposamenak aurkeztu dituztela berariaz”.

EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta Ezkerraren aldeko botoekin onartu dute ebazpen hori, eta Geroa Bairen abstentzioari esker egin du aurrera. Nahiko jantzia den zergaitien aurkezpena eta ezkerreko indarren adostasuna lortu izanaren garrantzitik haratago, lan denbora gutxitzeko eta lan guztiak, zaintza lanak barne, banatzeko egin duten bide laburraren azken urratsa dirudi. Zoritzarrez ez da aurrerapen nabarmenik egon arlo horretan, ez enpresa pribatuekiko neurrietan ezta enplegu publikoari begira ere. Egiari zor, itun programatikoan lan harremaneko atalean lan banaketari buruz adostu ziren hiru neurriak (7, 8 eta 9a) oso sakonak ez zirela onartu behar da. Inguruko politika atzerakoiekin alderatua, hala ere, Nafarroak hasi baino ez duen bidea aurreratuena den arren.

Labur bilduz, langile publikoen lana banatzeko 39/2014 Dekretua ordezkatzeko aurrerapausoak lortu ez izana da Nafarroako Gobernuari, eta Maria Jose Beaumont Funtzio Publiko kontseilariari, arlo honetan leporatu ahal dioguna. Beste biak burutu dituztela esan genezake, eta neurri sakonagoak eskatzen dituen Banatu Taldeak onartu du baita ere. Alde batetik, ikerketa bultzatzeko beharra adostu zuten, eta horren berri eman zuen iazko azaroan Miguel Laparra Lehendakariorde sozialak, Ion Errok egindako ikerketa baten txostena aurkestuz. Bestetik, kongresu bat antolatzeko konpromesua adierazten zuen akordioak, eta bi dira hemen nabarmendu behar diren aurrerapausoak: UNESCO Katedrak Banatu Taldearen laguntzaz UPNAn egindako jardunaldia eta Patxi Tuñonek zuzendutako Errealitate Sozialaren Behatokikoak antolatutakoa ere, aipatutako txostena aurkezteko erabili zutena. Ikerketa atalean eta aditu eta herritarren topaguneetan emaitza eskasak izan direla esan genezake. Biak bigarren Lehendakariorde Laparran ekimenez egindakoak dira, eta Gobernuaren apustu eza azalarazteko unea izan dira baita ere.

EAJ-ko Nafarroako Buru Batzar ohia den Manu Ayerdi Lehendakariorde ekonomikoa da, borondate ezaren erantzule nagusia, Uxue Barkos Lehendakariak onetsitako ildoa izan arren. Jokabide atzerakoia erakutsi du Ayerdik hainbeste arlotan, eta aldaketaren hiru indar ezkertiarrekin bide komunak bilatzeko borondate falta izan duelakoan gaude. Berari dagokio enpresa eremura zuzendutako neurriak hartzea, edo hartzeko bidean adostasunak bilatzea. Berarena da ere arlo fiskaleko neurriak hartzeko betebeharra. Adibidez, itun programatikoan agertzen diren Sozietate Zergaren kenkarien gutxitzeko azterketak egitea (3.8 neurria), edo Lan Banaketa politiken finantziazio ekitatiboa egiteko ezinbestekoa den fakturazioaren gaineko zerga ezartzeko ikerketa egitea (3.9). Politika sakonagoak egiteko borondatea izan ez duela ematen du, eta beharbada, bere alderdiak gobernatzen dituen beste hiru herrialdeetako patronalaren aldeko politika anti-sozialera gerturatzeko estrategia izan da.

Baina bide atzerakoi hori ez da Nafarroan 2015etik nagusitu den borondatea. Aurrerantzean neurri sakonagoekin jositako itun berria eratzea izango da beharrezkoa. Hurrengo legealdian ezkerreko politika eraldatzaileak gauzatu ahal izateko eztabaida behar du Nafarroak. Hautetsontzietatik igarota, laukotearen hurrengo fasea etorriko da, edo bestela Espainiako politikarekin lerrokatzeko PSN-rekin sortu ahalko den konbinazioa. Batak edo besteak ildo bereko eraldaketa sortu beharko dute : zerga bilketa, lan harremanak eta enpresa kapitalistak berregituratzeko politika ausartak gauzatzeko bide orri argi eta garbia. Euskal Herriaren iparrorratza izatearen ardura izan du beti Nafarroak, eta aldaketa politiko eta sozialaren bide ezkertiar, ekologista eta feminista jorratzeko betebeharra du gaur egun ere. Bizi ala iraun, zuen esku dago !

Euskal Herriaren iparrorratza izatearen ardura izan du beti Nafarroak, eta aldaketa politiko eta sozialaren bide ezkertiar, ekologista eta feminista jorratzeko betebeharra du gaur egun ere. Bizi ala iraun, zuen esku dago !

BilboHirian egindako saioa. Lotura hemen

Egitura

Japoniako Depresio ekonomikoa, geldialdiaren mamua 

Herrialde bakoitzak beren dinamika propioak ditu; ekonomia arloan hitz egiten dugunean ere egi bat da. Herrialde batean era arrakastatsuan aplikatu den politika batek ondorio ezezagunak izan ditzake beste herri batean. Hor Nazioarteko Moneta Funtsaren “errezetak” ditugu adibide: neurriek Asiar Hego-Ekialdeko zenbait herrietan arrakasta izan zuten, baina beste lekuetan kontrako eragina izan dute. Hala ere, gerta dakigukeena aurreikusteko asmoz beste esperientziak ezagutzea interesgarria da. Krisi kasu interesgarri bat Japoniarena da.

Japonia 1990tik depresio ekonomikoan dago, hazkunderik gabe. Aditu askok Hegoaldeko Europar krisia honekin alderatu dute, antzekotasunak direla eta. Berez, lehenago aipatu denez, kasu guztiak ezberdinak dira, ekonomia eta gizarteak ezberdinak direlako, baina esperientzia honetatik zenbait ikasketa atera ditzakegu, pairatzen ari garen Errezesio Handitik irteteko eta besteen akatsak ez errepikatzeko asmoz.

Depresio ekonomikoaren nondik norakoak
1990. urtean finantza eta higiezinen burbuilek eztanda egin zuten. Azken honek funtsezko garrantzia izan zuen krisiaren eztandan: Tokioko orube eta eraikinen prezioek Amerikako Estatu Batuko burtsa guztien balio bera zuen. Eztanda egiterakoan, enpresa ugari krisian sartu ziren, higiezinen merkatuan erabat murgilduta zeudelako.

II Mundu Gerra ostetik, Japoniar ekonomiaren mirariaz hitz egiten zen; gerrak suntsitutako herrialdeak hazkunde izugarria izan zuen 40 urte jarraian, 80ko hamarkadaren amaiera arte. Hasiera batean, Koreako Gerraren bitartez beren industria bultzatu zuen, gerrarako materiala ekoiztuz; bide hau jarraituz II Mundu Gerran birrindutako industria berreraiki zuen. Beste oinarri sendo bat MITI (Tsūshō-sangyō-shō edo Industria eta Nazioarteko Merkataritza Ministerioa) izan zen, industria politika sendo bat zehazten baitzuen, enpresa talde handi (zaibatsu deitutakoak) eta Japoniako Banku Zentralarekin estu lan egiten zuena. Ekonomia esportazioetara bideratu zen eta puntako teknologia zen esportazioen ezaugarria.

Edonola ere, langileen esplotazioa izugarria zen; lan harremanen eredua enpresarekiko fideltasunean funtsatzen zen (Toyotismoa). Zaibatsu deitutako enpresa taldeek ekonomiaren kontrola zuten eta '70 hamarkadatik aurrera inguruko herrialdetara (Korea, Taiwan, Singapur, Malaysia...) enpresen deslokalizazioa gauzatuz. Azkenean, '80ko hamarkadan japoniar ekonomia arazoetan murgildu zen, espekulazio burbuilak honen adierazgarria izan zirenak. Energia eta oinarrizko materialen falta, ekonomia deslokalizatu zen herrialdeetako lehia, moneta arazoa...
Monetari dagokionez, azken 30 urteetako krisien aurrean Japoniako Yen babes-moneta moduan erabili izan da, beste dibisekiko honen balioa handituz; ondorioz, esportatzea garesti eta inportatzea erlatiboko merkeagoa da. Horren erakusbide 1985. urtean Plaza Accord hitzarmena izan zen, zeinean dolarrarekiko moneta honek zuen balioa handitzen baitzuen. Honek ere arazo ekonomikoak areagotu izan ditu.

1990tik aurrera, hurrengo bi hamarkadetan hazkunde ekonomikoa %1 inguruan kokatu da; honen ondorio zuzen bat kontsumoa murriztea izan da, krisia areagotuz. Egoera honetatik ateratzeko asmoz, Japoniako Banku Zentralak interes tasak murriztu zituen (badaramate 20 urte ia %0ko tasetan), bankuetan diru kantitate handia txertatuz; hala ere ez zuten esperotako eraginik izan: Herrialdea zurrunbilo deflazionista batean (prezioen jaitsiera) murgildu zen. Krisia leuntzeko eta langabezia arintzeko Gobernu ezberdinek obra publikoa sustatu dute, azpiegitura faraonikoen bitartez. Enpresa handiak erreskatatzearen aldeko apustua egin zuten (Toshiba, Sharp, ...), dena den, gaur egun enpresa horiek ez dira errentagarriak, zonbi enpresa (eta bankuak) izendatuak direnak.

Eraginak arlo sozialean
Lehenengoz, azpimarratu behar da gizon eta emakumeen arteko aldea izugarria dela. Garapen urteetan “gizona beharrean eta emakumea etxean” eredua bultzatu zen, gaur egun oso indartsua dena ere, dakarren genero disparekotasun sozial eta ekonomikoekin. Horren bi adibide: Genero Arrakala Indizea (GGI), aztertutako 144 herrialdetik 114. postuan dago; parlamentuan emakumeek duten partaidetza aztertuz, 193 herrialdetatik 157. postuan dago. Depresio ekonomiko luzeak ez du lagundu, aldiz, arrakala hau sostengatu du,lehen aipatutako GGI indizean atzera egin baitu azken 12 urteetan. Emakumeak, haurrak izaterakoan enplegutik diskriminatuak dira, “amatasun jazarpena” pairatu behar baitute.

Lehiakortasuna, gaztarotik bultzatzen da. Baina Depresio ekonomikoak kalitateko enplegua aurkitzeko zailtasunak areagotu ditu (eta Depresioan 28 urte daramatzate). Gazteengan eragina du, eskolan lehia nabaria delako; baina baita ere bulling-a oso orokortua dago; batzuk diote sistemikoa dela. Horrela uler daiteke krisiak areagotutako hainbat arazo psikologikoak, kasu honetan haur eta gazteengan. Hikikomorien kasua horren adibide bat izan daiteke: jazarpena jasaten duten ikasleek mundutik deskonektatzen dira, urtean euren logelatik atera gabe. Askotan hau bitxikeri bat bezala aurkeztu dute, baina ikasleek eta gazteek jasaten duten presio izugarria kontutan hartu behar da.

Bukatzeko, beste ondorio larri bat da populazioaren zaharkitzea da. Gazteek etxebizitza erosteko, lan duin bat, diru sarrerak nahikoak izateko zailtasunak dituzte; gainera herrialde horretan enpleguaren kultura oso indartsua da, enplegua da bizitzaren egituratzailea, lan jardunaldi amaiezinekin, etab. Workalcoholismoa eta karoshi (gehiegi lan egiteagatik hiltzea) honen bi adibide dira. Eredu honek ugalkortasun tasarekin duen talka argia da: tasa honen mundu mailako liderra Japonia da, baina txikiegia delako. Honek ere beste arazo ekonomikoak sortzen ari ditu.

Japoniar eta Euskal Herriaren antzekotasunak aztertu behar dira, bide berdina jarraitu nahi ez badugu: demografi arazoa, ekonomi geldialdia eta bizitza duin bat gauzatzeko aukeren gabezia

Euskal Herrirako ikasketak
Herrialde oso ezberdinak dira, hala ere, zenbait ohar har ditzakegu. Lehenengoa da Errezesio Handiaren ondorio psikologikoak. Japonia hainbeste urte depresioan izan denez, egoera hau aztertu da, langabezia tasa eta suizidioak lotzen; nazioarte mailan ikerketa orokorragoak ere egin dira. Berton ezkutuan utzi dugu krisialdiak gure egoera psikologikoan izan dituen eraginak. Euskal Herrian arazo psikologiko nagusiena depresioa da. Lan prekarietate eta jazarpenek depresio kasuen igoerarekin harreman zuzena dute; baina baita beste arazo psikologikoekin. Bestetik zaharkitzeak badu Japoniarekin antz handia: bizitza proiektuak aurrera eramateko ezintasuna; etxebizitza arazoa, prekarietatea eta emakumeen diskriminazioa enplegu arloan.

Ekonomiaren aldetik, jasaten ari garen hazkunde txikia azpimarratu beharko genuke: Epe luzean antzeko egoera egiturazkoa bilakatzea da arriskurik handiena. Gainera aplikatu diren politikek antz handia izan dute: ekonomia “suspertzeko” asmoz obra publikoa bultzatzea (mega-proiektuak), zorra handituz; fiskalitatea antzeko eran erabiltzea; deslokalizazioen arazoa, berton min handia eragiten duena...

Japonian ez bihurtzeko, herrialde horren norabidea aztertzea ondo datorkigu.

Argia

Herritarren 1,2 milioi euro egunero bankuen eskuetara doaz Nafarroan

Badirudi zorraren inguruan burbuila eratzen ari dela mundu mailan, eta gobernuek horren erantzule dira. Zor publikoaren kasuan, batetik, zerga bilketa jaitsieren aurrean finantziazio iturria izan delako eta bestetik, bankuak diru publikoz erreskatatu baitziren.

Euskal Herria ez da egoera horretatik salbu. Horren adibidea da Nafarroa: 2008tik 2015eraino UPNko gobernuek zorra boskoiztu zuten, 660 milioitik 3.300 milioira; aurten 426 milioi euro ordainduko dira zor gisa har daitezkeen kontzeptuetan. Diru hori zertarako erabili zen? Nafarroako Arena kirol eraikuntza, Los Arcoseko zirkuitoa, itzalpeko autobideak... Honen ondorioz, nafar bakoitzak 5.150 euro zor ditu.

Xabier Letonak Nafarroako zor publikoari buruzko datu batzuk aztertu ditu, zorpetze honen zenbait arrazoi azalduz eta egungo egoera laburbilduz

Honek eragin zuzena du hezkuntza, osasuna, kultura eta beste alorretan, gastuen murrizketek kontratatu behar ziren langile publiko kopurua ez zela bete, egin behar zenaren %24 bat gutxi gora behera. Azken finean, Parlamentu Sozialaren arabera Nafarroako zor publikoa 6.000 milioi euro ingurukoa litzateke, aurtengo 4.156,6 milioi euroko aurrekontuaren aurrean.

Beste zenbakien artean, legealdi honetan Gobernuak itzuli beharreko zorraren 191 milioi euro bidegabeak dira, bankuen interes tasa handiak direla eta, behar ez diren azpiegiturak eraikitzera bideratu delako, swap finantza produktuak erabili direlako, beste batzuen artean.

Testuinguru honetan, beste krisi baten oihartzunak entzuten ari dira, zorrari loturik.

Testua: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2616/herritarren-12-milioi-euro-egunero-bankuen-eskuetara-doaz-nafarroan

Asteko Sindikalagenda

  • Gaur ostiralerako Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan greba deitu du ELA-k; hirugarren greba eguna da, LAB-ek ere gelditzeko deia egin du.
  •  Gasteizen gaur Rokodromoa zabaltzeko martxa egingo dute bai langileek zein erabiltzaileek, arratsaldeko 18:00etan Andra Maria Zuria plazatik irteten Hegoalde Gizarte etxeraino. ESK
  • Sanitas Loramendi Erandioko nagusien etxeko langileek hainbat mobilizazio egingo dituzte gaur urriaren 26an, 11:00 eta 13:00 artean Astrabuduako metro geltokian; 28an Loramendiko egoitza, Erandio, 17:00etan; 29 an Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, Bilbon (11:00-13:00ak artean); 30ean Loramenditik auto karabana eta 31ean, 11:00-13:00 artean, Leioako Sakoneta Polikiroldegian.
  • 31n 17:00- 18:00 11.00- 13.00 17:00 11:00 – 13:00 10:00 11:00 - 13:00 Loramendi (Erandio) Haima, junto al metro de Astrabua Haima, en la sede de Loramendi (Erandio) Haima, en la Diputación Foral de Bizkaia (Bilbao) Caravana de coches desde Loramendi (Erandio) Haima, polideportivo Sakoneta de Leioa. ELA, LAB eta UGT
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek greba egingo dute urriaren 26an eta 28an. ELA, LAB eta LSB-USO
  • Barakaldo. Nagusien erresidentzia bat kudeatzen duen Miranda Fundazioaren langileak greban daude hilaren 26 eta 30rean. ELA, CCOO eta SATSE
  • Erraustegia geldi dezatela eskatzeko manifestazioa, Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak gelditu eta kontratua eten edo deuseztatu behar dela aldarrikatzeko, hamabost sindikatu eta gizarte eragilek bat egin eta manifestazioa deitu dute urriaren 27rako. Donostian izango da mobilizazio hori, Erraustegia gelditu! lemapean. Arratsaldeko 17.00etan abiatuko da manifestazioa Mendeurren plazatik.
  • Urriak 27, Feministon Herria Bilboko Areatzan, Emakumeen Mundu martxa dela eta. Egun honetan zehar alternatiba feministak erakusgarri izango dira.
  • Greba mugagabea Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketan. Soldata arrakalarekin amaitzeko, urriaren 16tik aurrera gatazkan daude. ELA, ESK, LAB etau UGT. Astelehenean, euren mobilizazio agenda asanbladan definituko dute. 31kan Lakuaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, Eusko Jaurlaritzak soldata arrakalarekin bukatzeko exigitzeko.
  • Jaiegunetan ez irekitzearen aldeko mobilizazioa Gasteizen. Urriaren 28an, 11:30-12:00ak artean Supercor-Expresen (Zulaica) eta 12:30-13:00ak arte Sabeco-Simplyn (Avenida). ESK, UGT eta SPCGT
  • Asteartea, urriak 30, 11:30etan Foru Jauregiaren aurrean, Bilbo. Bizkaiko Foru Aldundik Garbiketan Lan Hitzarmen kolektiboa bultzatzeko elkarretaratzea. ESK
  • 30an ere, 18:30n, Bilboko etxeko langileek elkarteratzera deitu dute, enplegu zerbitzu publikoa aldarrikatzeko. Begoña-ko lan kokapen agentziaren aurrean egingo dute, Zumalakarregi 30 kalean, Etxeko Langileen Elkarteak deituta. ATHELE
  • Piztu Itzali MTV Ezkerraldeak antolatutako ekintza, MTVren aurkakoa. Azaroaren 4an izango da , San Bizente plazan, Barakaldo, 13.00-20:00 artean.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Green European Journal
Green European Journal Trabajar menos y no de forma más inteligente
Los argumentos esgrimidos a favor de políticas como la reducción de la jornada laboral y la renta básica suelen basarse en su potencial para aumentar la productividad, pero maximizar la producción no es lo que el planeta y sus habitantes necesitan.
Editorial
Neofascismo La peste en Euskal Herria
Cada vez que el régimen de acumulación capitalista se enfrenta a una crisis estructural es el momento de los chivos expiatorios y del disciplinamiento duro del trabajo.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Residencias de mayores
Residencias Fondos de inversión y residencias: la mano invisible que retuerce los cuidados
Mientras DomusVi, en manos del fondo de inversión ICG, ya es la empresa con más residencias privadas del Estado, residentes, familiares y trabajadoras explican lo que supone que las prácticas especulativas acunen la vejez de las personas.
Residencias de mayores
Residencias de mayores Naces, creces, te reproduces, envejeces y sigues generando beneficios
El capitalismo extractivista emplea un ‘fracking’ similar sobre la última etapa de nuestras vidas: exprimir nuestra capacidad de producir beneficios hasta el último aliento.
Argentina
Estela de Carlotto “Faltan todavía muchos nietos por encontrar”
Al cumplirse 49 años del golpe cívico-militar, la presidenta de Abuelas de Plaza de Mayo dialogó con El Salto y apuntó contra el Gobierno de Milei y su ministra de Seguridad, Patricia Bullrich, que encabeza la represión de la protesta social.
Ni hablar
Ni hablar La clase obrera no va al paraíso
La explotación se aligera con el relato torticero de la explotación y de los héroes del capital, y con la asunción íntima de que capitalismo y democracia son conceptos sinonímicos.
Comunidad de Madrid
Represión La Policía cita a seis activistas que participaron en el escrache a Espinosa de los Monteros en la Complutense
Este lunes 24 de marzo han declarado en sede policial activistas que participaron en una protesta en la Facultad de Políticas contra el exportavoz parlamentario de Vox. Fueron citados el pasado 21 de marzo, más de un mes después del escrache.
Madrid
Derecho a la vivienda Consumo reclama al Ayuntamiento de Madrid que cierre y sancione los 15.200 pisos turísticos ilegales
El Ministerio de Derechos Sociales y Consumo, que dirige Pablo Bustinduy, entrega un listado de los 15.200 pisos turísticos sin licencia que operan en Madrid y pide a Martínez-Almeida que actúe contra ellos y sus propietarios.
Sanidad pública
Aragón La Atención Primaria de Zaragoza, en huelga
Los sindicatos convocantes denuncian el ‘decretazo’ autonómico, por ofrecer más servicios a la ciudadanía sin aumentar el personal contratado. Hay convocado un segundo día de paros el próximo 31 de marzo.
Palestina
Genocidio Salah al Bardauil, miembro del comité político de Hamás, entre los 23 asesinados por Israel el 23 de marzo
Israel ha matado a 634 personas desde la ruptura del alto el fuego el pasado martes. Un ataque del Estado sionista hacia suelo libanés este sábado ha dejado siete muertos.
Opinión
Opinión Los eufemismos y el gasto militar
Los profesionales en la confección de los mensajes políticos y manipulación de la opinión pública han debido apreciar que el termino “rearme” era demasiado explícito y contundente y que podría provocar cierto rechazo.

Últimas

Comunidad de Madrid
Fin a la privatización Un tsunami marcha por Madrid por la gestión totalmente pública de los servicios a la ciudadanía
La plataforma Tsunami por los Servicios Públicos nace este domingo para aglutinar a decenas de organizaciones sociales que quieren hacer frente al “modelo neoliberal de destrucción masiva de los derechos humanos y sociales”.
Gobierno de coalición
Consejo de Ministros Ángel Víctor Torres anuncia que tiene cáncer, pero seguirá al frente del Ministerio de Política Territorial
Reducirá su agenda como titular de Política Territorial en las semanas previas a una operación a finales de abril. Fuentes ministeriales dicen que la enfermedad “va bien” y “tiene solución”.
Contigo empezó todo
Contigo empezó todo El comunismo libertario de Hildegart Rodríguez
La joven madrileña, a quien se recuerda por morir a manos de su madre, contribuyó con sus ideas a la política revolucionaria durante la II República.
Opinión
Opinión La berlusconización de Mazón
Es evidente que el presidente de la Generalitat no ha asumido la agenda de la ultraderecha por convicción, sino por supervivencia política y judicial, en una estrategia no muy diferente a la que empleó Silvio Berlusconi.
Más noticias

Recomendadas

México
Hallazgo en Teuchitlán Crisis de desaparecidos en México: los buscadores, entre el narco y las omisiones del Estado
El hallazgo del cementerio clandestino en Teuchitlán, Jalisco, ha conmocionado a todo México. El país que vive una crisis por la desaparición de más de 120 mil personas, que en 18 años solo han aumentado frente a una pasmosa impunidad.
Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid Un rayo de esperanza tras cinco años de los protocolos de la vergüenza
A punto de prescribir los posibles delitos, un avance judicial abre la puerta a conocer quién decidió no derivar a hospitales a ancianos en residencias en la Comunidad de Madrid.
Siria
Siria Siria, de la euforia por el fin del régimen al examen de la transición
Las matanzas en el litoral sirio y las dudas acerca de las nuevas autoridades dejan atrás la alegría por la caída de al Asad y enfrían el aniversario de la revolución, el primero tras la huida del dictador.
Medio ambiente
Oliver Franklin-Wallis “La industria de los residuos deja una cicatriz enorme en nuestro planeta”
El periodista británico Oliver Franklin-Wallis recorre en ‘Vertedero’ (Capitán Swing, 2024) las prácticas ocultas de la industria de residuos, exponiendo el papel de las grandes corporaciones, en connivencia con autoridades e instituciones públicas.