We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Urte amaierako langile borrokak
Langile publikoen batasun sindikalak abiatutako udazken beroa izan dugu hizpide. Gaurko saioan langileen borrokak aztertzeko saiakera egin dugu, gatazka batzuk ixteko zorian daudenean , eta Mecaner enpresaren-itxiera bezalako beste batzuetan egoera kaskartzen den bitartean. Aste honetako agenda sindikala eta gero, ELA, CCOO, LAB, ESK, Steilas eta Satsek burutu berri duten grebaren balorazioa jaso dugu arduradun sindikalekin. Ostean Miguel Morete ESKko kidea elkarrizketatu dugu, Correos-eko garbitzaileen greba aztertzeko, hilabeteak soldatak ordaindu barik egon den azpikontrata ordezkatua izan den honetan. Correos-eko kaskartze orokorra aztertu dugu baita ere, zerbitzu publikoen gaineko utzikeriaren adibide ezin hobea dena. Ostean, Eroskiko biltegien greba aztertzeko Ekhine Gonzalez LABeko arduraduna elkarrizketatu dugu. Atzo sinatu dute akordioa. Saioa bukatzeko Azaroaren 30ko Euskal Herriko lehengo Greba Feminista Orokorraren balorazioa egin dugu Ainhoa Etxaiderekin.
ELA, CCOO, LAB, ESK, Steilas eta Satsek burutu berri duten SEKTORE PUBLIKOAREN grebaren balorazioa