Fotografía
Harriak programako erakusketa Ean, unea iristean ekin zioten

Laugarren aldiz antolatu da 'Harriak' programako erakusketa, aurten “Unea iritsi arte ez diogu ekingo” tituluduna, uztailaren 23 domekara arte ikusgai dagoena Ean.
expo julio 2023 hordago
Parte de la exposición de Irantzu Yaldebere, Julen García Muela, Elisabeth Domínguez Ran, Mainahj, Llucia Pla y Leire Ugalde
21 jul 2023 06:01

Eremuak Eusko Jaurlaritzaren programa irekiak 2010etik darama arte garaikidearen inguruko eztabaida, hausnarketa eta lan egiteko espazio bat artistei eskaintzen. Artea gizarteratu eta testuingurua sortzeko helburuarekin sortu zen, eta lan horretan deialdi publikoak, egonaldiak, urteroko aldizkaria eta bestelako argitalpenak, jardunaldiak edota erakusketak egiten dituzte, beti ere artearen inguruko tokiko politika publikoei buruzko hausnarketa bultzatuz.

Izaera esperimentala lau aldetatik darie Eremuak eta ingurukoari. Aldizkako komisariotza, egoitza aldagarria… Proiektua martxan hasi zenetik etengabe berrizten doana. Harriak da azken urteotako apusturik handinahitsuena: “Herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago”. Ez da gutxi, bidean aurkitu daitezkeen ezbai eta ezustekoak kontutan hartuz. Hala, proiektu txundigarriak egin dituzte Gueñesen, Markinan eta bestelako udalerri txikietan. Prozesua beti planteatzen da bertsu: bitartekaritza bat aurkeztu, eta gonbidatzen dituen artistarekin eta herriarekin prozesu artistikoa garatzen joan, dela erakusketa, performance topaketa edo kontzertu saio bat.

Julen Garcia Muelak (Beasain 1993) 2016an parte hartu zuen artista bezala Gueñesen, Lorea Alfaroren (Lizarra, 1982) komisariotzapean, eta Alba Burgos (Bilbo, 1984) eta Manu Tarrazorekin batera (Madrid, 1993) “El, él, el” erakusketan. “Artisten artean eta artista eta herriaren artean partekatutako intimitate bat sortzen…”, gogoratzen du Garcia Muelak, “…hiriko lan egiteko dinamika espezifikoak apurtzen dituzu, eta distantzia horrekin nahiko gauza bereziak sortzen dira”. Programaren helburua delakoa dela, herria-hiria binomioa da zeresan gehien sortzen duen paradigma. Zein erlazio sortzen diren hor, boterezkoak barne. Nork darama artea nondik nora, nork kontsumitzen duen, nola eta zergatik sortzen den. Orain, bitartekaritza lana egiteko deitu dute Garcia Muela, Ean egingo den laugarren Harriak erakusketan. “Oso present izan dut prozesu osoan 2016ko erakusketan zer gauza gertatu ziren eta zeintzuk nahi nituen erreproduzitu edo bilatu honetarako”. Hala ere, bazituen helburua partekatzen zuten aurreko esperientziak: “Beasaingoa naiz eta han egiten genuen arte jaialdi txikitxo bat antzeko asmoarekin, beraz nahiko natural hartu dut, nire interesekin oso lotuta dago”.

“Ahal duzun hoberen lan egin, eta herriarekiko ahalik eta eskuzabalena izan. Haiekin esperientzia partekatzea, inolako intentziorik gabe”, aldarrikatzen du Garcia Muelak

Urbanotasunaren eta landagunearen arteko arrakala oraindik errealitate fisiko bat da. Artea bakarrik ez, garraiobide publikoan zenbait udalerritara heltzeko zailtasun handiak daude oraindik, eta muga horiek era askotan gorpuztu daitezke. “Izan daiteke arrisku bat paternalista izateko herriekiko, intentzioa ona bada ere: artea herriarentzat itzultzen saiatzea. Baina eskaintza beti izaten da aske eta zabala”. Garcia Muelaren hitzetan, leku askoz askeago eta interesgarriago batetik egin daiteke artea, eta hortik proposatzen da Eremuak-etik Harriak programaren garapena. “Ahal duzun hoberen lan egin, eta herriarekiko ahalik eta eskuzabalena izan. Haiekin esperientzia partekatzea, inolako intentziorik gabe”, aldarrikatzen du. Gainera, askotan bi joerek beren burua erdigunetzat duten bitartean, pentsa baino tendentzia gehiago daude komunean: “Nik flipatu nuen bertan dagoen Ea H-a galdu zuen herria deituriko kultur elkartearen kultur eskaintzarekin, gainera Annie Ernauxen irakurle txokoa zuten, eta ni ere horretan nenbilen”, aitortu du bitartekari eta artistak.

Hala ere, artisten aukeraketa egiterako orduan bestelako intentzio batzuk egon dira. “Nahiko intuitiboa izan da. Zenbait artistek arazoak dituzte gauzak publikora eramateko. Bai aurreiritziengatik, baita prozesuen konplexutasunagatik. Iruditzen zitzaidan egoera honetan arriskua hartu ahal zela”. Era horretan frogatzen da prozesu artistikoa aurrera eramateko artista bezain modu ezberdin daudela, berriz ere arte munduaren ekoizpena-erakusketa hautsiz eta askotariko eratan zein prozesuen fase ezberdinetan dauden artista sorta ezagutzera emateko aukera irekiz. Finean Leire Ugalde, Irantzu Yaldebere, Mainahj eta Llucia Pla izan dira artista aukeratuak. “Mugatan dauden artistak ekarri nahi nituen, eta artea erakusteko inertzia problematizatzen dutenak”, dio Garcia Muelak.

Leire Ugaldek (Bilbo, 1974) beti darama kamera altzoan eta urteen poderioz irudi eta testu artxibo mordoa pilatu du. Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) ere irudiarekin egiten du lan. Okela Lantegian edo Rekalde Aretoan piezak aurkeztu ditu eta artea egiteko modu eta prozesuetan oinarritzen du bere obra. Mainahj (Beasain, 1990) eta Llucia Plaren (Amposta, 1994) egitekoa musika munduan kokatu dezakegu. Plak bestelako musika proiektutan (Lester y Eliza, Presidente Indio…) parte hartu duen arren, bi proiektuen zuzenezko estreinaldia izan da erakusketakoa. Izan ere, Mainahjek ez du inoiz kontzerturik eman ezta musikarik argitaratu. Proiektuon “sekretismo edo frogatzeko grinak” deitu zion Julen Garcia Muelari aukeratzerakoan.

Bi hilabete izan dituzte artistok Ea herria ezagutu eta haien artearen sorkuntza eta konbergentzietatik lan egiteko

Normalean, hiru artista plastiko eskaintzen dira Harriak erakusketetan, eta berau ekintza paraleloz jantzi: kontzertu bat, bisita gidatu bat… Oraingoan, ostea komisariotzak berdin tratatu ditu lau artistak, ikusmenez zein entzumenez atzeman daitezkeenak: “argi nuen jarduera horiek ez zirela izango entretenitzeko, baizik eta planteamendu berdinetik abiatuta eta arrisku berdinarekin”. Bi hilabete izan dituzte artistok herria ezagutu eta haien artearen sorkuntza eta konbergentzietatik lan egiteko. Lan horretik eratorritako erakusketak “Unea iritsi arte ez diogu ekingo” izena du. Bartzelonako Feria taldearen “A pero B” abestiaren zati baten itzulpena taldearen modukoa da: esperimentala, kultuzkoa, umila.

Herrietan badago artea, agerikoa da. Eta arte garaikidearen egiteko perspektibek badute tokia edonon. Hala, erakusketa bi irudigileen arteko elkarrizketa luze bat izan da, Eako herria hondoan duena. Hor Garcia Muelak Yaldebere eta Ugalderen esku utzi du lanketa: “irudi bikiak sortu dituzte, batak bestearen lanarekin”. Argiztapen, keinu edo bestelako elementuak kontuan hartuta erlazioak bilatu dituzte bakoitzaren irudi artxiboan. Horrela “egiletza partekatu bat” sortu dute, bakoitzaren obra non hasi eta amaitzen den identifikatzea ea ezinezkoa egiten den lan zainduan. “Formatu, paper eta display berdinean sartuta daudenez, egilego lauso bat sortzen da, beraz muntaia ere interesgarri eta zaila izan da, erabaki zutelako erabaki guztiak hiruron artean, izate berdin bat bezala egitea”.

Hirurogei bat irudi eraman zituen bakoitzak, Eskolondo Kultur Etxean ikusi daitezkeenak, nahiz eta herrian zehar ere formatu handiko irudiak eskegi

Gai unibertsalak bilatu dituzte, orotariko ikuslegoari zerbait iradoki diezioketenak. “Irudi bikoizketa horietan ikusle bakoitzak berea sartzen du. Bi ama ikusten dituzu, eta zurean pentsatzen duzu”, hausnartzen du Garcia Muelak. “Erakusketa bezala, idealizaziorik gabeko irudiak, bizitza den bezala, ederra, gogorra, arrunta eta fantasiotsua”. Hirurogei bat irudi eraman zituen bakoitzak, Eskolondo Kultur Etxean ikusi izan daitezkeenak nagusiki, nahiz eta herriko beste puntu batzuetan ere formatu handiko irudiak eskegi (zubietan, moilan…). Postalak ere egin dituzte, herrian banatzeko, beraz “irudi despliege brutala izan da”, bitartekarien hitzetan. Eta erakusketa oraindik ez da bukatutzat eman. Izan ere Leirek Ugaldek, kamera soinean, herria bisitatzen eta erakusketarako irudiak gehitzen jarraitzen du, beraz zentzu horretan erakusketak oraindik bizirik dirau. Arropa ere sortu da irudiekin, komisariotzaren asmotan “nolabait kontzertuak eta erakusketa konektatzeko tresna bezala, kontzeptualki hasieratik lotuta doazen arren”. Irekiera egunean kontzertu bat egin zen, uztailaren 2an,Eskolondoko arkupetan.

Erakusketa Elisabeth Dominguez Ran (Beasain, 1990) artistaren testu batek osotzen du: “Irudiak ez du eremu sakonerarik, Eak bezala. Iritsi, oinez hasi eta elizak, zubiak, erreka eta harea gainjartzen dira beste sekuentzia azkar batean. Herria ulertzeko denborarik gabe iristen gara itsaso zabalera, mendiartera. Ba irudian berdin, gehiegi jakin gabe hemen gaude bi buruen artean, ileen artean: Llucia, Mainahj, Irantzu eta Leire.”

Harriak-en bitartekaritza planean beti dago herritarrekin tailer edo jardueraren bat prestatzeko grina, baina Garcia Muelari “zailena” iruditzen zaio, “gauzak bortxatzea herrikoak ezagutu gabe” ez delako gustukoa. Ildo horretan bide naturalena hartu zuen: Ibarrekolandan dituen ikasleei hurbildu zizkien irudiak, eta haiek audio bidez iradokitzen ziotena grabatu zuen. “Asko gustatzen zitzaidan Chantall Ackermanek News From Home lanean planteatzen den irudi eta ahotsaren uztarketa, beti dena interpretatu beharraren kontra irudiak esanahi bat eta audioak beste bat izatea, baina esanahia ateratzen saiatu gabe, bizipenak edo hausnarketak partekatuz, libreki”. Emaitza oso polita izan zen, eta audioak bidaltzeko aukera ere herriko biztanleei luzatu zaie, gero erakusketan momentu puntualetan emititzeko.

“Herriak parte hartu du, hitz egin dugu eta lagundu digute”, dio Garcia Muelak, batez ere 'Ea, H-a galdu duen herria' kultur taldearekin egindako harremanaren harira

“Herriarekin bestelako elkarlana ere oso naturala izan da. Parte hartu dute, hitz egin dugu, lagundu digute, baina ez helburu jakin batzuekin tailer finko bat planteatuz”, dio Garcia Muelak, batez ere Ea, H-a galdu duen herria kultur taldearekin egindako harremanaren harira, eskertuta. Beren ustez, artearen esparru didaktikoa beste esparru bat delako, eta ez daukalako erakusketaren eta lan artistikoarekin zertan zerikusirik izan behar. Hain zuzen ere, hau da programa honek bilatzen duen bitartekaritza mota natural eta ez oldarkorra. Eta eskerrak horrelako ekimenei, artea zabaltzeko eta herri eta hiriaren arteko zubilan kultural aberasgarriak bultzatzeagatik. Unea iritsi da, eta ekin beharra dago.

Eremuak-en Harriak programako “Unea iritsi arte ez diogu ekingo” erakusketa, uztailaren 23ra arte ikusgai dago Eako Eskolondo Kultur Etxean.

Otra parte de la exposición grupal en Ea.
Concierto de Llúcia Pla y Mainahj.
Exposición en EA - 8
Ampliar
Las artistas y autoras Irantzu Yaldebere, Julen García Muela, Elisabeth Domínguez Ran, Mainahj, Llucia Pla y Leire Ugalde.
Las artistas y autoras Irantzu Yaldebere, Julen García Muela, Elisabeth Domínguez Ran, Mainahj, Llucia Pla y Leire Ugalde.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Plurilingüismo
Lenguas de Extremadura Aníbal Martín: “Somos una comunidad autónoma que no se escucha”
Aníbal Martín, escritor, estudioso y divulgador de las diferentes modalidades lingüísticas extremeñas, analiza los procesos de minorización cultural en la región, sus hablas y su historia.
Culturas
Raquel Peláez “No estamos en un momento en el que haya odio a los ricos, aquí hay odio a los pobres”
La subdirectora de S Moda ha escrito una historia de lo pijo profundamente política que no renuncia a presentar un retrato ameno de las clases altas y sus vaivenes estéticos.
Dana
Industria cultural La patronal de las editoriales valencianas cifra en cinco millones de euros los daños por la dana en su sector
Un millón de ejemplares de libros perdidos y 34 editoriales valencianas afectadas como resultado de la dana es el balance que hace la Associació d'Editorials del País Valencià, que cifra en cinco millones de euros los daños ocasionados en el sector.
Genocidio
Genocidio El TPI emite la orden de detención contra Netanyahu y Gallant por crímenes de guerra
La Sala de Cuestiones Preliminares del TPI rechaza las impugnaciones de competencia formuladas por el Estado de Israel y emite órdenes de arresto contra Benjamin Netanyahu y Yoav Gallant.
COP29
Cumbre del clima La COP29 encara su última jornada con un final agónico sin acuerdo en los temas clave
Los borradores de los textos de negociación sobre la mesa quedan muy lejos de un acuerdo sobre financiación climática en línea con las necesidades para que el planeta no rebase los 1,5ºC de calentamiento medio.
Crisis climática
Informe de Unicef El cambio climático multiplicará por tres la exposición de los niños y niñas a las inundaciones para 2050
Es la proyección que hace Unicef en su informe 'El Estado Mundial de la Infancia 2024'. La exposición a olas de calor extremas será ocho veces mayor para 2050 respecto a la década del 2000. “El futuro de todos los niños y las niñas está en peligro”, advierte la agencia de la ONU.
Barcelona
Derecho a la vivienda El hartazgo por la vivienda impagable se da cita este 23 de noviembre en Barcelona
El amplio movimiento por la vivienda catalán, sindicatos y organizaciones vecinales, sociales y soberanistas demandan soluciones urgentes ante una crisis de vivienda sin solución a la vista
Tribuna
Tribuna Vivienda: es hora de organizarnos
La situación de crisis inmobiliaria nos exige leer el momento para acertar en las batallas que debemos dar ahora, reflexionar sobre los modos de acción colectiva y lograr articular una respuesta política amplia.
Turismo
Opinión Abolir el turismo
VV.AA.
Lleguemos a donde lleguemos, no puede ser que sea más fácil imaginar el fin del capitalismo que el fin del turismo.
Comunidad de Madrid
Sanidad Pública Los sindicatos denuncian a la Comunidad de Madrid por exponer a sus sanitarios a “gravísimos” riesgos
Solicitan la mayor indemnización económica pedida contra una administración por no contar con un verdadero plan de prevención de riesgos laborales para atención primaria.
Racismo
Racismo institucional Diallo Sissoko, una víctima más del sistema de acogida a migrantes
La muerte de este ciudadano maliense durante su encierro en el CAED de Alcalá de Henares ha puesto de manifiesto algunas de las deficiencias del sistema de acogida a migrantes en el Estado español.

Últimas

Palabras contra el Abismo
Palabras contra el Abismo Lee un capítulo de ‘Café Abismo’, la primera novela de Sarah Babiker
El barrio es el espacio físico y social en los que transcurre ‘Café Abismo’, la primera novela de la responsable de Migraciones y Antirracismo de El Salto, Sarah Babiker.
Violencia machista
25 de noviembre Con el lema “Juntas, el miedo cambia de bando”, el movimiento feminista llama a organizarse este 25N
En un año en el que ha vuelto al primer plano el debate público sobre la violencia patriarcal sistémica que siguen padeciendo las mujeres, la marcha del 25 de noviembre vuelve a las calles el próximo lunes.
Más noticias
Comunidad de Madrid
Paro del profesorado Nueva jornada de huelga en la educación pública madrileña
Este jueves 21 de noviembre el profesorado se vuelve a levantar contra las políticas del gobierno de Díaz Ayuso, que mantiene paralizadas las negociaciones para mejorar sus condiciones laborales.
València
dana A las 20:11, era tarde
Todavía conservamos el horror de cientos de coches amontonados y arrastrados por la riada. Es por esos millones de turismos y sus emisiones ─aunque no solo─ que vivimos en un planeta que se está calentando demasiado rápido.

Recomendadas

Memoria histórica
Memoria histórica Museo del franquismo, ¿eso dónde está?
España sigue ajena a la proliferación mundial de espacios museísticos dedicados a dictaduras y resistencias democráticas.
València
Dana y vivienda “La crisis de vivienda multiplicada por mil”: la dana evidencia el fracaso de las políticas del PP en València
La dana ha dejado a miles de familias sin hogar. Ante la inacción de las instituciones, han sido las redes familiares las que han asumido el peso de la ayuda. La Generalitat, tras décadas de mala gestión, solo ha podido ofrecer 314 pisos públicos.