We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Tribuna
Soldata arrakalari aurre egin
Martxoaren 8aren inguruan berrazaldu diren eztabaidetako bat emakume eta gizonen arteko soldata arrakalarena izan da, bere gordintasun eta konplexutasun guztiekin.
Martxoaren 8aren inguruan berrazaldu diren eztabaidetako bat emakume eta gizonen arteko soldata arrakalarena izan da, bere gordintasun eta konplexutasun guztiekin. Datu zehatz baten aurrean, esaterako Nafarroan emakumeok gizonek baino 8.164€ gutxiago jasotzen ditugula urtean bataz bestez, ezer gutxi dute erakunde zein ordezkari politikoek esateko. Eta gainazaleko deklarazio eta neurriak besterik ez dira hartzen: enpresetan soldataren inguruko gardentasuna bultzatzea, soldata berdintasuna bultzatzen ez dituzten enpresei isunak jartzea eta abar. Hala ere, ezer gutxi espero daiteke neurri horiez.
Gizon eta emakumeen artean dagoen ezberdintasun gogor honi aurre egiteko etekin zuzena sortzen duen esparrutik kanpo, hau da lantokietatik kanpo, begiratu behar da eta produktiboa ez den hori guztia sartu behar da ekuazioan, zainketak hain zuzen ere. Fenomenoaren arrazoi adierazgarrienetako bat baita emakumeek modu masiboan hartzen dituzten jardunaldi murrizketak eta zainketarako eszedentziak.
Beraz, zainketen banaketaren inguruan neurriak hartzen ez badira ez dago soldata arrakala konpontzerik. Europako hainbat herrialdeetan hartutako batzuetara begiratu beharko litzateke, esaterako: amatasun eta aitatasun baja berdinak eta beharrezkoa egotea umeak jaio edo adopzioaren ondoren, haur hezkuntzako 0-3 ziklo publikoa bermatzea, behar bereziak dituztenentzat erresidentziak eta diru laguntzak zabaltzea, ama bakarrak direnentzat neurri bereziak, ogasun deklarazioan jardunaldi murrizketengatik abantailak jasotzea eta abar...
Gizartean genero eredu ezberdinak sortzeko politika publikoa sustatzen ez diren bitartean ez dira ezberdintasun ekonomiko lotsagarri hauek moldatuko.