Opinión
Bermeoko “renting” eta propagandaren aurrekontuen aurka gaude

Beste behin argi geratu da Bermeoko EAJk zein borondate gutxi duen akordioetara heltzeko eta gure herriko beharrizan eta eskariak aintzat hartzeko
Bermeo pleno municipal
Busturialdeko Hitza
GUZAN Bermeoko herri plataforma independienteko zinegotziak
1 feb 2022 06:50

Beste behin heldu zen urteko udal-aurrekontuak onartzeko eguna, eta beste behin argi geratu da Bermeoko EAJren udal-gobernuak zein borondate gutxi duen besteekin akordioetara heltzeko, eta gure herriko beharrizan eta eskariak aintzat hartzeko. Aurton ere Osoko Bilkuran Guzan herri plataformari egin zaion mespretxua sekulakoa izan da, eta hau gertatzen den lehen aldia ez izanagatik, oraingoan aski da esateko momentua heldu dela uste dugu.

Ez dezagun ahaztu 2015eko hauteskundeetarako sortutako Guzan herri plataforma horixe baino ez dela, hau da, herritik herrirako boluntario talde bat, inolako egiturarik eta kanpoko interesik gabea, bakoitzak lanetik kanpo herriaren alde orduak sartuz sortutako. Daukagun interes bakarra herria suspertzea eta herritarren bizitza hobetzea da. Asmo horrekin jaio zen duela sei urte, hainbat urtetan zehar herriaren gainbeheraren lekuko izan ondoren. Egoerak ez du hobera egin, zoritxarrez, eta oraindik Guzanen lana guztiz beharrezkoa delakoan gaude. Jarraituko dugu ahal ditugun ekarpen guztiak egiten, arazo eta egoera larrietan konponbideen alde egiten, gure burua inoiz ez ezkutatu barik. Azken finean, gu ez gatoz bat itxurakerian oinarritutako politikarekin eta, hori dela eta, ezin izan diegu EAJren aurrekontuei baiezkoa eman.


Aurrekontu hauek aurreko urteetakoak baino handiagoak dira, ia hogeita lau milioi eurotakoak dira. Horietako hamalau milioi inguru (aurrekontuaren %61) langile publikoen soldatak ordaintzera bideratzen dira. Bigarren sail handiena kontratazioena da (aurrekontuaren %29 inguru; zazpi bat milioi euro). Gainontzeko dirutik gutxi gorabehera 800.000 euro bideratzen dira herrian inbertsioak egitera, 765.000 euro herritar eta taldeentzako diru laguntzetara, eta 676.000 zorra ordaintzera.

“Kontratazioetara orain dela hiru urte baino ia 2,5 milioi gehiago bideratzen da, beharrezkoa dugun makinaria eta ekipamendua erosi beharrean “renting” bidez alokatzea erabaki dutelako”

Jeltzaleen aburuz aurrekontu hau nahikoa da Bermeok dituen arazo eta erronkei aurre egiteko. Baina, horrela al da benetan? Guzan plataformakook ezetz diogu eta arrazoirik ez zaigu falta. Alde batetik, euren diskurtsoan inkoherentzia nabarmenak ageri dira. Joan den legealdian udal-gobernuan zegoen EH Bilduri kontratazioei diru kantitate itzela bideratzea leporatzen zioten. Hau da, ez zela arrazoizkoa hainbeste udal-langile egonda kanpoko hainbeste zerbitzu kontratatu beharra, udaleko langileek beraiek egin zezaketela. Zozoak beleari ipurbeltz, ordea. Gertatu dena da orain inoiz baino handiagoa dela kontratazioen partida. 2019an 4.600.000 eurokoa zen partida hori, 2021ean 6.030.000 eurokoa, eta 2022an 7.000.000 ingurukoa. Beraz, kontratazioetara orain dela hiru urte baino ia 2.500.000 euro gehiago bideratzen da, eta iaz baino milioi bat gehiago. Zergatik hau? Bada, herri honetan beharrezkoa dugun makinaria eta ekipamendua erosi beharrean, udalaren jabetzakoak liratekeenak denbora luzez erabili ordez, “renting” bidez alokatzea erabaki dutelako. Esan nahi baita epe labur baterako hartzen direla eta erabili eta gero itzultzen direla berriez ordezkatzeko hau guztia diru kantitate handi baten truke. Askoz merkeagoa ateratzen da udalak erostea eta urte luzeetan erabiltzea. Alabaina, gauza berrien distira falta du erabiliak.


Zaharra ez dena eta erabilgarria dena ordezkatzeko tema horrekin batera, bistan da herritarrok zer estrenatzen den jakitea nahi dutela. Ez dute iragarkietara eta propagandara bideratuta doazen partidak alferrik puztu. Halaber, EAJk biziki kritikatzen zuen EH Bildu koaliziotik alkate izan zen Idurre Bidegurenen erabakia, norbere irudiarekin lotutako guztia kudeatzeko pertsona bat kontratatzea urtean 40.000 euro ordainduta. Oraingo alkateak, Aritz Abaroak, gauza bera egiteko enpresa bat kontratatu ez ezik, honetarako partida emendatu du: zehatz esateko, 15.000 euro gehiago urtean Bilboko BIOK Comunicación enpresarentzako. Denetara, alkatearen menpe dagoen komunikazio partidak 40.000 eurokoak izatetik 105.000 eurokoak izatera igaro dira. Oro har, komunikazioarekin zerikusia duten partidak 100.000 euro igo dira.

“EAJk biziki kritikatzen zuen EH Bilduri alkatearen irudiarekin lotutako guztia kudeatzeko pertsona bat kontratatzea, baina orain Aritz Abaroagaz alkatearen komunikazio partidak 40.000 eurokoak izatetik 105.000 eurokoak izatera igaro dira”

Ez dira hauek igo diren partida bakarrak; kulturarako, jaiak, azokak eta konponketak egiteko diru gehiago egongo da datorren urtean. Kulturarako aurrekontua %22 igo den arren, ez da funtsean gauza handirik aldatu. Urtero egiten dena dago programatuta, ez da egiatan kultura sustatzeko ezer planteatu. Jaiei, azokei eta konponketei dagokienez, ez dago zalantzarik beharrezkoak direla, baina gaude ez doan aurrekontuen norabide berean, benetan ez den eduki gabeko edukiotzi bat, azalez polit eta barrutik huts den hori.

Municipalismo
Reflexión municipalista sobre los errores en Bermeo

Las dificultades de EH Bildu para llegar a acuerdos con los municipalistas evidenciadas en la prórroga de los presupuestos en Bermeo plasman un mal ejemplo para disputar las mayorías del PNV en todos los lugares.

Aurreko guztiari gehitu behar zaizkio udal-gobernutik entzun ditugun zenbait deklarazio ikaragarri, Osoko Bilkuran jasan behar izan genituen irainak eta akusazio pertsonalak albo batera lagata. Alde batetik, esaten dute akordio zabaletara heldu nahi dutela. Guzanek ez du emendakinik egin hau gezurra dela sinetsita, eta gure susmoa egi bihurtu da ikusi dugunean EH Bilduk egin dituen proposamenei 35.000 euro bakarrik onartu dizkietela. Beste alde batetik, harritu egin gaitu esan dutenean aurrekontuen %64k duela bermeotarron bizi-kalitatea hobetzeko helburua, eta nortasuna indartzeko ekimenetan diruaren %30a erabiliko dela. Apika, udal-langileen bizi-kalitatea hobetzeko xedea dute partida horiek, ehuneko hori baita soldatak ordaintzeko baliatzen dena. Nortasuna indartzeari dagokionez, esan daiteke kontratazioek eta zerbitzuak ordaintzeak herrikoon identitatea hauspotzen duela? Beharbada, diru laguntzek eta inbertsioek egingo dute, baina hauek ez dira inondik inora ere aipatutako datura heltzen.

“EAJn helburua Bermeo aberats bat erakustea, alegia, lantzean behin zerbait berria estrenatzen duena, dena ondo omen doan seinale, eta horrez gain, propagandaren bitartez nahi dutena lau haizeetara zabalduta”

Dirua zer helbururekin erabiltzen den jakiteaz batera, dirua non geratzen denak ere axola digu. 2021ko aurrekontuak aurkeztu zirenean gertatu zen bezala, zeinetan esan zen diru gutxi zegoela inbertsioetarako, eskatzen dugu herrian ahalik eta diru gehien berrinbertitzea gure enpresa eta herritar-taldeak laguntzeko. Zehatzago esatearren, hurrengoak eskatu genituen: lehenik, ekintzaileentzako zein bertoko enpresentzako laguntzak, Europatik datozen diru laguntzen kudeaketa errazagoa izateko; bigarrenik, herriko dinamizazioa bertoko elkarte eta taldeekin egitea, beti kanpoko enpresak eta erakundeak kontratatu gabe, herriko jendeak duen potentziala aprobetxatze aldera; azkenik, boluntario taldeak motibatzea eta laguntzea. Bigarren eskariaren harira, iradokitzailea da oso EAJ alderdiak uraren kudeaketari buruz hartu duen erabakia. Aurten, Busturialdeko beste herri batzuekin batera, uraren kudeaketa propioaren, alegia Busturialdeko ur partzuergoaren desegitearen alde dagoela erakutsi du, bai eta gauzatu ere. Hemendik aurrera jasotzen dugun ura Zadorra ibaitik etorriko da, eta Bilbotik kudeatuko da.

Derecho al agua
Consorcio de aguas Bermeo y Gernika privatizan la gestión del agua en Urdaibai
Los municipios se incorporan al Consorcio de Aguas de Bilbao con el rechazo de los grupos de la oposición y de varias localidades

Honegatik guztiagatik, ez deritzogu aurrekontuok Bermeo biziberritzeko egokiak direnik ezta biztanleen beharrizanak betetzen dituenik. Aitzitik, aurrekontuok “renting” eta propagandaren aurrekontu bezala bataiatu ditugu, horietaz baliatzea baita, zalantzarik gabe, haien helburua 2023ko hauteskundeei begira. Bermeo aberats bat erakustea, alegia, lantzean behin zerbait berria estrenatzen duena, dena ondo omen doan seinale, eta horrez gain, propagandaren bitartez nahi dutena lau haizeetara zabalduta. Horrela jarraitzekotan, ez dezatela gutaz ezer espero, ez baitugu jokoa haien arauekin jokatu gura.

“Gure herriak aldaketak behar ditu epe motzean, besteak beste, Alde Zaharreko bizitza kinka larrian dagoelako, egoera txarrean dauden eraikin abandonatu mordoa ditugulako, eta gero eta denda gutxiago dauzkagulako”

Gure jokoaren arauak, esan gabe doa, hurrengoak dira: bermeotarron egoera aldatzea, mamiz, ez azalez, eta ditugun erronkei guztion artean aurre egitea, akordioetara helduta, guri berdin baitzaigu ideiak eta proposamenak nondik datozen herriari mesede egiteko badira. Gure herriak aldaketak behar ditu epe motzean, besteak beste, Alde Zaharreko bizitza kinka larrian dagoelako, egoera txarrean dauden eraikin abandonatu mordoa ditugulako, eta gero eta denda gutxiago dauzkagulako. Engainagarria litzateke egun batetik bestera egoera errotik aldatuko dela pentsatzea, eta hori ez dute lortuko urte baterako aurrekontuek soilik (nahiz eta jeltzaleen berripaperean esan arazo historikoak gainditu dituztela). Halaz guztiz, urteak joan ahala aurrekontuek markatzen dute udal-gobernuak nora joan nahi duen, zein helburu dituen. Tamalez, Bermeo onbidean jarriko duten aurrekontuek datorren urtera arte itxaron beharko dute, gutxienez.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Opinión
Opinión El pesimismo es contrarrevolucionario
Muchas cosas no encajan en la épica de grandes victorias y derrotas: las redes ciudadanas, la defensa de derechos sociales y económicos o las múltiples estrategias de solidaridad que sostienen la vida cotidiana.
Derechos reproductivos
Ofensiva antiabortista Unidas Podemos Plasencia denuncia que la Concejalía de Igualdad está financiando asociaciones antiabortistas
UP Plasencia señala que Igualdad subvenciona con dinero público a Red Madre, de la que está detrás políticos populares como Benigno Blanco, ex Presidente del Foro de la Familia y ex Secretario de Estado con Aznar.
Municipalismo
Manipulación de presupuestos Denuncian que el Ayuntamiento de Olivenza manipula los presupuestos participativos
Izquierda Unida Olivenza denuncia que el Ayuntamiento (PSOE) ha mandado papeletas a los vecinos con votos ya marcados, involucrando incluso a menores de edad de centros educativos de Primaria y Secundaria de la localidad.
Gasto militar
Gasto militar ¿De dónde sacará Sánchez el dinero para financiar el incremento del gasto en defensa?
La promesa de aumentar las partidas presupuestarias militares necesita redirigir 10.471 millones de euros para alcanzar el 2% del PIB. Cumplirlo este año abre a su vez un grave problema para hacerlo en 2026.
Salud
El precio justo La nueva ley del medicamento o estrategias para bajar el precio de los genéricos (que son caros)
En España pagamos de media un 10% más por los medicamentos genéricos que consumimos que en el resto de la UE. Al mismo tiempo, nuestro gasto farmacéutico ha aumentado un 33% en la última década.
Eventos
Evento Un Salto al periodismo desde el barrio: acompáñanos en un directo sobre periodismo situado
El Salto organiza un evento centrado en el potencial de los formatos sonoros para transmitir información veraz y fiable de forma cercana. Para hacer periodismo desde el barrio y barrio desde el periodismo.
Laboral
Laboral Tres nuevos días de huelga para parar el ERE en Bridgestone
Los sindicatos de forma unánime convocan paros los días 24, 25 y 26 de abril y no descartan ampliar las acciones de lucha para evitar el despido de 546 trabajadores.
There Is Alternative
There Is Alternative De redes, software, cacharritos y todo lo que no sea Elon Musk | TINA #1
Primer programa del podcast There Is Alternative de El Salto Radio sobre el lado oscuro de la tecnología y sus alternativas éticas y responsables.

Últimas

Opinión
Opinión Priorizar bombas sobre camas de hospital
El presupuesto público parece tener siempre un límite cuando se trata de contratar personal o mejorar infraestructuras en Sanidad. Pero no lo tiene cuando se trata de gasto militar.
Opinión
Guggenheim Urdaibai Respuesta al Agirre Center: no participaremos en este juego con cartas marcadas
VV.AA.
El “proceso de escucha” se invalida a sí mismo al existir un plan ya elaborado y no publicado “de expansión discontinua del Guggenheim de Bilbao en Urdaibai”.
Estados Unidos
Extrema derecha Los beneficios de Tesla caen un 71% y Musk anuncia que reducirá su colaboración con Trump
Las protestas contra Elon Musk funcionan y hacen caer los beneficios y el valor en bolsa de la compañía. El anuncio del millonario hace que las acciones de Tesla crezcan cerca de un 5% en apenas unas horas.

Recomendadas

El Salvador
El Salvador El caso Ábrego García destapa el turbio pacto de Trump con Bukele
El joven salvadoreño no ha sido condenado ni en Estados Unidos ni en su país de origen, pero es uno de los cientos de personas con la vida pendiente de un hilo por las políticas de Trump y Bukele.
Siria
Siria Fragmentos de un retorno
Regresar no siempre es fácil. En estas misivas, los sirios Naoura A., residente en Francia, y Basem Al Bacha, residente en Alemania intercambian opiniones con motivo de la vuelta de Naoura a la ciudad donde se conocieron: Damasco.
Historia
Historia Miguel Martínez: “En Villalar, la izquierda arrancó los comuneros al franquismo”
Miguel Martínez, profesor de historia y literatura españolas en la Universidad de Chicago, analiza desde una óptica progresista la Edad Moderna, el momento histórico fetiche de las derechas españolistas.