We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Laborarien borrokak norabide agroekologista behar du
Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko Nerea Arrizabalaga izan dugu. Ekoizlea da Itziarreko Doniene baserrian, eta Egurra Eta Kandela taldeko bozeramailea. Egurra Ta Kandela baserritar kolektibo agroekologikoa da eta eredu agroekologikoa planteatzen du «hondamendi ekologikoari» eta «kapitalismoaren krisiari» aurre egiteko eta helburu horrekin deitu zien protestara Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean aurreko astean, dozenaka pertsonaka bilduz.
Saioa bukatzeko, Euskal Herritik haratagoko irakurketa eman du Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetariak. Azken astekarian argitaratutako artikuluan.