We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Azpiegiturak eta makroekitaldiak turistifikazioan sakontzeko
Denboraldiko azken saioan turismoaren eragina izan dugu aztergai; izan ere, udarekin batera musika jaialdi erraldoien sasoia irekitzen da. Ekimen desberdinek eragin zuzena daukate fenomeno horretan, eta hau sakontzea izan dugu xede gaurkoan. Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa Ines Agirreazkuenagaren eskutik.
Ondoren, Guggenheim Urdaibai Stop plataformakoEider Gotxi izan da gurean, Maitane Jaio egin dio elkarrizketa. Museoaren proiektua abiatzeko 40 milioi euroko partida onartu berri dute eta horren balorazioa egin digu.
Ecologismo
País Vasco Grupos ecologistas denuncian que la ministra Ribera entregue 40 millones al PNV para “destruir” Urdaibai
Musika jaialdi erraldoiak izan ditugu hizpide jarraian, Jon Urzelairekin batera. Plazaratu berri duen ‘Su Festak’ (Susa, 2023) liburuaren harira. Bertan jaialdi erraldoien bilakaera aztertzen du eta hiru ereduan duen eraginaz hausnartzen du.
Saioa amaitzeko, Argia atalean Leire Artola kazetaria elkarrizketatu du Jon Bernat Zubirik, ekitaldi handienen artean bereziki ponposo eta garestia izan den Frantziako Tourra Euskal Herrian hasi dela abiapuntua hartuz. Herriak turistifikatzeko enegarren urratsa izan da euskal erakundeek sustatutako ekitaldi hori, eta beste askoren artean lurraldea merkantilizatzeko eta munduko aberatsen esku uzteko joera nabarmenduz.
Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Herri musika kapitalismoaren menpe
Lanaren Ekonomian seigarren denboraldi honetako azken saioa izan dugu. Ondo ibili eta oporretatik bueltan batuko gara uhinetan!