We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Opinión
Euskal Herriko industria-politikak norabide aldaketa behar du
Azken hamarkadetan industria-politikaren rola bigarren planoan utzi da, eta merkatuaren autorregulazioan oinarritutako politikek protagonismoa hartu dute mundu osoan zehar. Hala ere, gaur egungo egoerak, hala nola pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialak, klima-aldaketaren eragin gero eta handiagoak eta mendebaldeko ekonomien Txinarekiko menpekotasunak gai hori berriro lehen lerrora ekarri dute. Euskal Herriaren kasuan, bereziki, berriro industria-politikari buruz hitz egiten da, desindustrializazioak eta deslokalizazio prozesuek utzitako ondorioak nabarmenak direlako, eta horri gehitu behar zaio teknologia berrien eta trantsizio ekologikoaren eraginez lan-indarrak bizi duen nahasmena.
Industria-politikaren itzulerak adostasun gero eta handiagoa sortu arren hau ezin da edozein modutan egin, beraz, eztabaidan dagoena zein-nolako industria-politika behar duguna da. Ahots gehienek aipatzen dute ezinbestekoa dela estrategia propio bat izatea, COVIDak eta Ukrainako gerrak erakutsi digutelako nazioarteko hornikuntza-kateetan oinarritutako sistema ahula dela. Europa eta AEBk dagoeneko urrats sendoak eman dituzte, hala nola Green Deal Industrial Plan edo Inflation Reduction Act politikekin. Irailean Draghik ‘Europako lehiakortasunaren etorkizuna’ aurkeztutako txostenak sektore publikoaren parte-hartze ekonomikoaren eztabaida piztu du baita ere.
Neoliberalismo garai luzea eta gero, gero eta zabalduago dago estatuak ekintzaile aktibo eta estrategiko gisa jokatu behar duela
Euskal Herrian, esaterako, funts soberano baten ideia adibide bat da, helburua erreserba ekonomiko estrategikoak sortzea dena, enpresa estrategikoak babestu eta bultzatzeko, baita enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa hobetzea edo sektore estrategikoetan inbertsioak egitea ere. Hori guztia gauzatzeko, estatuaren papera berrinterpretatu behar da, eta hemen dago aldaketa nagusia: neoliberalismo garai luzea eta gero, gero eta zabalduago dago estatuak ez duela soilik merkatu-hutsegiteak zuzentzeko balio behar; baizik eta ekintzaile aktibo eta estrategiko gisa jokatu behar duela. Mariana Mazzucatok aipatzen duen Estatu ekintzailearen ikuspegia horren adibide bat da, nazioartean ospea hartzen ari den ikuspegia da hau, eta baita Euskal Herrian ere.
Baina ikuspegi horrek kritikak ere jaso ditu. Nahiz eta neoliberalismoa hainbat zentzutan atzean uzten aritu, gaur egun mahai gainean dauden proposamen gehienak ikuspegi liberal eta kapitalistan oinarritzen dira. Normalean, teknologiaren erabilera eta berrikuntzak goraipatzen dira, baina, sarritan, langileen eskubideak eta sindikatuen kaltetan. Zornotzako Automotive Intelligence Center-en eredua da horren adibide: berrikuntza eta malgutasuna sustatzen dira, baina langileen interesak bigarren planoan gelditzen dira.
Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Industria-politika eztabaidan
Horrez gain, funts soberanoaren inguruko eztabaida ikuspegi motz batean oinarritzen da sarri. Subiranotasun ekonomikoa indartzeko tresna izan daiteke, baina ez badago ekoizpen eta lan eredu bidezko batean oinarrituta, irtenbide partziala baino ez da izango. Ez dago norabide eraldatzaile argirik. Erretorika produktibista besterik ez dago, galdutako hazkunde-bidea berreskuratzea agintzen duena, kasurik onenean kutsu ekologista eta gehiegizko desberdintasunen kontra izatera mugatzen dena.
Horrez aparte, esan behar da estatuaren itzulera honek keynesianismo militarra deritzon logikarekin antza handia duela, hau da, baliabide publiko masiboak sektore militar-industrialetan erabiltzea, eta honen bidez, sektore batzuen haztea eragiten duena. Adibide argia da Europan eta AEBetan gastu militarra nabarmen handitu izana, Ukrainako gerra dela-eta.
Zentzu honetan, argi izan behar dugu Euskal Herritik esportatzen dugunaren herena Alemaniara eta Frantziara doala, eta gure esportazioek harreman zuzena dutela defentsa-industriaren hornikuntzarekin. Argi izan dezagun, Euskal Herrian sektore militarrera dirua zuzenean ez bidali arren, belizismoan parte hartu nahi ez badugu, gure ekoizpen-egituran aldaketa garrantzitsu batzuk egin beharko ditugu, eta edonolako esportazio-mota lortu nahi izateari utzi behar diogu ere, eta hau industria-politikaren helburutako bat izan beharko da.
Eusko Jaurlaritzaren industri-politikaren eta Aldundien eredu fiskalaren errotiko norabide aldaketa egon ezean, Mazzucato Euskal Herrira ekartzea gehiago izango da keynesianismo militar eta klasista berri baterako aitzakia
Azkenik, lehen aipatu bezala, industria-politikaren ikuspegi batzuek rol ekintzailea Estatuari ematen diote, baina proposamen hau, Mazzucatorena adibidez Euskal Herrian arrakasta asko izan duena, Estatuaren, sektore pribatuaren eta gizarte zibilaren arteko epe luzerako aliantza batean oinarritzen da. Gaur egungo testuinguruan zaila da hori lortzea, beraz, proposamenaren errealismoari buruzko zalantza nabarmenak daude, epe luzerako aliantza honek enpresen eta langileriaren arteko adostasun bat behar duelako.
Azken hamarkadetan, kapitalaren lanaren aurkako ofentsiban, adostasun soziala sortzeak beti kapitalaren eskaerei amore ematea esan nahi izan du, eta lan harremanetan, Eusko Jaurlaritzaren industri-politikaren eta Aldundien eredu fiskalaren errotiko norabide aldaketa egon ezean, Mazzucato Euskal Herrira ekartzea gehiago izango da keynesianismo militar eta klasista berri baterako aitzakia, euskal kapitalaren metaketa eta nazioartekotze ereduan sakontze bidean, herri langilearen interesen aurka eraikitako norabidea sendotzen den bitartean.
Industria
Industria vasca, el naufragio permanente
La industria vasca ha pasado de 423.000 empleos en 1975 a 194.000 en la actualidad. Una pérdida del 54% que continúa ahogando al sector con políticas neoliberales. Fagor, Xey, CEL y La Naval son ejemplos recientes de mala gestión del Gobierno y las diputaciones vascas.