We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Daniel Montañoren epaiketak, 2016. urtean Gasteizen ume bat leihotik bota eta hiltzeagatik salatutakoa, emakumeen aurkako indarkeria kasu ugariren bide berbera hartu du. Erasotzaileak ezagutu berri zuen emakumearen hamazazpi hilabeteko alaba hil eta andrea ere erailtzen saiatu ostean, deabrua ikusi zuela esanez bere burua defendatzen saiatu da.
Emakumeen aurkako indarkeria kasua izan arren, haren bikotekidea ez denez ez da halakotzat epaitua izango. Emakumeak adierazi duenez, Montañori sexu-harremanak izateko ezetza eman ondoren, haren haserrea piztu (‘gizontasunean’ eraso zuzentzat jo zuen eta), eta umea leihotik bota ostean bera ere hiltzen saiatu zen. Hala, sexu-harremanak manten-tzeko ezetza jaso ostean, bizitza bat kentzea, emakume batena, haren eskuetan zegoela erabakiz. Hala ere, salaketa hori alde batera utzi eta Montaño erotzat jotzen saiatu dira, horretan oinarritu da abokatuaren defentsa. Bere buruan deabrua agertu ondoren, umea leihotik bota zuelaerrepikatu dute behin eta berriz, erasotzailea defendatzeko asmoz.
Nahiz eta abokatuaren aitzakia aurrera atera ez den -zinpeko epaimahaiak hala erabaki du-, Juan Carlos Aguilarren kasua (hedabideek Shaolin faltsua izendatutakoarena) burura etortzea ezin izan dut ekidin. Aguilar, bi emakume erailtzeagatik atxilotu zutenean, antzeko aitzakia erabiltzen saiatu zen, buruan zituen arazoen ondorioz emakume horiek erasotu zituela defendatuz, emakumeen aurkako indarkeria kasu argia izango ez balitz bezala islatzen.
Bi gizonek emakumeen gainetik zeudela pentsatzen zuten, bata emakume batekin harremanak izateko ezintasunaren ondorioz eta besteak bi prostituta etorkin pertsona gisa gutxiago balio zutela pentsatu ondoren. Kasu honetan, zinpeko epaimahaiak erotasunarena sinetsi ez duen arren, epaileak du azken hitza. Hala izatekotan, emakumea deabrua eta umea ‘deabruaren hazi’ bezala ikusi zituela sinestekotan, kartzela zigorra askoz txikiagoa izango da, erasotzaileek emakumeokin nahi dutena egin dezaketen pentsamendua baieztatuz.
Behin eta berriro gertatzen dira honelako kasuak, eta behin eta berriro emakumeen aurkako indarkeria kasuak erasotzaileen erantzukizuna arintzen duten aitzakiak erabiliz islatzen dira, indarkeria mota hau jendartearen arazo estrukturala izango ez balitz bezala aurkezten. Hilketa guztien ondoren agertzen den lehen informazioa brote psikotikoa, alkohola… eta abar izaten da; benetako arazoa ezkutatzen saiatzen dira, emakumeen aurkako indarkeriak jendartean dituen erroak, alde batera utziz. Gauza bera gertatu zen Nagore Laffageren hiltzailearekin, alkoholaren eraginez ezer ere ez zuela gogoratzen defendatu zuena. Honek ere emakumearekin sexu harremanak izateko ezetza jaso zuenean, haren ‘gizontasuna’ zauritu eta honen haserrea eragin zuen, Laffage hiltzen amaituz.
Horrelakoa da errealitatea: feminismoa “modan” dagoen garai honetan, gizonek jarraitzen dute boterea haien eskuetan edukitzen, oraindik lan handia geratzen den seinale.
Pertsona normala da Montaño. Pertsona normala da Juan Carlos Aguilar. Eta baita Diego Yllanes ere. Bakoitza bere jardunbidean normala zen. Baina hirurek jendartean nagusi-tzen den matxismoa barneratu eta emakumeen bizitzei buruz erabaki ahal zutela uste zuten. Lau bizitza kendu ahal zituztela uste zuten. Eta bat bera ere ez da genero indarkeria gisa epaitu, hiru erasotzaileak emakumeen bikotekideak ez zirelako. Generoak hilketa hauetan eraginik izan ez balu bezala epaituak.
Relacionadas
Opinión
Opinión Lo raro es estar viva
Opinión
Tratados UE-Mercosur, el acuerdo que acabará con el modelo de agricultura europeo
Opinión
Opinión Ante la bancarrota política de la izquierda
Gizon bat naiz eta erabat ados nago artikulu honekin.
Baino, kaltetuen artean gaixo mentalak sufritzen dituzten pertsonak ere daude.
Estigma soziala sufritzeaz aparte (eta patzienteen delituen estadistikak baxuak izan arren) , benetazko patzienteak erahil matxisten helegite edo aitziki judizial hauek, bere egoera okertzen eta susmo txarra eragiten dituzte haien kontra.