Migración
Iñigo Roque: «Beti etorkizun hobe baten bila abiatzen dira migranteak, eta berdin iheslari politikoak»

Bada gerra literatura, bada maitasun literatura, bada klase ertainaren miserien literatura, bada hiria pertsonaia egiten duena ala bidaia. Pertsona bezain zaharra den arren bada migrazio literatura? XX. mendeko bigarren erdian ehunka milaka lagunek egin zuten Portugaletik alde, horri buruz eleberri bat eta ipuinak idatzi zituen Manuel Tiagok, berriki ekarri du Iñigo Roquek euskarara Bost egun, bost gau. Eta bi narrazio labur.

Migrazio Literatura Xavier Miserachs 1
Etorkin familia maletekin (Frantziako geltokia, Bartzelona, 1962) / Xavier Miseracheri esker
17 oct 2020 07:00

ELKARRIZKETA- IÑIGO ROQUE, ITZULTZAILEA ETA LIBURUAREN AKUILATZAILEA

Euskalerria Irratian egin zioten elkarrizketan, Iñigo Roque Eguzkitzak (Portugalete, 1976) aitortu zuen bere sustraiak portugesak ere bazirela neurri batean. Hala, Bost egun, bost gau argitaratuz, bere «arbasoekin zorrak kitatzeko beharra» zuen.

Roqueren zorrak kitatzeko keinuak Manuel Tiago ekarri du estreinakoz euskarara: eleberri labur bat eta bi ipuin. Hirurak Portugal XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera hustu zuen migrazioaren ingurukoak. Milioi bat eta erdi portugesek baino gehiagok egin zuten alde, eta hamahiru urte iraun zituen jende huste hark: 1973an hasiko zen krisi ekonomikoak eta 1974an Krabelinen Iraultzarekin eman zen diktaduraren bukaerak eten zuen ihesaldia. Alde egin zuten gehien-gehienek Frantziara jo zuten; batzuek bazuten baimena, askok ez, eta Francoren diktadurapeko Espainia zeharkatzen zuten. Behar ekonomikoengatik egiten zuten alde askok, beste batzuek arrazoi politikoengatik. Eta muga-pasa horretan, baimenik ez zutenek ordaindu egiten zieten pasatzaileei.

Pertsonen trafikoaz ari gara; Bidasoa banatzen duen mugaren aurretik, mugan bertan eta ondoren ematen zen pertsonen trafikoaz. Haren arrastoa ia isilpekoa izan da gaur egunera arte gurean"

Pertsonen trafikoaz ari gara; Bidasoa banatzen duen mugaren aurretik, mugan bertan eta ondoren ematen zen pertsonen trafikoaz. Haren arrastoa ia isilpekoa izan da gaur egunera arte gurean. Eta fikziozko lan hauek, Roqueren hitzatzea lagunduta, jostun lana egin dute han-hemen aipatutako txatal horien artean. Bildu ditu antropologia lanetako pasadizoak eta memoria liburuak, prentsako lerro etenak eta Portugalgo idazleen aipuak. Hitzatzeari lotuta, hitzaurrean lotura esplizitua egin du Amets Arzallusek: albistegietan ikusten dugun pertsonen trafiko hori, egun ere Bidasoan gertatzen dena, ez da berria; hamarkadak daramatza gurean.

Eta gero dago Manuel Tiago, hamarkada luzez autore ezaguna baina izenaren atzean nor zen ez genekien idazlea. Autore gorputzgabea, Shakespeare portugesera eraman zuena, margolaria. Gorputzik gabeko esku hura Alvaro Cunhalena zen. Espetxe faxistetatik ihes egin zuena, klandestinoki Frantziara pasa zena, hiru hamarkadaz errefuxiatua. Alderdi Komunistako idazkaria, jendetzaren ordezkaria, eta aldi berean, sasiko idazlea.

Dantxarinean elkartu gara Iñigo Roquerekin, aparkalekuen, benten eta uniforme ezberdineko polizien egoitzen artean.

Duela hiru hilabete iritsi zen Bost egun, bost gau liburua dendetara. Zer iruditu zaizu harrera?

Harrera harrigarria, esango nuke. Ez naiz igarle iaioa honetarako ere. Liburuak itzuli aurretik beti izaten duzu esperantza zabalduko direla, baina liburu honekin ez neukan halako usterik. Uste dut gauza asko gertatu direla batera liburuak hola korritzeko. Ahoz ahoko gomendio-kateek izan dute, noski, eraginik, baina baita itxialdi osteko une post-traumatikoak, Amets Arzallusen konpainiak eta argitaletxearen ahaleginak.

Zer zen Manuel Tiago zuretzat liburu hau egiten hasi aurretik?

Portugalgo Alderdi Komunistako idazkari nagusi historikoa. Erreferente moral bat, hala nahi baduzu.

Zer da orain?

Uste dut herrian urtu nahi izan zuen pertsonaia historiko bat izan zela. Ia medium bat (literatura-kontuetan, noski). Erakuskeria nagusi dugun mundu instagrameratu honetan, apaltasun lezio bat baino gehiago eman zituen.

Espero zenuen liburuak izan duen harrera? Zer berreskuratuko zenuke jaso duzunetik?

Portugesen muga-pasek gurean utzitako aztarnen lekukotasunak izan dira zirraragarrienak (handik eta hemendik iritsi zaizkidanak), eta Ametsen Miñan lanarekin eraikitako paralelismoak ere bai.

Zer eskatzen diozu narratibari irakurle gisa? Eta itzultzaile gisa?

Urteek azala gogortzen dizute, eta nik ausiki egitea eskatzen diet liburuei. Itzultzaile gisa, gozabide izatea. Horretarako, aurrena, sinetsi beharra daukazu itzultzen ari zaren horren balioan, eta hurrena, denbora eduki behar duzu lana patxadaz egiteko.

Estiloaren biluztasuna eta kontakizunen tentsioa aipatuko nituzke. Trabarik gabe aurrera eramaten zaituzten testuak dira. Gurean, beharbada, Pello Lizarralderen kontamoldetik gertu legoke Bost egun, bost gau"

Zerk egiten ditu narraziook interesgarri zuretzat? Zer nabarmenduko zenuke? Bada analogorik euskal letretan?

Estiloaren biluztasuna eta kontakizunen tentsioa aipatuko nituzke. Trabarik gabe aurrera eramaten zaituzten testuak dira. Gurean, beharbada, Pello Lizarralderen kontamoldetik gertu legoke Bost egun, bost gau.

Zer ekarri du liburu honek maletan (bere eleberri laburrarekin, bi ipuinekin, hitzatzearekin, Amets Arzallusen hitzaurrearekin)? Liburuarekin asebeteta entzun zintudan Arantxa Iturberekin Euskadi Irratian. Zergatik?

Liburua objektu moduan ere ederra da eta! Ederki harrapatu du Koldo Atxagak liburuko giroa. Gero, kontzeptu modura aski biribila atera da: Ametsek orainarekin lotzen du iragana, eta kontakizun nagusiko mugalde urrunetik muga-pasa hurbilagoetara ekarri dugu liburua, tartean Tiagoren beraren Pirinioetako muga-pasa bati buruzko narrazioa erantsita. Beraz, liburua polliki atondutako ibilbide zirkularra da.

Etorkizun hobe baten bila, etorkizun hori gerora norberaren herrira ekartzeko maletan, edo, askotan, harrera herrialdean erroak eginda han eraz bizitzeko"

Egin al daiteke analogiarik narraziootan landutako migrazioen eta egungoen artean?

Bai, jakina. Beti etorkizun hobe baten bila abiatzen dira migranteak (eta berdin iheslari politikoak). Etorkizun hobe baten bila, etorkizun hori gerora norberaren herrira ekartzeko maletan, edo, askotan, harrera herrialdean erroak eginda han eraz bizitzeko.

Zer erronka izan ditu itzulpen honek?

Soiltasunari eustea. Estiloa bridatzea.

Zer iruditzen zaizu portugesezko literaturak euskaraz izan duen bidea? Zer uste duzu egon beharko litzatekeela gure artean, bai ala bai, datozen hamar urteotan?

Mundu anglosaxoitik kanpo zer gutxi itzultzen den ikustea etsigarria da benetan. Lusofoniako mila doinuak ekartzen ahalegindu beharko genuke: Dulce Maria Cardoso, José Luis Peixoto, José Eduardo Agualusa, Hélia Correia… Tavaresen zerbait ere ez litzateke kalterako izango. Editore ausarten esperoan geratuko gara.

Jenderik pasatu al duzue?

Jendeak, jendeak…? Portugesen bat beharbada pasatu dugu, baina ez gauza handirik. Korrientea zen.

Portugesena ez dizu inork esan? Portugesena ez du inork esan nahi, ustez fama txarra duelako. Kontent ziren beren etxean miseria zuten. Nahiz pagatuz, konforme ziren etortzeaz honat lanerat. Orain ez dela horrela pentsatzen… Jendeak du beldur pixka bat esateko. Badakizu, trafic d´homme… Erreputazio hori.

Plazer handia egiten zieten kontrabandistek horiei: lana atzeman eta anitz joan dira diru eginda harat gero Portugalerat. Ze etxe puskak egin dituzten han. Portugesak langile gogorrak dira.

(Joaquin Arizaga, Biriatu 2010, Xain Airek jasoa Ahotsak-en)

 

Sophia de Mello
Bost egun, bost gau mende honetako portugesezko testu narratiborik onenetako bat da. Liburu zehatza da, edergailurik gabea, sobera batere ez daukana. Testu dentsoa, trinkoa, hitz guztietan. Ilunkeriarik edo jakinkeriarik gabea. Testu bat aldi berean egituratua eta bizia. Egitura lineal baten bidez misterioaren arnasa eragozten ez duena. Errealetik hurbil idatzitako liburu bat, ikusgaitik hurbil, baina mitorako eremu erraldoi bat uzten duena. [...] Bost egun, bost gau, apika, XXI. mendeari dagokion lehenbiziko prosa narratibo portugesa da.

 

Piarres Larzabal
Aitzineko egoitzan bezala, Zokoako etxe berrian mota guzietako eskaleak hurbildu zaizkit. Oroit naiz, etxe berri hortan sartu berri nintzelarik, goizetan bortzetan atea jo zidatela. Hor zeuden berrogoi bat portuges, batzu 15-16 urtekoak. Itsasontzi batean sartuak ziren Portugalen eta gauaz ixilka jautsirik Zokoako portuan norbaitek ekarriak zituen nere etxe aitzinera. Goseak hilak baitziren denak, jo nuen presatuenera: mahainean eman niozkaten nituen jateko guziak eta gero berak berotzen ari zirela kafe bero zorta bat prestatu nioten. Gero, ez zen errex elgar aditzea: heiek ez zekiten frantsesik, eta nik ez nekien portugesik, «Michelin» bideetako karta harturik, erakutsi nioten non ginen eta nondik joan zitezkeen Donibanera, treina hartzera, hura nahi baitzuten. Kontseilatu nioten joatea ez denak batean, bainan multzo tipika. Biharamunean ikusi nuen egunkarian, gehienak hartu zituztela jandarmek eta mugara ereman. Piarres Larzabal, Piarres Larzabalen idazkiak VII, 1998

 


Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Opinión
Opinión La vigencia del Tierra y Libertad
El encaje de Andalucía en la nueva globalidad se ve actualizado en cuanto oferente de mano de obra barata y espacios para el turismo o la producción energética, el viejo lema de Blas Infante, Tierra y Libertad, parece estar más vigente que nunca.
Literatura
Millanes rivas “El 25-M nos facilita generar una comunidad y creo que ‘Paisaje nacional’ contribuye a ello”
Un encuentro con el escritor Millanes Rivas a propósito de su novela ‘Paisaje nacional’, con Extremadura, su historia herida y el 25 de marzo de fondo conversado.
Literatura
McKenzie Wark “Mi transición fue como un montón de pequeñas ediciones”
‘Amor, dinero, sexo y muerte’ (Caja Negra, 2025) se presenta como un libro de “memorias”, pero no es exactamente eso. La obra recoge una docena de cartas en las que Warck se aproxima a los temas de sus obras anteriores de una forma íntima.
El Salvador
Ivania Cruz “El estado de excepción se está utilizando en El Salvador para gobernar en base al miedo”
A esta defensora de derechos humanos y comunitarios le allanaron su casa mientras se encontraba en un viaje internacional. Desde el exterior, denuncia la persecución del gobierno salvadoreño hacia su organización y hacia las comunidades que defiende.
Madrid
Derecho a la vivienda Consumo abre expediente a Alquiler Seguro por prácticas abusivas contra los inquilinos
La decisión del Ministerio de Pablo Bustinduy, según el Sindicato de Inquilinas, “abre la puerta a la devolución de millones de euros a las inquilinas que reclamen sus derechos”.
Yemayá Revista
México Sobrevivir en la frontera: el cuerpo como moneda de cambio
En Tapachula, punto clave de la frontera sur de México, miles de mujeres migrantes permanecen atrapadas sin poder seguir su camino hacia Estados Unidos.

Últimas

Cine
Cine ‘No other land’: poner rostros y cuerpos al sufrimiento palestino
El documental ganador de un Oscar (y muchos premios más) vuelve a la actualidad a raíz de la agresión y detención sufrida por uno de sus codirectores, Hamdan Ballal. Ya ha sido puesto en libertad, si esta expresión aplica en un territorio ocupado.
Más noticias
En saco roto (textos de ficción)
En saco roto Trayecto
“El objetivo principal de cualquier reunión es dejar convocada la siguiente”, dijo uno de ellos. Y el otro estuvo de acuerdo y añadió una anécdota sobre un encuentro en una casa palaciega que tenía de todo excepto una sala para reunirse.
Opinión
Opinión La impunidad machista de dar voz a un feminicida
‘El odio’ no es periodismo ni literatura, es violencia pretendidamente enmascarada bajo adjetivos altisonantes y referencias literarias que solo usan los egocéntricos para esconder sus carencias, es el orgullo del indocumentado.

Recomendadas

Música
Kiliki Frexko “No me interesa el arte político que te dice qué pensar o cómo deben ser las cosas”
Tras años de trabajo colectivo, Kiliki Frexko presenta su primer proyecto en solitario. ‘Iltze 1’ es un paso adelante en su trayectoria, donde mezcla referencias, explora nuevos sonidos y habla desde un lugar más personal, sin perder el filo.
Galicia
Galicia Un municipio gallego demanda a la Xunta por la contaminación del embalse de As Conchas
Los vecinos de la comarca de A Limia llevan a la Xunta ante el Tribunal Superior de Xustiza de Galicia por la contaminación provocada debido a la cría intensiva de ganado porcino y avícola en esta zona de Ourense.