Feminismos
Kultura eta feminismoa

“Me parece que cuando el triunfo individual implica el fracaso de los demás, es en gran medida un fracaso colectivo” (Remedios Zafra)

8 de marzo en Pamplona
8 de marzo Ione Arzoz
11 ene 2020 08:00

Pertsonala politikoa dela ez da aldarri berria, baina behin eta berriro errepikatzeko beharra dugu, oraindik ere, benetan barneratzen dugun arte. Kulturaren eta feminismoaren inguruko ikuspegi eta hausnarketa hauek ere hala hasi ziren, pertsonaletik; norbere esperientzia eta inpresioetatik, bizipenetatik abiatu ginen. Ondokoarekin izandako elkarrizketa horietan gehiago hazi ziren, aldian-aldian. Partekatutako irakurketak eta jada osaturik zeuden talde eta guneetatik jasotakoa gure errealitatera ekartzeko nahia etorri zen gero; gauzak bestela egin zitezkeela sinesten hasi eta hemendik eraikitzeko gogoa piztu zitzaigun.

Ikastaro/topaketa bat antolatzea otu zitzaigun, geuk ere nondik eta nola hasi ez genekienez, ateak zabaltzeak nora eramango ote gintuen probatu nahian. Kultura kudeaketaren esparruan emakumeok izaten genituen trabak, zailtasunak, ezerosotasunak azaleratzeko asmoa genuen, eta, posible balitz, jada erabilitako metodologia eta estrategiak partekatzekoa, edo, auskalo, berriak martxan jartzera ere iritsi gintezkeen agian.

“Kultura kudeaketa eta feminismoa. Aritzetik partekatzeko, partekatzetik eraikitzeko espazioa” topaketa burutu genuen UEUren baitan, eta hura izan zen gure lehen urrats “antolatua”. Kakotxekin diogu, lantegi libre samar bat izan zelako, gonbidatu eta irizpide batzuekin, baina egun eta erdian egin daitekeenaren muga horiekin guztiekin: denbora (beti denbora!), espazio eroso eta konfiantzazkoa sortzeko behar den patxada, gure ezagutzen eta erreferenteen muga gonbidapenak egiteko orduan… hori guztia.

Hala, berriro “antolatu” ginen, eta, Saldaren etorreraren jakitun, osagai bat gehiago izan gintezkeela pentsatu genuen. Kultura eremura ere modu zabalagoan irekitzeko beharra sentitu, eta hala egin genuen. Jada lehenengo topaketa hartatik ateratako hausnarketak besapean, mahai-inguru eta eztabaidetan oinarrituriko beste behin-behineko espazio bat proposatu genuen Durangoko Jardunaldi Feministen baitan: “Kultura eta feminismoa uztartuz: faktoreak eta erronkak”.

Bost mahai genituen, gure lan edo jarduera eremuen arabera: sortzaileak, kudeatzaileak, hezitzaileak, eta komunikatzaileak. Bagenekien kulturan eremu horiek lausoak direla, eta modu askotan ulertuak izan daitezkeela; baina horrek nork bere mahaia libreki hautatzeko modua emango zuela pentsatu genuen.

Galdera potolo horiekin eman genion hasiera solasaldiari, ondo jakin arren galderok beste mila gauza txiki, ertain eta lodi biltzen zituztela. Horietako batzuk aletzen, azaleratzen, izendatzen, biltzen saiatu nahi genuen; eta hortik, esperientzia, gogoa eta irudimena martxan jarriz, proposamenak, bideak, aukerak osatzeko lehen harriak jarri.
Patriarkatuaz hitz egiten dugunean, badakigu kapitalismoaren belarriak agerian geratuko direla, ezin direlako bata bestea gabe ulertu. Modu berean, kulturaz aritzean prekarietateaz jardungo dugu ezinbestean. Guk esku artean duguna, eremu prekarizatua da, modu hirukoitzean. Horixe izango da, beraz, bereiziko dugun lehenengo puntu potolo eta saihetsezina.

Prekarietatea

Ukaezina da kulturaren esparrua eremu prekarizatua dela, egungo marko neoliberalak indartzen eta bermatzen duen kapitalismoak eraginda. Kultura ekosisteman aritzen diren emakumezko subjektuak deritzenek prekarietatearen ondorioak hirukoizturik pairatzen dituzte, hots, kulturan aritzearren, emakume lez izendatzearren eta euskal kultur sorkuntzan aritzearren, subjektu prekarizatu bilakatu dira.

Kultura eta sorkuntza esparruaren prekarietatea batez ere ageriko dualtasun batean sostengatzen da: bizitza ekonomikoki bermatzen duten lanak, eta bermatzen ez dutenak (baina bizitza bizigarria egiten dutenak). Izan ere, kultura lanak bokaziozko ekintza legez identifikatu dira, Remedios Zafrak aipatzen duen “gogo” edo “entusiasmo” horren bulkadaz gauzatuak, maiz “entusiasmo” hori esplotazioa eta ordainsari ekonomiko edo material zilegirik ez jasotzeko argumentu gisa erabili delarik. Horrek guztiak sistema dikotomikoa bermatzeko balio izan du; arima eta gorputza, bizitza materiala eta espirituala, eta sorkuntza lana eta ordainketa ekonomikoa binomioen arteko haustura areagotzeko. Dikotomia horrek, beraz, aurkaritzan jartzen ditu dirua eta ezagutza, eta, ondorioz, interes komertziala eta kulturala.

Prekarietatea, aurpegi askok osatzen dute, agerikoagoak batzuk eta sotilagoak besteak, eta ugaldu egiten dira aipatu bezalako prekarietate hirukoitz sarriegitan naturalizatu baten aurrean. Hizkuntza eta ustez kode kultural gutxituak partekatzen dituzten horiez eta horientzat lan egiten duten sortzaile eta langileez ari baikara. Gure testuinguruan, gainera, gu babestu beharko gintuzketen administrazioek euskal kulturaren irakurketa bakar, azaleko eta ekonomikoki interesatua egiten dute, turismoari eta “marka” edo nazioarteko proiekzio bati begiratzen diena soilik. Ekoizpena, etekin ekonomikoa eta emaitza kuantitatibo soilak bilatzen dituzten kultura politikek ardazten dute gurea.

Gehi diezaiogun horri guztiari emakume izateak dakartzan berezko prekarietateak: ikusgarritasun falta, zaintza kargak, erritmoen ezegokitasuna, kristalezko sabaiak, tratu diskriminatua, aintzakotzat hartuak ez izatea, emakume gorputza izateak eremu publikoetan suposatzen duen bortizkeria, eta abar.

Denbora “Zergatik gaude beti hain nekatuta?”

Goiko galdera sortzaileen mahaitik ahoskatu zen (hitz horiexekin borobildua), baina beste guztietan ere ageri zen kezka edo irakurketa bera. Denbora, erritmoak, tempoak, presioak… behin eta berriro ateratzen ziren.
Lan esparru askotan denborak ez dira errealak; denborak ez dira gure beharretara eta lan kargetara moldatzen. Kapitalismoaren eragina da hori, noski, eta guztioi eragiten digu, baina kulturaren alorrean du bereziki eragina, eta emakumezkoengan modu nabariagoan.

Denbora behar dugu, gainera, lan egiteaz gain bizi nahi badugu, eta aldarrikatzen dugun bizitza benetan erdigunean jarriko badugu.

Alabaina, denbora altxor gero eta urriagoa da, gizarteak kapitalizatu duena, arestian aipaturiko prekarietateak lan bertsuak epe laburragoan egitera behartzen gaituelako, eta gainprodukzioa egungo munduaren ezaugarri esanguratsua delako. Testuinguru honetan kokatuta, zer egin dezakegu denbora irabazteko? Kalitatezko denbora tarteak ahalbidetzeko? Ditugunak birpentsatzeko eta lan sistema berriak frogatzeko denbora izateko?
Hasteko, ezinbestekoa egiten zaigu aldarrikatzea beharrezkoa dela modu kolektibo batean lan egitea. Alde praktikotik, horrek betebeharrak banatzeko aukera ematen digu, eta, era berean, lan-denborak neurtzeko malgutasuna. Alde kontzeptualetik ere, aukera eskaintzen digu ideiak partekatzeko, iritziak kontrastatzeko, umorez eta elkar zainduz lan egiteko. Oztopoak ere badira, talde-koordinazioak eta antolaketak ere beren denbora behar dutelako aurrera egiteko.

Bestetik, ezezkoa ematearen garrantzia ere azpimarratu zen. Oso barneratua dugu aukera guztiei eutsi behar zaiela, eskatutakoari ezin zaiola ezetzik esan, edo harrotzat hartuko gaituztela eskaintza eder bati ezezkoa ematen baldin badiogu. Izan ere, ezetzak ematen eta jasotzen ikastea ezinbestekoa dugu, onartu behar baita norbanako batek ezin dituela ez borroka guztiak ez aukera guztiak bere gain hartu. Baina beharrezkoa da horretarako segurtasuna bilatzea, beldur horiek gainditzea, benetako hautaketa zentzuduna egin ahal izateko. Zure buruaren prekarietatearen kontzientzia duzunean, zure eremua (kulturala, alegia) halakoa denean eta zure emakume kondizioak indartzen duenean beharrezkoa delako segurtasun hori bilatzea.

Ezezkoa ematearekin eta aukerak profitatzeko beharrarekin lotuta, baldintzak norberak jartzearen beharra ere aipagarria iruditzen zaigu. Zenbaitetan, eskaintza bat interesgarria iruditzen zaigun arren, harekin dakartzan baldintzak maiz ez dira aproposenak izaten, edo ez datoz geure epe ahalmenekin bat. Ondorioz, eskatzen diguten hori gauzatzea ezinezkoa baldin bada, argi adierazi behar da ezintasuna, eta ondorioz, ezetza eman, gure burua esplotatu gabe. Ikasi behar dugu argi esaten baldintza horiek ez direla nahikoak, eta lan baldintza duinik ez badute ezin izango direla burutu.

Espazio seguruak eta saretzea

Hainbat kultura eremutako borroka feminista oso bakartia izaten da. Eta kultura baloratzen ez den eremuetatik aritzen bazara horren inguruan, zer esanik ez. Bakardade horren, ulertuak ez izatearen eta aintzat hartuak ez izatearen zama hori oso astuna egin daiteke; eta sarri ez daukagu nori adierazi, norekin partekatu, baliabideak non bilatu. Adibide argi bat da, esaterako, ordezkapenak egiten dituzten irakasleena.

Halaber, saretzearen beharra aldarrikatzea funtsezkoa da. Geure arteko harremanak indartuz sortzen ditugu espazio seguruak. Esparru desberdinetan jasandako egoerak elkarri azaldu eta eduki dezaketen izaera estrukturala aztertzeko aukera ematen du saretzeak, guri topaketa hauek erakutsi diguten moduan.
Esparru desberdinetan aliatuak izatearen bermea funtsezko gihar sendoa litzateke guretzat, baita aldian behin esparruko profesionalak elkartzeko aukera izatea ere. Bertsolaritzan, esaterako, aukera honek gazte askori ateak ireki zizkion. Beste esparruetan ere bultzatu beharko genituzke halakoak, elkar hobeto ezagutzeko, testuinguruko egoeraz mintzatzeko eta batak besteari bermea emateko. Asko ikas dezakegu jada egin diren ekintza, estrategia eta ekimenetatik. Bertsolaritzaren adibideari eutsiz, estrategikoki adostu eta erabaki zuten, esaterako, emakume bertsolarien arteko lehia, zaurgarri eta ordezkagarri izan gaitezen kapitalismoak eta matxismoak ezartzen dutena, desaktibatzea. Gure esku dago emakumeon arteko lehia desaktibatzeko hautu politikoa, baina estrategia gisa ere garatu dezakegu, saretze honetan partekatzen badugu jada izandako esperientziekin, bizipenekin; esaterako, kasu honetan, bidean sortu daitekeen kulparen zama elkarren artean astinduz.

Eztabaidetan argi adierazi zen materialak ez ezik, lan dinamikak, metodologiak eta abar partekatzeko espazio fisiko eta birtualen beharra zegoela, “irlak are irlago ez bihurtzeko”. Saretze hori espazio seguru eta erosoetan gauzatzeko beharraz hausnartu behar da, elkarrizketa, kritika eta gogoeta modu osasuntsu eta betiere horizontal batean gauzatu ahal izateko. Lan produktiboa, denboraren kudeaketaren zailtasunak direla medio, espazio edo gune ez-produktiboetan egin beharra dago, hots, ordainsaria bermatzen duen lan-espazioetatik kanpo. Hemen aurretik aipaturiko denboraren gatazkarekin eta karga estrekin talka egingo dugula ahaztu gabe.

Sortzaile batzuek, esaterako, kolektiboetan lan egiteko hautua egiten dute (Antzerki konpainiak, Txakur Gorria bezalako diziplina anitzetako taldeak…). Kanpoko munduak jarraitzen du hierarkikoa, patriarkala eta kapitalista izaten, baina behintzat kolektiboki egiten zaio aurre, eta errazagoa da ikustea posible dela lan egiteko beste modu batzuk garatzea, eta horien bidez ahalduntzea.

Bestalde, garrantzitsua da hasiberrientzat hurbiltzeko leku erosoak sortzea, lehiakortasunean eta indibidualismoan oinarrituriko espazioak ez izatea, eta horiek baldin badaude ezagutzera ematea. Kulturan profesionalki aritzen garenok eta aritu nahiko luketenek elkar ezagutzeko espazioak bultzatu behar ditugu, eta horien garrantzia azpimarratu.

Ikusgarritasuna. “Emakumeak nahi ditut”

Espazio erosoen beharraz mintzatzen garenean ikusgarritasun osasuntsu eta ez edozein moduko batean ere pentsatu behar dugu. Izan ere, ikusgarritasuna lortzea funtsezkoa suertatzen da kultura ekosisteman, azpiratze eta ikusezintasun nabaria pairatu izan baitugu emakumeok bertan. Oraindik ere, emakumeak kulturaren plazan askoz gutxiago bagara ere, esparruaren atal handia hartzen dugula ematen du, geure ikusgarritasun urria naturalizatua dagoenez, hau gainditzen dugunean, gainezka egiten ari garela dirudielako. Horren aurrean, kuotak lagungarriak izan daitezke epe motzean, betiere ahaztu gabe kuotek ez dituztela diskriminazip sistemikoak ez aztertzen, ez errotik konpontzen. Hala ere, kuotak kamuflaje hutsa ere izan daitezke: alegia, pantaila moduan emakumeak erakustea, atzean dauden gizonek zuzendutako errealitatea ezkutatzeko.

Hala, ikusgarritasuna lortzeko borrokan kritikoa izan beharra dago, emakume subjektuak ikusgarri bilakatzeak ez dakarrelako berekin kultura esparruak izaera feminista bat edukitzea, emakume izateak per se feminista egiten ez zaituen modu berean.

Emakumeen gorputza modu ezberdin batean irakurtzen da. Eta plazara ateratzean gizonezko gorputz batek ez dituen presio eta aurreiritziak jasaten ditu; publikotasunera hurbiltzeagatik bere irudi eta izaeraren gaineko “tasa” altuago bat ordaindu behar du. Sorkuntzaren inguruko mahaian indar bereziz atera zen gai hori. Baita komunikazioan ere, horren alderik publikoenean: irratian, telebistan… zorroztasun handiagoa, sakontasun gehiago eskatzen zaio kazetaritzan emakumeari; bere presentziaren zilegitasuna frogatzea. Artea edo sorkuntza atzetik beste adjektiboren bat daraman zerbait bihurtzen da egileak emakume direnean. Izan ere, “idazle euskalduna” edo “idazle klasikoa” esaten dugu, baina ez dugu “idazle emakumea” esaten, “emakume idazlea” baino (adibide bat jartze aldera). Badakigu, gainera, gizonezkoa dela oraindik ere neutrotzat jotzen dena, eta horren gaiak unibertsaltzat hartuak direnak, emakumeen balioa egotekotan “emakumeei dagozkien” gaietan dagoelarik (amatasuna, esaterako); eta, ondorioz, hauexek ez direlarik interes orokorreko gaitzat hartzen.

Horrek guztiak presio itzela ezartzen du emakume sortzaileengan, baita kudeatzaile, programatzaile, kazetari eta hezitzaileengan ere. Beren zilegitasuna, presentzia hutsetik hasita, zalantzan jartzen delako hastapenetik: sentiarazten zaie euren eskuetan dagoela merezimendu hori benetan dutela frogatzea.

Balioztatzea: noren onespena nahi dugu?

Aurreko puntuarekin hertsiki loturik doa balioztapenaren auzia, hots, zeinen balioztatze edo onespena bilatzen dugun. Kritikoak izan beharra dago, hausnartzekoa baita zer dela eta eta zein helbururekin behar dugun egoera zehatz batzuetan subjektu batzuen aitortza. Horren harira, zenbait gogoeta egin genituen. Alde batetik, nork bere buruarekiko duen konfiantza eta segurtasuna indartu beharra dago; espazio seguruen eta saretzearen bitartez lor daiteke hori bereziki, baina baita modu horizontal batean baloratuko edo tratatuko ez gaituzten esparruak ez lehenetsiz. Ondorioz, beste espazio batzuetako balioztatzeen garrantzia eta indarra aldarrikatu behar dugu. Horretarako lehentasuna eman behar diegu gure sarekoen, kolektibokoen, ingurukoen zein gurekiko errespetua eta kontzientzia dutenen babesari. Kolokan jartzen dugunean zeinen onespenak duen garrantzia edo indarra, kalitatearen beraren ideia jartzen dugu zalantzan, subjektu batzuen irizpideen mesedetan eraikitako kontzeptua baita.

Sortzaileen kasuan “aitapontekotzaren” gaia ere atera zen, nola emakumeek beti gizonezko baten onespena edo fedea behar izan duten hainbat esparrutan onartuak eta baloratuak izateko. Nola kudeatu fenomeno hori? Izan ere, aitapontekotzak sarri zordunaren eta fabore-egilearen arteko botere harremanak ezartzen baititu, eta askatasuna zein konfiantza murrizten. Horrekin loturik, zailtasun nabarmenak daude nork bere buruari zerbaitetan saiatzeko “baimena” emateko, nork bere burua baloratzeko; beren lana ekonomikoki neurtu behar dutenengan arazo eta antsietate nabarmena eragiten du horrek.

Horregatik guztiagatik da hain beharrezkoa balioztatzeko bestelako sareak eraikitzea eta geure buruaren konfiantza eta ahalduntzea lantzea. Eta horretarako ezinbestekoak dira saretzeak.

Autoritatea: nola ulertzen dugu?

Autoritatea kontzeptuak gatazka eragiten du. Zenbait egoeratan beharrezkoa suertatzen da autoritateaz jardutea; hala ere, ez da autoritarismoarekin nahastu behar. Izan ere, ez ditugu boterean oinarritutako harremanak sortu behar, horizontaltasunean oinarritutako prozesu eta ekintzak baizik. Ondorioz, beharrezkoa suertatzen da autoritate posiziotik pribilegioen berrikuspen bat aurrera eramatea. Hala ere, aipatzekoa da egitura produktiboak, denbora murriztuarazten digun horrek, ez duela aukera handirik ematen bestearekiko (ikaslearekiko, lankidearekiko eta abarrekiko) enpatian eta horizontaltasunean oinarritutako harremanak lantzeko, eta ondorioz, modu erraz eta inkontzientean jausten garela pribilegiotik eta botere harremanetan sostengaturiko autoritate roletik jardutera. Beraz, autoritate rolaren berrikuspena gauzatzea ezinbestekoa da, egoera batzuetan gure lana errespetatua izan dadin autoritatez jokatu behar delako.

Baina zer ulertzen dugu autoritate moduan? Esan dugu ez dugula autoritarismoarekin nahastu behar. Autoritate gisa, argi utzi behar dira gure lan irizpideak, gardentasuna eta beharrezkoa suerta daitekeen informazio guztia eskainiz, gure erabaki edo hautuak zertan oinarritzen diren argi utziz. Autoritatearen figura edo rola ardura eta erantzukizunarekin lotu behar da, ez aginpidearekin. Izan ere, taldean edo kolektiboki lan egiten den arren, autoritate figura bat (modu horizontal eta enpatiko batean jarduten duen subjektu gisa ulertua) egon behar da, arduren banaketa egon arren taldearen behar, nahi eta abarrak bideratu edo koordinatzeko. Testuinguru horretan, autoritate gisa gure eginbeharra litzateke desberdintzea noiz ari garen proiektu edo talde lanaren onurarako eta noiz norberaren intereserako.

Zaurgarritasuna ere izan daiteke autoritatea ulertzeko modu hegemonikoarekin apurtzeko era bat (hezkuntzaren inguruko mahaitik proposatu zuten moduan), eta aldi berean ahalduntzeko bide bat. Gure zaurgarritasuna besarkatu, erakutsi eta erabiltzea, ezkutaketaren gainean eraikitzen diren botere eta intseguritate mekanismoak desaktibatzeko. Berez hierarkikoa den estruktura batean hori praktikan jartzeak, baina, zailtasunak izan ditzake.

Eta orain?

Ondorio saldo horiek elkartzeak; susmatutakoa, nolabait sentitutakoa baina finkaturik ez zenuena errepikaturik entzuteak; guztiok gauza antzekoekin triste, haserre, kezkaturik edo itxaropentsu ikusteak erakusten dizu zenbait arazo eta egoera estrukturalak direla. Topaketako parte-hartzaileengandik jaso dugun erantzunetako bat izan da zein zaila den halako espazio bat topatzea, non zure interes eta arazo berak dituen jendearekin hitz egin dezakezun euskal kultura eta feminismoa diren bi auzi hain zailen inguruan hausnartzeko, elkar indartzeko, lasaitasunetik eztabaidatzeko, metodologia posibleak trukatu zein irudikatzeko… edo, besterik gabe, babesa eta sostengua bilatzeko.

Feminismoak indarra, ausardia, erreferenteak eskaini dizkigu; salto egiterakoan hutsera ez goazela sentitzen lagundu digu. Aurrekoek egindakoak, adierazitakoak, plazaratutakoak eman digu sarri behar genuen bultzada edo berme hori. Baina ez da nahikoa. Gehiago behar dugu, gehiago izan behar dugu.

Saretze baten behar nabarmena dago. “60 pertsona gehienez” jarri genuen muga tailerrean, elkarrizketa formatu erosoa mantendu ahal izateko, eta hala ere, baginen 80 emakume auziari heltzen; hauei gehitu behar zaizkielarik interesa azaldu, baina etorri izan ezin zuten horiek. Asko gara, beharra ere handia eta larria da, eta moduren bat topatu behar dugu saretze birtual zein fisikoak osatzeko, ikertzeko, materiala sortzeko, jada egin den lan mordoa ikusarazi eta partekatzeko… Hori da hemendik aurrera eraiki behar dugun bidea, baina laguntzarekin, elkarlanean. Kezkak ez luke soilik denbora eta esfortzu indibidualean oinarritu beharko. Babes handiago eta egonkorrago bat bermatuko duen egitura behar dugu, denboran iraungo duena eta antolakuntza zabalago bat ahalbidetuko duena.

Archivado en: Iritzia Feminismos
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Andalucía
8 de marzo Los feminismos diversos andaluces congregan a decenas de miles de personas en la calle a pesar de la lluvia
VV.AA.
Más de 25.000 andaluzas han salido este 8M en las diversas convocatorias de los feminismos diversos e interseccionales de todo el territorio.
Feminismos
8M Lluvia feminista para un 8M antirracista en Madrid
VV.AA.
Más de 80.000 personas, según los datos de la organización, han secundado la marcha que la Comisión 8M ha organizado entre Atocha y Plaza España, cuyo eje principal ha sido el antirracismo como antídoto necesario para conseguir derechos para todas.
Feminismos
En directo Los feminismos salen a la calle por el 8M
Más de 1.200 convocatorias en todos los rincones del estado muestran la vitalidad de un movimiento que hoy tendrá el handicap de las fuertes lluvias en buena parte del territorio.

Destacadas

Comunidad de Madrid
Sanidad privada Denuncian ante Inspección a un hospital de Quirón por poner en riesgo a una trabajadora embarazada
El sindicato CCOO ha denunciado al Hospital La Luz por forzar a enfermeras embarazadas a trabajar sin una adaptación a sus puestos, realizando tareas asociadas a riesgos como la exposición a químicos o radiaciones.
Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid La Guardia Civil desaloja a los bomberos forestales encerrados en Las Rozas en protesta por un nuevo convenio
La plantilla de prevención y extinción de incendios reclama un convenio actualizado, recuperar el poder adquisitivo perdido en una década y contratos estables en un contexto de catástrofes climáticas de cada vez mayor impacto y frecuencia.
Reducción de jornada
Seguidismo de la patronal Junts traslada a Yolanda Díaz su “no” a la reducción de jornada y peligra su posible aprobación
La negativa de Junts a apoyar la reducción de jornada (al menos por el momento), junto con el no del PP, suman suficientes votos en contra como para tumbar la ley de bajada de horas una vez llegue al Congreso.
Sevilla
Komando G “Sin las mujeres, el barrio se pararía”
El Komando G es una red feminista ubicada en el Polígono Sur de Sevilla en la que participan vecinas y mujeres representantes de entidades sociales que busca ser un espacio de cuidados y reivindicación para todas las mujeres del barrio.

Últimas

Galicia
Galicia Las mujeres gallegas ocupan el segundo puesto de menor retribución por hora del Estado español
Su precariedad se manifiesta en la temporalidad, las escasas oportunidades de promoción y el menor acceso a puestos de liderazgo. La desigualdad estructural afecta especialmente a las trabajadoras del sector primario, donde siguen invisibilizadas.
Gasto militar
Industria militar España deberá aumentar el gasto militar otros 20.000 millones de euros para cumplir con el rearme de la UE
Los 27 aprueban el plan de la Comisión Europea para aumentar el gasto en armamento en 800.000 millones de euros. Solo este año, España debería aumentar la partida de defensa en 3.500 millones de euros, según Geshta.
Valencià
Valenciano El valenciano gana la consulta lingüística escolar
La lengua valenciana se reafirma en la enseñanza con una victoria por la mínima en la votación por la lengua base, con un 50,53% frente al 49,47% del castellano
Derecho a la vivienda
Batu Elkarlaguntza Sarea “No nos moveremos del hotel hasta que el Ayuntamiento de Basauri nos dé una alternativa habitacional”
“Un mes después del incendio, el Ayuntamiento notificó con diez días de antelación que las familias debían abandonar el hotel en el que estaban realojadas”, ha señalado Berta Giménez, portavoz del sindicato Batu.
Teatro
Teatro Un moderno ‘Romeo y Julieta’ llega con ‘Lavapiés’: gentrificación y memoria histórica en el escenario
Dirigida por Fernando Ferrer, la obra aúna la pugna entre enterrar el pasado, literalmente, o tenerlo en cuenta en el presente para tomar la mejor decisión. Se puede ver los sábados de marzo en el Teatro del Barrio de Madrid.

Recomendadas

Ocupación israelí
Ocupación israelí Trump y Netanyahu imponen a Hamás un rediseño de la tregua en Gaza
La vigencia del alto el fuego iniciado en enero pende de un hilo mientras Tel Aviv mantiene el bloqueo de ayuda humanitaria a las puertas del enclave palestino y la Casa Blanca negocia directamente con Hamás.
Grecia
Turismo depredador La isla griega de Sifnos, entre la escasez de agua y el exceso de turismo
VV.AA.
Las islas Cícladas en el mar Egeo son uno de los lugares más turísticos del mundo. La economía del archipiélago depende de los visitantes, pero el desborde del turismo está provocando graves problemas hídricos y ambientales.
Represión
Policía infiltrada La ‘Directa’ destapa a una policía infiltrada en el movimiento por Palestina y la izquierda independentista
La agente actuaba bajo la identidad falsa de Belén Hammad Gómez y llegó a utilizar su DNI falso para inscribirse en un equipo de fútbol sala y realizar una formación con Novact.