Derecho al agua
Ez utzi Urdaibaiko urak multinazionalen eskuetan

Barikuan Bermeok bozkatu zuen Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao-Bizkaian integratzea, gaur Gernikak egingo duen bezala. Eskualdeko egitura publikoa disolbatuz, multinazionalen menpe utziko dute ura.
Agua Urdaibai concentra Gernika
Presentación del manifiesto por una gestión pública y social del agua en Gernika (FOTO: Busturialdeko Hitza)

Eako Alkatea eta Bizkaiko batzarkidea (EH Bildu)

29 sep 2021 07:00

Ura giza eskubidea da, eta Nazio Batuen Erakundeak eskubide hori aintzatetsi zuen 2010ean. Bizitzarako eta pertsonen duintasunerako funtsezko baliabidea da. Multinazional asko baliabide hori kontrolatzen saiatu dira, onura handiak bermatzen dizkielako, eta inor ere ezin da urik gabe bizi. Uraren horniketan ez dago lehiarik – zerbitzua enpresa bakarrak ematen du udalerri bakoitzean–, bezero gatibu bat dago – inork ezin duelako baja eman ur-zerbitzutik–, eta kudeaketa pribatua herritarren kontroletik libratzen da. Horregatik ezin da onartu giza eskubideen arloan, ura burtsan kotizatzen hasi den arren. Baina ura eta haren ekosistemak, naturako ondasun eta baliabide guztiak bezala, kolektibitatearen natur-ondarearen parte dira, eta gobernuek bermatu behar dute ez dela negozio pribaturik egingo ondasun komunekin.

Bilbao-Bizkaia ur azpikontratatuak

EAJk Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren (BBUP) inguruan egindako kontzentrazioan, uraren monopolioaren bidezko kontrol politikoaz gain, beste perbertsio bat dago: ur zerbitzua negozio gisa ikustea. Bilbo-Bizkaia paperean publikoa bada ere, egia esan bere kudeaketa ereduan enpresa pribatuen irizpide berberen arabera arautzen dela. Izan ere, formari dagokionez titulartasuna publikoa bada ere, praktikan, diru publikoaren kudeaketa zuzenetik esku pribatuetara igaro den eredu bat indartu da urteen poderioz, azpiegitura berriak eraikitzeko ez ezik – Aldundiaren eta BBUPren arteko hitzarmena, 2008-2016 urteetarako, 316 milioikoa zen azpiegitura berriak egiteko–, zerbitzua bera azpikontratazioen bidez kudeatzera ere pasatu delarik. Zerbitzuen azpikontratazio- eta kanporatze-maila oso altua da. Modu honetan enpresa pribatuek, azpikontratatzean ere, poltsikoak betetzen dituzte Bilbao-Bizkaia Partzuergoak emandako milioi askoko kontratuekin. Multinazionalak eta enpresa handiak dira azpikontratatuak, hala nola Iberdrola, Acciona edo Aqualia, Suez…. eta horiek dira uraren fakturetan ordaintzen den diru publikoaren %60 baino gehiago eramaten dutenak. Ezkutuko pribatizazio horren perbertsioan azpikontratetako langileak dira, euren lan baldintzen prekarizazioan, ordaintzen dutenak.
Derecho al agua
Consorcio de aguas Bermeo y Gernika privatizan la gestión del agua en Urdaibai
Los municipios se incorporan al Consorcio de Aguas de Bilbao con el rechazo de los grupos de la oposición y de varias localidades

Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa gero eta urrunago dago tokikotik eta egitura oso urrun du udal eta eskualde eskalatik. Han, erabakiak eta eguneroko kudeaketa ordezkaritza txikiko eta gutxieneko parte-hartzerik gabeko organoetan hartzen dira, eta gardentasunari dagokionez, gero eta opakoagoa da. Bai berton eta bai kanpoaldean ere kalte ekonomikoa ekarri duten erabakiak ere hartu izan dira, hala nola Argentinan eta Uruguain egindako inbertsioak, Partzuergoaren helburuetatik guztiz kanpo daudenak eta eragiketa merkantilista ez-logiko eta justifikaezinak direnak, eta are gutxiago oinarrizko ondasuna den urarekin. BBUPen monopolioak Europan pentsaezina den zerbait ere badakar, Uraren Esparru Zuzentarauak adierazten baitu uraren gaineko kudeaketa eskumenak konfederazio hidrografikoen esku utzi behar direla. Hots, arroak kudeaketa-unitateak direla. Baina Bilbo Handiaren ereduak Europako Zuzentarauari muzin egiten dio eta nahiago du guztia Bizkaia mailako monopolio batean kontrolatu. Hortik kanpo zen azken eskualdean, Busturialdean, Ur Partzuergoaren estatutuetan EAJk burutu duen aldaketa Estatu-kolpea izan da, herritarren erabaki demokratikoari bidea moztuz eta udalerri guztiak batera integratzeko gehiengo kualifikatuaren ordez sinplearekin bakarrik nahikoa zela erabakiz.

“Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren titulartasuna publikoa bada ere, praktikan esku pribatuetara igaro den eredu bat indartu da, azpiegitura berriak eraikitzeko ez ezik, zerbitzua bera azpikontratazioen bidez kudeatuz”
Beharrezkoa da kontrol sozialerako eta demokrazia parte-hartzailerako modu berriak sustatzea, gardentasuna eta herritarren parte-hartze eraginkor eta proaktiboa bermatzeko, Aarhuseko Konbentzioak ezarri zuen bezala. Halan da, 2003ko maiatzaren 26ko 2003/35/EE Zuzentarauak Europako araudira ekarri zuen konbentzioa, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, “Informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikorako eta justiziara jotzeko eskubideak” arautzen dituenak, Espainiako araudira. Horren harira, azken bost urteetan demokrazia hidrikoaren kontzeptua gizarte-erakunde askok hartu dute, batez ere Europan, kezkatuta baitaude korporazio handiek gero eta nagusitasun handiagoa dutelako ur zerbitzuen kudeaketan.

Udaleko ur zerbitzu publikoak

Eta ur-zerbitzua benetan publikoa eta udalekoa balitz, non Udal bakoitzak erabakiko lukeen nola eman herritarrei mesede egiteko, eta ez multinazional handiei? Enpresa pribatuei azpikontratatzen ez zaizkien baliabide propioekin ematen den zerbitzua, langileak erakunde publikokoak direla eta enplegu duin eta kalitatezkoak dituztela. Ingurumena errespetatuko lukeen zerbitzua, baliabide naturalak optimizatuz eta errentagarritasun ekonomikorik bilatu gabe. Herritarren parte-hartzea eta kudeaketaren gardentasuna bermatuko duen eredua. Herritarren eskalan egindako eredu demokratikoa. Eredu horretan ura ez litzateke botere eta diru joko bat, baizik eta giza eskubidea blindatzen duen zerbitzu publiko bat. Orduan, zergatik ez egin denok Busturialdeko Ur Partzuergoaren aldeko apustua?

Derecho al agua
Iratxe Arriola: “Urdaibai marka marketinetik haratago edukiz janzteko ordua da”

Iratxe Arriola Alzola Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeko Ur Patzuergoaren lehendakaria izan zen. Kezkatuta dabil urak kudeatzeko ereduarekin, 2015etik PNVk kontrolatutako eskualdeko egitura publikoa desegiteko proiektua onarrtu duenetik.

Urdaibai Biosferaren Erreserba garapen iraunkorreko esperientzietarako laborategi izateko helburuarekin sortu zen, esperientzia horiek beste eremuetara esportatzeko asmoarekin. Momentuz ez da ezer esportatu ez sortu. Johannesburgoko goi-bilkuran bermatu beharreko iraunkortasuna neurtzeko bost elementu adostu ziren: ura, elikadura, energia, osasuna eta biodibertsitatea. Uraren politikaren antolaketa berria arro hidrografikoa oinarrizko unitate gisa hartuz, ikuspegi holistiko batetik etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Erronka horien artean nabarmentzekoak dira klima aldaketarekiko konpromisoa, uraren kalitatea eta saneamendua hobetzea, ur galerak minimizatzea edo uholde arriskuak gutxitzea, uraren eta energiaren arteko harremana, azpiegituren diseinua eta eredua, gizartearen parte-hartzea eta abar.

“Zergatik ez da Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao-Bizkaian integratzearen inguruko eskualdeko erreferendum bat egin? Mahai-gainean onura eta kalte guztiak jarriz. Dena kontatuz. Egia esanaz”

Busturialdeko Ur Partzuergoak baditu konpondu beharreko aspektuak; baina ez dira konponezinak. Besteak beste, udako sasoiko ur faltari erantzuteko Oizeko hodia berriztu beharra dago eta horretarako Bizkaiko Aldundiak bazuen proiektu bat, 8 miloi eurotakoa Iosu Madariaga diputatu zenekoa. Ez dago aitzakiarik Foru Aldundiak inbertsio hori egin ez dezan. Kudeaketa eredu baten aldeko apustua egin behar dugu, non erakunde publiko kudeatzaileak bere jardueren eta erabakien berri emango duen, bai bere mendeko botere publikoei, bai herritarrei. Gainera, funtsezkoa da plangintza prozesuetan uraren hiri-zikloari lotutako erabiltzaile eta eragile sozial guztien inplikazioa erraztea, printzipio komunetan oinarrituta aurrera egiteko beharrezkoak diren adostasunak sustatuz. Uraren kudeaketa publikorako eredu bat eskatzen dugu, irabazi-asmorik gabekoa, ikuspegi sozioekologikotik herritarrek interes orokorreko zerbitzu gisa dituzten eskubideak errespetatuko dituena, tokian tokiko energia sorkuntza burujabearekin batera uztartuko dituena.

Derecho al agua
Dejando atrás la privatización del agua

¿Cómo se convirtió Francia, pionera en la privatización del agua, en un semillero de remunicipalización? Ciudades como París y Grenoble no solo pusieron fin al dominio sobre el sector de las grandes empresas como Veolia y Suez, sino que fueron claves en la invención de una nueva generación de servicios públicos de agua, tanto en Francia como en el extranjero. Pero la lucha no ha terminado.

Kudeaketa erakunde publikoek eraginkortasunez bermatu behar dituzte gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta kontrola, eta zerbitzuaren helburuak bermatu behar dituzte ere. Gizarte- eta ingurumen-arloko helburuak bere eginez, interes pribatu, politiko edo burokratikoen gainetik jardun behar dute, eta herritarrei kontuak modu argi eta garden ematen baita. Azken batean, herritarren parte-hartze aktiboa, hau da, mugimendu ekologisten, kontsumitzaileen erakundeen, sindikatuen eta auzo elkarteen parte-hartze proaktiboa helburu izan behar dute.

Zergatik ez da Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao-Bizkaian integratzearen inguruko eskualdeko erreferendum bat egin? Mahai-gainean onura eta kalte guztiak jarriz. Dena kontatuz. Egia esanaz. Baita fakturaren ingurukoak ere. Hau da, printzipioz lortu dute akordio bat eskualdeko agintariek Bilbao-Bizkaiako tarifak ez aplikatzeko, baina hori zenbat urterako den, eta gero ura ze preziotan jarriko den batek daki. Batek daki baita bulegoak eskualdean zabalik izateak epemugarik ote duen. Azaldu aurrerantzean gure eskualdearen ur kudeaketarekiko erabakiak non eta nork hartuko dituen, azaldu baita ere Busturialdeko Ur Partzuergoak bere erosketetan urtero eskualdean uzten dituen 600.000 euroak aurrerantzean ez dituela utziko. Berba argi egin dezagun, egia esanez.


Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Opinión
Guggenheim Urdaibai Respuesta al Agirre Center: no participaremos en este juego con cartas marcadas
VV.AA.
El “proceso de escucha” se invalida a sí mismo al existir un plan ya elaborado y no publicado “de expansión discontinua del Guggenheim de Bilbao en Urdaibai”.
Racismo
Euskal Herria El discurso reaccionario gana enteros en Euskal Herria
La simbología fascista, las patrullas ciudadanas y los postulados políticos antimigratorios ganan terreno emulando al resto de Europa.
Gobierno de coalición
Gobierno de coalición Sánchez piensa en un paréntesis legislativo para evitar roces con los socios tras una semana explosiva
El choque bronco por el caso de las compras de balas israelíes a cargo de Grande Marlaska puso sobre la mesa como nunca la ruptura de la coalición, aunque nunca fue una opción.
Galicia
Galicia Cuidar sin derechos: la lucha de las trabajadoras en las residencias privadas de Galicia salta a la huelga
Sin tiempo ni medios para ofrecer unos cuidados adecuados, alertan de una situación insostenible en los centros y denuncian la privatización de un servicio a costa del bienestar de las personas mayores y dependientes.
LGTBIAQ+
Juicio el 9 de mayo Lidia Falcón pide cinco años de cárcel a una mujer trans por un tuit de 2021 que no la menciona
La activista antiderechos Lidia Falcón denunció a Diana Juan Cano en 2021 por un tuit que apenas tuvo repercusión. La acusación pide una pena de cinco años de prisión y 50.000 euros de indemnización.
València
València Convocan una huelga general contra Mazón el próximo 29 de mayo
CGT, CNT, COS e Intersindical llaman a la movilización por la gestión de la Dana, los recortes y la situación de acceso a la vivienda.
Guinea-Bissau
Internacional Guinea-Bissau arranca una ola de represión tras el sabotaje popular de una mina de arena en un parque natural
Una acción liderada por las mujeres del pueblo de Varela provocó un incendio en la bomba de extracción de la mina de arena pesada. El Gobierno ha llevado a cabo la detención de 16 personas, entre las que se encuentran líderes locales.
Opinión
Opinión “Tener correa” y la ridiculización del afecto
Existe una presión muy fuerte sobre los propios hombres para que no amen demasiado, no cuiden demasiado. El ideal de “libertad masculina” tradicionalmente se entiende como independencia, desapego, y muchas veces, desinterés.
Opinión
Opinión Las sáficas también somos trans, deseamos trans y amamos trans
Resulta irónico que a quienes tanto nos han cuestionado la identidad de “mujeres de verdad” en función de nuestra expresión de género o la vida que decidimos emprender no levantemos antorchas al ver el mismo odio operando con estrategias similares.

Últimas

Eventos
Evento Un Salto al periodismo desde el barrio: acompáñanos en un directo sobre periodismo situado
El Salto organiza un evento centrado en el potencial de los formatos sonoros para transmitir información veraz y fiable de forma cercana. Para hacer periodismo desde el barrio y barrio desde el periodismo.
Gasto militar
Gasto militar ¿De dónde sacará Sánchez el dinero para financiar el incremento del gasto en defensa?
La promesa de aumentar las partidas presupuestarias militares necesita redirigir 10.471 millones de euros para alcanzar el 2% del PIB. Cumplirlo este año abre a su vez un grave problema para hacerlo en 2026.
Más noticias
Opinión
Opinión Las sáficas también somos trans, deseamos trans y amamos trans
Resulta irónico que a quienes tanto nos han cuestionado la identidad de “mujeres de verdad” en función de nuestra expresión de género o la vida que decidimos emprender no levantemos antorchas al ver el mismo odio operando con estrategias similares.
Opinión
Opinión IA: un proyecto tecnosupremacista
La pregunta que me hice hace algunos años fue: ¿Por qué existe un evidente interés en “crear la cuestión de la IA”, cuando las tecnologías y las lógicas que la componen están ya operativas desde hace años?
Salud
El precio justo La nueva ley del medicamento o estrategias para bajar el precio de los genéricos (que son caros)
En España pagamos de media un 10% más por los medicamentos genéricos que consumimos que en el resto de la UE. Al mismo tiempo, nuestro gasto farmacéutico ha aumentado un 33% en la última década.

Recomendadas

Galicia
Galicia Vigo, A Coruña y Ourense compraron material policial a Israel por medio millón de euros en solo cuatro años
El alcalde ourensano, Gonzalo P. Jácome, adjudicó un contrato por 70.000 euros días después del siete de octubre. Abel Caballero firmó otro de más de 200.000 euros y la alcaldesa de A Coruña siguió la estela con un contrato de 170.000 euros.
Turquía
Pinar Selek “Turquía sigue gobernada en base al miedo”
La profesora y socióloga turca, quien ha sufrido además de cárcel, un acoso judicial por 27 años, habla de la falta de independencia del poder judicial, del adoctrinamiento social y de la formación de la sociedad turca.