We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Banatzaileak jomugan urte berrian
Amazoneko langileen borroka eta “Rider Direktiba”-ren inguruko berrien ondorioz, banatzaileen azken aldiko egoera aztertu dugu . Hots, aste honetako agenda sindikalea ezagutu eta gero, Eki Etxebarriak Amazonen biltegietan ematen ari den grebaren nondik norakoak izan du aztergai, Janire Ornes ELAko ordezkariarekin.
Jarraian, abenduan EBak adostutako “Rider Direktiba” edo Plataforma digitalen Zuzentarauaren testuko ezaugarri esanguratsuenak ezagutuko ditugu, Euskal Herrian izan dezakeen ondorio aipagarrienak aztertu dituzte Andrea De Vicente eta Jon Bernat Zubirik; bereziki Amazonen plan estrategikoaren egoerari begira, Euskal Herrian ezartzeko erraldoi estatubatuarrak erabili duen estrategia aztertuz.
Bukatzeko, Argia aldizkariaren atalari ekin diogu ez-ohiko modu batean. Alternatibak ere badaudela erakusteko, Argia banatzen duen Gasteizeko Eraman kooperatibako Juan Latorrr banatzailea elkarrizketatu dugu, Paul Iano kazetariak Glovon egin zuen infiltrazioa gogora ekarriz ere.