We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Sektore Hitzarmenek gero eta langile gehiagoren lan baldintzak babesten dituzte
2023 urte emankorra izan da Euskal Herriko lan harremanetan, herrialde eta sektore anitzetan borroka sindikal esker lan hitzarmen ugari sinatu dira. Iturri desberdinetatik hartutako datuak aztertuta, sektore mailan bultzatutako gatazkak eta negoziazioak izan ditugu hizpide. Euskal sindikatuen balorazioa jasoz.
Lehenengo, hurrengo egunetako deialdiak aurkeztu ditu Eki Etxebarriak. Ondoren, Andrea De Vicentek Lan Harremanen Kontseiluak emandako azken bi hilabeteko txostenaren berri eman digu. Hitzarmen Kolektiboen bilakaeraren inguruko aldaketa nabarmenenak azpimarratu ditugu. Eguneko elkarrizketa, ELAko Negoziazio Kolektiboko arduraduna , Pello Igeregi, eta CCOOko Gipuzkoako arduraduna, Arkaitz Antizar, izan ditugu, urteko sektore gatazkak, negoziazio mahaien bilakaera eta sinatutako zein ez sinatutako lan hitzarmenen inguruan berba egiteko.