Lanaren Ekonomia
Kalte ekonomiko eta sozialak gutxitu behar ditugu

Koronabirusaren pandemia globalak ekarritako osasun larrialdi egoeraren kalte ekonomiko eta sozialak gutxitu behar ditugu, erabaki publiko eta ekintza kolektibo egokiak bultzatuz.

Coronavirus Iruña 7
Los trabajadores de la construcción se mantienen en sus puestos de trabajo Mikel Urabaien Otamendi

Lanaren Ekonomia : Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun irrati saioa hemen


Aurreikuspenak egitea zaila den arren, Valentziako zientzialariek diote apirilaren 10etik aurrera izango dela koronabirusaren kutsatze egiaztatuen gailurra. Gailur hori lehenago gertatuko delakoan dago, ordea, Eneko Axpe, Stanford Unibertsitateko eta NASAko ikerlaria. ETBri eskainitako elkarrizketa batean Hubeiko bilakaera gure epekotasunera ekarri du. Haren arabera, hamar egunen buruan iritsiko litzateke eguneko heriotza kopuruaren gailurra, agerraldi larri berririk ezean. Garai korapilatsuenak lirateke horiek, sufrimendu egoerak eta tentsio larriek ere gailurra joko lukete eta.

Osasun langileak, epidemiologoak, prebentzio teknikariak eta agintari publikoak borroka gogor hori antolatzen dabiltzan bitartean, kalte ekonomiko eta sozial ugari izango direla aurreikusi behar dugu. Azken horiek gutxitzeko, politika eta ekintza eraginkorrak bultzatu beharra dago lehenbailehen.

Nora arteko kalteak?

Ziurgabetasunaren aroa hasi da, eta dagoeneko piztu da komunikabideetan datozen aste eta hilabeteetako kalte ekonomikoei buruzko eztabaida. Urte honetako bigarren hiruhilekoan BPGa %40 jaitsiko dela kalkulatu du Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak. Kalkulu horrekin bat dator Mikel Casares NUPeko irakaslea, eta 2020 osoko jeitsiera %10ekoa izan daitekeela dio, Berria egunkariak egindako elkarrizketan. Aurreikuspen horiek bat datoz Europa mailarako egin direnekin: konfinamenduko lehenengo hilabetean egungo BPGa %50era jaitsiko da, eta %25era ondorengo bi hilabeteetan.

“Funtsezkoak ez diren jarduera presentzialen itxieraren “Txoke Estrategia” gauzatuta, kaleratzeek eta lan etenaldiek ia 600.000 landunei eragingo liekete”

Ildo honi jarraituz, langileriaren erdiarengan eragina izan dezake etenaldiak. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban 400.000 lanpostu kaltetzea espero du Eusko Jaurlaritzak. Bestalde, Nafarroan 120.000 lanpostu inguruko galera izatea esperoko litzateke, antzeko eragina izanez gero. “Konfinamendu partzialari eta lehen astean harturiko neurriei” erreparatuz, EAEn 250.000 langilek “lana galdu edo aldi baterako eten egin dutela” kalkulatu du Joseba Garmendia EHUko irakasleak. Haren datuei erreparatuz, funtsezkoak ez diren jarduera presentzialen itxieraren “Txoke Estrategia” gauzatuta, kaleratzeek eta lan etenaldiek ia 600.000 landunei eragingo liekete.

Epe laburreko eraginetatik harago, askoz langile gutxiago geratuko lirateke langabezian 2020 amaierarako, erkidegoetarako CEPREDEk egindako kalkuluaren arabera. Kontsumo etenaldia eta egungo ekoizpenaren itxialdi partziala lau astetara mugatuko balira, 15.000 enplegu baino gehiago desagertuko lirateke Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta 5.000 baino gutxiago Nafarroan. Ondorio horiek bikoiztuko lirateke, adibidez, etenaldi epea zortzi astekoa izanez gero.

Etenaldi epearen luzera izango da, beraz, aurreikuspen horiek guztiak egokiak diren edo ez ikusteko gakoa. Orain, borroka sozial, sanitario eta logistikoak iraun bitartean, egunez egun egin behar diegu aurre ekoizpena etetearen ondorioz gertaturiko kaleratzeen eta aldi baterako erregulazioen kalteei. Jada 13.500 aldi baterako lan erregulazio espediente (ERTE) ditugu EAEn, ia 100.000 langileri eragiten dietenak. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, 3.600 espediente iragarri ditu, eragindako langile kopurua argitu gabe utziz. Eta hurrengo egunetan gehiago espero dira, domino efektua geldiezina baita.

Aldi baterako langileen kontratazio berri eza kontuan hartu behar dugu baita ere, turismo jardueretan kasu. Hiruhileko honetan euskal ekonomiaren azken hamarkadetako desindustrializazioa eta espezializazio eredu kaskarra geratuko dira agerian. Langabeziaren igoera larri honek eta soldaten zein enpresarien errenten jaitsierak populazioaren erosteko ahalmena eta bizi baldintzak kaltetuko dituzte.

Itxialdi orokorra orain?

Espainiako Gobernuak alarma egoera gogortzen baldin badu, eta oinarrizkoa ez den industriaren ekoizpen itxialdia dekretatu, ondorio ekonomiko eta sozial latzagoak izango dira epe luzean. Hasi dira dagoeneko lehenengo etenaldi industrialak: Mercedes-Benz, CAF, Arcelor-Mittal, Irizar eta Michelin, besteak beste. Horien hornitzaile gehienek bide bera jarraitu dute. Italian ekoizpenaren etenaldi zorrotzagoa agindu berri dute. Hemen, asko dira bide bera noiz jarraituko zain daudenak; erabateko itxialdia berehalakoa izan dadin eskatzen dute, eta “langileen osasunarekin jolastu ez dezatela” eskatzen diete gobernuei. Gobernuek, ordea, ez dute nahi industriak, eraikuntzak eta ahal den bezainbeste zerbitzuk ixterik. Eztabaida ezinbestekotzat jotzen diren aktibitate ekonomikoetan datza. Kasuan kasuko jardueren azterketa sakon baten beharra dago, hautu desegoki batek osasuna epe motzean kaltetu dezakeela jakinda. Hala ere, berehalakotasuna da erronka.

“Test arinak behar dira, enpresetako langile guztiei frogak egiteko eta positiboak etxeko berrogeialdi isolatuan jartzeko. Langileen osasuna bermatzea izan behar da helburua”

Hego Koreak erdibideko estrategia jarraitu du, hasieratik lantokietara bertaratu beharreko langile guztiei test arinak eginez. Hemen, test arinak heltzear dira, eta Eusko Jaurlaritzaren protokolo irizpideak (distantzia, maskarak, eskularruak, termometroak eta abar) ez dira nahikoak. Honetan ere, lan prebentzio arauak betetzen direla bermatu beharra dago. Protokolo egoki batek langileak COVID-19az kutsatzeko aukerak jaisten ditu, baina ez du haien osasuna bermatzen. Test arinak behar dira, enpresetako langile guztiei frogak egiteko eta positiboak etxeko berrogeialdi isolatuan jartzeko. Langileen osasuna bermatzea izan behar da helburua.

Horretarako, ezinbesteko baldintza da testak modu masiboan zabaltzea eta horien fidagarritasuna kontrolatzea; hor dago koska. Horrez gain, azpimarratu beharra dago Hego Korean punta-puntako baliabide eta teknologia gailuak izan dituztela eskura, eta, nola ez, gizarte eredu desberdina: bertan ezarritako irizpide eta neurriak ez dira gure gizartera erraz egokitzen. Ereduak gorabehera, ezinbestekoa da enpresetan arriskuen prebentziorako neurri guztiak bermatzen diren ala ez egiaztatzea, eta betetzen ez direnean, jarduera ekonomikoa berehala gelditzea. Lan arriskuen prebentziorako agintaritzak gidatuta, zeregin horretara bideratu beharko lirateke egun kaleetan isunak jartzen ari diren indar polizialak.

Bitartean, zer egin?

Itxialdiaren gradua da orain lan munduaren erronka nagusia. Bigarrena, apirilaren 10a eta 15a artean SEPEa larrialdian etendako milioika langileri haien soldaten %70 automatikoki ordaintzen eraginkorrak izatea. Hala balitz, enpresa guztiek erregulazio neurriak aplikatu ahalko lituzkete, nahiz eta aurreko urtean galerak edo irabaziak izan. Aurreko urtean irabazi maila batetik gora izan zutenek beren langileen soldatak ordaintzea da egokiena. Bestela, irabazi handiak izan dituzten enpresen langile soldatak guztion artean ordaintzen ariko gara.

“Gaur bertan, kaltetu orok alokairuak bi hilabetetan ez ordaintzea ari da eztabaidatzen, gutxieneko larrialdi-errenta bermatzearen aldeko ahotsak ugaritu diren bitartean”

Aurretik hipotekekin gertatu bezala, gaur bertan, kaltetu orok alokairuak bi hilabetetan ez ordaintzea ari da eztabaidatzen, gutxieneko larrialdi-errenta bermatzearen aldeko ahotsak ugaritu diren bitartean. Eta Gobernuak eragile sozialekin hitzarmenak gauzatzen dituen bitartean, ezin dugu ahaztu berrogeialdian gauden bizilagunon helburua zein den: osasun sistemak (gure Osakidetza eta Osasunbidea) ez kolapsatzea, kutsatze katea atzeratzeko isolamendu neurri zorrotzei eutsiz.

Era berean, gobernuek baliabide publiko zein pribatuz eta langile berriz hornitu behar dituzte osasun erakundeak, Espainiakoak zein euskal lurraldeetakoek jada iragarri dutenez. Osasun krisiaren euste neurriak egunez egun joango dira egokitzen, eta horiek antolatzen dabiltzanei laguntza eta atxikimendua eman behar dizkiegu, egoera honetatik bizirik irteteko. Era berean, foru aldundien eta udalen menpe dauden zerbitzu sozial publiko zein pribatizatuek larrialdira egokitzeko plan ausartak beharko lituzkete.

“Osasun arloan arrisku-taldeak babestu behar ditugula argi dugun bezala, arlo ekonomiko eta sozialean ere sektore ahulenen aldeko politikak egin behar ditugu”

Langileen eta herri sektoreen babeserako neurri sozial ugari behar ditugu, egoerari gutxieneko duintasunez aurre egiteko. Enpresetan krisi honek izango dituen ondorioak oso aldakorrak izango dira, krisi guztiek sexu eta klase bereizketa egiten dutela baitakigu. Kutsatze mailetan hain nabaria ez dena, agerikoa da larrialdi egoeraren ondorioen banaketa sozial desorekatuan. Osasun arloan sektore arrisku taldeak babestu behar ditugula argi dugun bezala, arlo ekonomiko eta sozialean beharrezkoa da gauza bera, sektore ahulenen aldeko politika egitea.

Osasun borroka titaniko honek iraun bitartean, lanaren eta bizitzaren arloetan ezarri beharreko neurriak izan behar ditugu hizpide. Guztion arteko adostasunez, inbertsio eta gastu zabaleko politika publiko eta ekintza sozialak garatu behar ditugu, maila guztietan eta denon arteko elkartasuna antolatuz eta gauzatuz.

Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Sphera
Sphera Vídeo: ¿Qué nos jugamos en políticas de igualdad en las próximas elecciones europeas?
El Parlamento Europeo aprobó hace unas semanas una directiva sobre violencia contra las mujeres. Las políticas públicas contra las violencias machistas son un asunto sobre el que las instituciones europeas pueden incidir. Pero hay otros.
#54589
1/4/2020 14:07

euskaraz produzitzeko eta kontsumitzeko eskubidea dugu. askoz ere informazio gehiago dago gazteleraz gai hauei buruz. eta helburua ahalik eta jende gehienerarengana iristea bada, gaztelera ez da derrigorrez hizkuntza estrategikoena.

0
0
#54046
30/3/2020 11:01

Hemen jende pilo bat dago euskaraz bai eta gaztelaniaz irakurtzen ez duena. Euskal idazleak txineraz idatziko balu, gaztelaniaz idatzita baino publiko zabalagoa izango luke.

0
0
#53745
28/3/2020 19:38

Euskaraz idazten jarraitzen duzun bitartean, emakume gutxik jakingo dute komunikatzen saiatzen ari zaren hori

0
1
#53741
28/3/2020 19:33

Euskaraz idazten jarraitzen duzun bitartean, emakume gutxik jakingo dute komunikatzen saiatzen ari zaren hori

0
1
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Unión Europea
Elecciones Cuando el sionismo sedujo a la extrema derecha europea
La extrema derecha se muestra rocosa en su apoyo al Gobierno de Netanyahu: comparten la agenda de islamofobia y ha permitido al régimen sionista integrarse a la dinámica de las políticas “como siempre” de la UE.
México
Análisis México La nueva presidenta tomará el poder en un México acechado por el crimen organizado
La tarea de gobernar para la próxima presidenta mexicana irá más allá de atender el crimen organizado, los feminicidios, las personas desaparecidas y un reforzado papel del ejército
La vida y ya
La vida y ya Ni con un “sí” ni con un “no”
Cuando alguien afirma (de hecho mucha gente lo afirma) que la educación tiene que ser neutra siempre pienso lo mismo: es imposible.

Últimas

Ocupación israelí
Genocidio en Gaza La comunidad palestina demandará al Gobierno español por incumplir la Ley de Comercio de Armas
El Gobierno sigue sin romper las relaciones militares con Israel y sigue permitiendo el tránsito de armas por territorio español, denuncia la comunidad palestina de Catalunya, que llevará al Ejecutivo central a los tribunales.
Opinión
Opinión Frente el antisemitismo, Palestina libre
Los muros contra los, las y les otres, como el construido por Israel, se erigen como hipérbole del miedo a la pérdida de control en el interior de cada cual y en el Estado.
Más noticias
Que no te lo cuenten
Que No Te Lo Cuenten De concesiones y manifestaciones
VV.AA.
Nueva entrega del noticiero sonoro quincenal de El Salto Radio
Opinión
Opinión ¿Por qué mienten tanto las derechas?
Las derechas saben que el capitalismo está caducando y no quieren asumirlo, porque entonces ¿cómo iban a mantener su poder y riqueza?, ¿quién los apoyaría si dijeran que necesitan guerras para capear sus crisis y ganar más dinero?
Ocupación israelí
GENOCIDIO EN GAZA La UPV/EHU recibirá 4,2 millones por colaborar en nueve proyectos europeos con Israel
Hasta tres universidades, así como cuatro entidades gubernamentales de Israel, acompañan a la Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea en iniciativas de la Unión Europea donde participan además empresas que contribuyen al genocidio.
Estados Unidos
Estados Unidos Trump es declarado culpable de 34 delitos, pero la condena no le impedirá presentarse en noviembre
El expresidente republicano hizo pagos a dos mujeres para encubrir sus relaciones sexuales y falsificó esos pagos en los documentos de su campaña presidencial de 2016. La sentencia será leída en julio.

Recomendadas

México
Elecciones en México Raquel Gutiérrez: “La próxima presidenta hereda un país roto, muy polarizado, muy militarizado y muy violento”
La profesora, activista y pensadora mexicana se toma un momento para reflexionar sobre el panorama político, económico y social que deberá enfrentar la próxima presidenta de México, que se elige este 2 de junio
Urbanismo
medio ambiente El mar no espera: retrato de la regresión del litoral alicantino
La línea de costa mengua año tras año a causa de temporales marítimos y los estragos que generan diques, puertos, y espigones en las corrientes, que modifican la superficie arenosa.
Palestina
Palestina Mustafa Barghouti: “Tiene que haber un embargo militar inmediato contra Israel”
El líder de Iniciativa Nacional Palestina saluda el reconocimiento del Estado por parte de tres países europeos pero exige que los gobiernos tomen nota de las demandas de los pueblos que piden medidas de boicot para aislar al régimen de Netanyahu.
Energías renovables
Energía y territorio Avalancha de macroparques solares en suelo rústico en Mallorca
La plataforma Renovables sí, però així no reclama una moratoria para frenar los más de 70 proyectos en tramitación que amenazan el campo isleño.