Salto a contenido Salto a navegación Contenidos portada Accesibilidad
image/svg+xml

Ecofeminismo
Lurrak iraun dezan bizimodua eraldatzen dute baserritarrek

Natura, urbanismoa, uraren kudeaketa, basogintza, lana, turismoa, nekazaritza ekologikoa eta euskara. Baserritik ikusten du mundua Arantza Ugaldek, gogoetan ahobizia den emakumea. Ba ote dago borrokan jarraitzea baino beste irtenbiderik?

Urdaibai baserritarra
Arantza Ugalde en la puerta de su baserri. Ione Arzoz

Urdaibai Biosfera Erreserban gaude, Busturiako Etxe-Barri baserrian jaiotako Arantza Ugalde Orberekin. Euskararen arnasgunea, herri kulturaren babeslekua eta naturaren zaintzaren ikurra da Urdaibai. Bizkaia maitearen bihotzean dago, eta egungo eredu politiko eta ekonomikoaren adibide ezin hobea da.

URBANISMOA, URA ETA BASOGINTZA DIRA NATURA ZAINTZEKO HIRU ADAR ESTRATEGIKOAK

Baserritarra izan da beti natura babestu duena, eta Arantza da horren adibidea. “Biosferaren kontuarekin basoak babesteko lege batzuk atera ziren orain dela 30 urte baino gehiago”, baina askok legeen aurka egiten jarraitzen dutela gogoratzen du baserritarrak, “erreka edo itsasotik gertu, besteak beste”. Lehendakari-ohi Ardanzaren Kanalako etxea da adibidea. Ezin zen egin, baina Gautegiz-Arteagako udalak baimena eman zion. “Zain Dezagun Urdaibai ekimenaren bitartez epaitegietara eraman zen, eta kendu behar zuen, baina ez du kendu”, salatzen du emakumeak. Talde ekologistak legez kanpoko jarduera asko salatu ditu azken urteetan. “Hemen gauzak oso astiro doaz: astiro doa saneamendua, baserritarrei laguntzak, hizkuntza...”, burutzen du. 

Derecho al agua
Iratxe Arriola: “Urdaibai marka marketinetik haratago edukiz janzteko ordua da”

Iratxe Arriola Alzola Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeko Ur Patzuergoaren lehendakaria izan zen. Kezkatuta dabil urak kudeatzeko ereduarekin, 2015etik PNVk kontrolatutako eskualdeko egitura publikoa desegiteko proiektua onarrtu duenetik.

Uraren gatazkaz ere kexatu da. Busturialdeko Ur Partzuergoa desegiteko saiakera abian jarri zuten Aldundiak, Jaurlaritzak eta eskualdeko EAJko agintariek. Argi du Arantzak: “geuk kudea ditzakegu urak eskualde honetan, eta dena hemendik egin. Baina nahiago dute beste batzuei eman, dirua atera dezaten”. Bere momentuan zorretan utzi zuen Partzuergoa EAJk, Unai Rementeriaren agindupean besteak beste, “eta EH Bildutik etekinekin uztea lortu genuen”. “Herritarrek izango dute hitza maiatzeko hauteskundeetan”, zioen Partzuergoko lehendakari ohi Iratxe Arriolak Hordagorentzat egindako elkarrizketan.

Geuk kudea ditzakegu urak eskualde honetan, eta dena hemendik egin. Baina nahiago dute beste batzuei eman, dirua atera dezaten

Lotura estua du horrekin ere basogintzak. “Jakina da dena pinua eta eukaliptoa izatea ez dela ona. Zenbait entxufe direla-eta, Aldunditik batzuek esaten dutena egiten da, guztion kalterako izan arren”, dio Arantzak. Egungo agintariek bide okerra hartu dute: “beti egin dute kapitalaren aldeko politika, bai lagunkeriagatik, bai diruagatik”. Baina dena ez da dirua. Aukerak aztertu beharra aldarrikatzen du busturiarrak: “jakin behar dugu zerk balio duen, eta nork egingo duen basoetan lan”.

Lana, turismoa eta azpiegiturak dira egungo arazoak

Urbanismoa, uraren kudeaketa eta basogintza adar estrategikoak dira. Horiekin batera guztiz aldatu da bizimodua, baserritarraren begietatik: “gure lurrak komunalak ziren lehen. Gerra garaian udalek dirua behar zuten eta saldu zituzten basoak, pribatizatu ziren lurrak. Baserrirako bizi ziren familia handiak izaten ziren, eta dena hartzen zuten euren lanean. Basora joaten ziren egurra batzen, edo arbolak zaintzen. Familia guztiak zeukan kontaktua basoarekin. Baina apurka-apurka jendea kanpora joan da lanera, edo emigratu behar izan du, eta horrek naturarekin duzun harremana mugatu du”.

Ecología
Ondo etorri Urdaibai paradisuaren gezur eta iruzurretara

Naturaren zaintzaren ikur da Urdaibai, baina ikusi nahi duenarentzat agerikoa da iruzurra. Gezurrak dira nagusi, pinudi eta eukalipto, txatarrazko lantegi, Panpako lezka, ur zikin eta turistentzako ekimen txikitzaileen artean.

Busturialdeko biztanleen %70ak eskualdetik kanpo egiten du lan, eta ondorioak izan ditu horrek baserriko bizitzan. “Baserria auto-hornituta zen, tela baino ez zenuen erosten, arropak egiteko, eta bonbillaren bat. Beste guztia ekoitzi egiten zen", dio Arantzak.  Metropoliko langileek eta udatiarrek joan-etorri arinak egin ahal izateko “errepideak eta tunelak egin behar dira”. "Gaur egungo baserriak itota daude, errepideak egin dira joan-etorri arinak egin ahal izateko. Umeak herrian botako ditut eskolara, eta ni Bilbora joango naiz lanera. Udatiarrentzako herriak dira orain, eta horretarako tunelak egin behar dira”, jarraitzen du.

Turismoa erakartzeko ere badira azpiegitura horiek, agintarien esanetan. “Balio erantsi gutxiko turismoa egin beharrean, beste bideak topatu behar ditugu lagunak erakartzeko: hizkuntza, historia, kultura eta natura”, aldarrikatu zuen Edorta Jimenez idazleak 2013an, Astran egindako V. Lurraren Astean. Guztiz ados dago Arantza: “asko etortzen dira eta bost minututan buelta ematen dute. Ez da ezer prestatzen jendeari erakusteko inguru hauetako balioa, gozatu eta zaindu ahal izateko”.

Medio ambiente
Mundaka Festivaleko kakatza arteko lorak
Bizkaiko Aldundiak 110.000€ jartzen ditu urtero Mundaka Festivalerako. Guztion ondarea ospatzeko makro-ekitaldi horren kritika egiten du Danona Doneak

Bide iraunkorren aurkakoa da Guggenheim 2 egiteko proiektua, berriro mahai gainean dagoena, eta agian Gernikako Gorroño anaien kolaborazioa beste lau urterako lortzeko (beste) txanpona izan daitekeena. “Etorriko ziren, Guggenheim ikusi, bokata jan edo jatetxera joan, Gaztelugatxeko Donienera eta badoaz” argi du Arantzak. Turistak zer nahi duen galdetzen dio sarritan bere buruari : "Lo egiteko lekua eta gero berera egon nahi dute". Harreman gutxi sortzen den heinean bide okerrean jarraituko dugula uste du Arantzak.

Nekazaritza ekologikoa azokatik haratago: etxerako otzarak eta eskola-jantokiak

Busturiako Azoka Ekologikoan parte hartzen du Arantzak. Garai batean EHNE baserritarren sindikatuarekin erabaki bat hartu zuten: “hasi ginen informatzen lurra garbi mantentzeko, gure nagusiek egiten zituzten erein-aldaketa eta tratamenduak errazago berreskuratzeko”. Jendea hasi zen nekazaritza ekologikoa egiten, eta ekoizpena saltzeko abiatu zuten azoka, duela 18 urte. Apurka-apurka zabaldu zen. Gaur egun euren arazoak dituzte azoka ekologikoek, “ez garestiagoak direlako, ze ez dira, gure lurrak garbiagoak dira eta produktua hobeagoa da, baina jarraipen bat falta izan zaio nekazariari, eta laguntza falta eta traba lar jarri dituzte erakundeek”
Gurasoak arduratu egiten dira, eta helburua eskualdeko lur ez kutsatuta eskola-jantokietarako erabili eta mantentzea da

Otzarak banatzen hasi ziren, eta orain eskola-jantokietara ailegatzen ari dira. “Gernikan bi daude martxan eta beste ekimen piloto batzuk daude bidean”. Eskolen ekimena sendotzeko eta bide berriak irekitzeko beharra ikusten du Arantzak. 45.000 lagun bizi diren eskualdean, “zenbatek egiten dute lan lurrean? horiei guztiei jaten emateko zenbat baserritar behar da?”, galdetzen du. Lur guztiak jarri beharko lirateke lanean, “baina noski, denda handiek mesede barik kalte baino ez dute egiten, eta denda askok Mercabilbaotik ekartzen dituzte frutak”.

Alimentación
Eskola jantokia elikadura sistema aldatzeko giltzarria da

Eskola jantokiak betekizun oso garrantzitsua dauka haurren eta gazteen elikaduran. Diagnosi sakon eta oinarrizko printzipio batzuetatik zenbait proposamen egiten ditu EHIGE elkarteak, gurasoen aldarriari bidea emateko estrategia oso bat aurkeztuz. Otsailaren 15 eta 28an arteko Sindikalagenda

Busturian bezala, hainbeste herri eskolen sukaldeak berritzeko zorian daude.Guraso askok nahi dute tokiko nekazaritzagaz hornitu, baina kontratuek aukerak mugatzen dituzte. "Gurasoak arduratu egiten dira, eta helburua lurrak erabili eta mantentzea da, ze gure eskualdeko lur asko oraindik ez dago kutsatuta”, dio Arantzak. Arazo administratiboak izaten dituzte, eta paperak eskuratzeko zailtasunak. “Unibertsitate, gobernu eta erakunde guztietatik soldata altuak dauzkaten eta lurrarekin harremanik ez dutenen baldintzak jasan behar izaten ditugu", salatzen du. Edozeinetan aurrera jarraituko dutela dio baserritarrak.

Euskararen balioa erabiltzen

Natura zaintzeaz eta elikadurarako ekoizpenaren ardura izateaz gain, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioan berebiziko garrantzia du baserritarren kulturak. “Lana eta hizkuntza lotuta daude. Zelako lana daukazun, zure hizkuntza joera aldatzen duzu”, dio Arantzak. Gure hizkuntzari geroz eta garrantzi gutxiago ematen diogula uste du. "Guk urteak eman genituen herriko jendeari irakasten, baina erakundeetatik ez dute laguntzen, aldeko itxurak egiten dituzte baina ez dira benetan arduratzen”, dio AEK-ko irakasle ohian den Arantzak.

Etxeko eta kaleko hizkuntza izatetik egungo unibertsitateko ikasgeletara egin du jauzi euskarak, eta espresio zientifiko eta kulturalean ere nabarmena da hizkuntzaren gorakada. Zelan lortu euskararen nagusitasuna gure herriaren orainean eta etorkizunean? “Erabili, erabili eta erabili” da Arantzaren bide-orria euskararen nagusitasuna orainean eraikitzeko. “Jendeari erakutsi balio duela. Barre eta negar egiteko balio duela. Balio duela maitemintzeko eta bizitzeko. Balio duela kalean eta etxe barruan. Balio duela baserrian eta mendian. Leku guztietan balio duela. Euskara erakargarri egin behar diegu herritar guztiei”.

Aldaketarako esperantza

Hirigintza antolatu, basoak, urak eta natura zaindu, nekazaritza eraldatu eta euskara zabaldu. Ba al dago esperantzarik? Egungo agintariak bota eta beste bide bat jorratu beharko dugu, eta bagabiltza. Baikorra da Arantza, baina batzuetan ezkor jartzen dela esaten du, “inguru hauetan dauden tejemanejeak ikustean”. “Euskal herritarren erdia beti egongo da borrokan, eta beti ibiliko da bere kulturari, bere hizkuntzari eta bere izaerari eusten”, dio itxaropentsu.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Educación
Recortes en Educación Mendigando plazos y plazas
Sobre dos casos recientes en Alburquerque que reflejan la tendencia a cerrar servicios públicos sin previo aviso, como la Escuela Hogar y el ciclo superior de Administración y Finanzas.
Medio rural
Enerxías renovables A empresa eólica que explota o monte Acibal segue traballando malia a paralización decretada polo TSXG
A plataforma Amil sen Eólicos e a organización ecoloxista Adega demandan ao Tribunal Superior que dispoña forzas de seguridade pública na zona para verificar que tipo de tarefas están a realizarse e se cumpren co auto de paralización.
Energías renovables
Renovables La empresa eólica que explota el monte Acibal sigue trabajando pese a la paralización decretada por el TSXG
La plataforma Amil sen Eólicos y la organización ecologista Adega demandan al Tribunal Superior que disponga fuerzas de seguridad pública en la zona para verificar qué tipo de tareas se están realizando y si cumplen con el auto de paralización.
Unión Europea
Elecciones Cuando el sionismo sedujo a la extrema derecha europea
La extrema derecha se muestra rocosa en su apoyo al Gobierno de Netanyahu: comparten la agenda de islamofobia y ha permitido al régimen sionista integrarse a la dinámica de las políticas “como siempre” de la UE.
México
Análisis México La nueva presidenta tomará el poder en un México acechado por el crimen organizado
La tarea de gobernar para la próxima presidenta mexicana irá más allá de atender el crimen organizado, los feminicidios, las personas desaparecidas y un reforzado papel del ejército
La vida y ya
La vida y ya Ni con un “sí” ni con un “no”
Cuando alguien afirma (de hecho mucha gente lo afirma) que la educación tiene que ser neutra siempre pienso lo mismo: es imposible.

Últimas

Ocupación israelí
Genocidio en Gaza La comunidad palestina demandará al Gobierno español por incumplir la Ley de Comercio de Armas
El Gobierno sigue sin romper las relaciones militares con Israel y sigue permitiendo el tránsito de armas por territorio español, denuncia la comunidad palestina de Catalunya, que llevará al Ejecutivo central a los tribunales.
Opinión
Opinión Frente el antisemitismo, Palestina libre
Los muros contra los, las y les otres, como el construido por Israel, se erigen como hipérbole del miedo a la pérdida de control en el interior de cada cual y en el Estado.
Más noticias
Que no te lo cuenten
Que No Te Lo Cuenten De concesiones y manifestaciones
VV.AA.
Nueva entrega del noticiero sonoro quincenal de El Salto Radio
Opinión
Opinión ¿Por qué mienten tanto las derechas?
Las derechas saben que el capitalismo está caducando y no quieren asumirlo, porque entonces ¿cómo iban a mantener su poder y riqueza?, ¿quién los apoyaría si dijeran que necesitan guerras para capear sus crisis y ganar más dinero?
Ocupación israelí
GENOCIDIO EN GAZA La UPV/EHU recibirá 4,2 millones por colaborar en nueve proyectos europeos con Israel
Hasta tres universidades, así como cuatro entidades gubernamentales de Israel, acompañan a la Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea en iniciativas de la Unión Europea donde participan además empresas que contribuyen al genocidio.
Estados Unidos
Estados Unidos Trump es declarado culpable de 34 delitos, pero la condena no le impedirá presentarse en noviembre
El expresidente republicano hizo pagos a dos mujeres para encubrir sus relaciones sexuales y falsificó esos pagos en los documentos de su campaña presidencial de 2016. La sentencia será leída en julio.

Recomendadas

México
Elecciones en México Raquel Gutiérrez: “La próxima presidenta hereda un país roto, muy polarizado, muy militarizado y muy violento”
La profesora, activista y pensadora mexicana se toma un momento para reflexionar sobre el panorama político, económico y social que deberá enfrentar la próxima presidenta de México, que se elige este 2 de junio
Urbanismo
medio ambiente El mar no espera: retrato de la regresión del litoral alicantino
La línea de costa mengua año tras año a causa de temporales marítimos y los estragos que generan diques, puertos, y espigones en las corrientes, que modifican la superficie arenosa.
Palestina
Palestina Mustafa Barghouti: “Tiene que haber un embargo militar inmediato contra Israel”
El líder de Iniciativa Nacional Palestina saluda el reconocimiento del Estado por parte de tres países europeos pero exige que los gobiernos tomen nota de las demandas de los pueblos que piden medidas de boicot para aislar al régimen de Netanyahu.
Energías renovables
Energía y territorio Avalancha de macroparques solares en suelo rústico en Mallorca
La plataforma Renovables sí, però així no reclama una moratoria para frenar los más de 70 proyectos en tramitación que amenazan el campo isleño.